jueves, 27 de junio de 2013

                        AGENDA                             

Asteburu honetan Barañaingo festak ospatuko dira, Iruñerriko auzo ezberdinetatik pasa ondoren barañainera  heldu da festen lekukoa. Ez dugu egitarau lortzerik izan baina ziur gaude kontzertuz lepo beteko dutela asteburua.


Gazteizen BAD MANNERS Two Tone mugimenduko ska talde mitikoa Euskal Herrian izango dugu berriz. Ostiralen, Ekainak 28, izango da Gazteizen.


Tafallan gazte festak ospatuko dira urtero bezala, aurten 10. urteurrena delarik, eta larunbatean, ekainak 29, La Oreja Cortada festiRocka antolatu dute. Zopilotes Txirriaos, ZARTAKO-K, Leytz, Arma, Altxatu, Los Lucians, La resaka eta ESTRAMONIO taldeak arituko dira zezen planzan 15:30tatik aurrera. Sarrera musutruk eta barran prezio herrikoiak, animatu eta hurbildu!






Bestalde aipatzea sanferminak gero eta hurbilago ditugula, egitarauaren azken gauzak lotzen ari gara ta datorren asterako asko jota kartela kalean izango dugu. Momentuz aurreratu dezakegu Depor tabernan (jarauta 78) egitarauaren egun bat gure eskutik izango dela. Hemen uzten dizuegu Sanfermin Guztietarako prestatu dutena:

- Uztailak 7 18:00tatik aurrera Bertsotabern Gazteizko taldea.

- Utzailak 9 (kateak astintzen-en eskutik)
ALERTA GORRIA eta BORTITZ taldeak 18:00tatik aurrera.

- Uzailak 10 Herri bazkaria 14:30tan ta 18:00tatik aurrera Egurra ta Kitto Azpeitiko taldea euren 3.diska aurkezten.


Hurbil zaitezte ta eutsi espaloian tinko!







MUSIKA MAITATU, GORROTOA ANTOLATU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario