miércoles, 19 de junio de 2013

AGENDA


Astero bezala hemen gator agenda eta berriekin. Aste honetan Donibane auzoko jaiak ospatuko dira iruñerrian eta hau dela eta, plangintza ederra izango dugu asteburu hontarako. Adi mutil!!



DONIBANEKO JAIAK.



Auzo jaiak direla eta, zenbait ekimen ospatuko dira: Alde batetik txoznagunean (baguada parkean) ospatuko diren kontzertuak aurkeztuko dizuegu....


OSTEGUNA (ekainak 20) 19:00tatik aurrera: THE GUILTY BRIGADE + SKABIDEAN + Talde Sorpresa.


OSTIRALA (ekainak 21): BAD SOUND SISTEM + BIDE BAKARRA + TIPITAKO + ZERO KOMA


LARUNBATA (ekainak 22): MOTXILA 21 + TRIKIDANTZ.




ILARGIA tabernako lagunek ere, jaiak direla eta, tabernan ospatuko duten plangintza aurkeztu digute. Ostiralean ULTIMATUN talde mitikoa punk doini krudeletaz beteko dute eskenatokia 20:30tatik aurrera. 






Txantreako POTTOKA PUNK-eko lagunek beren abeslari bati agurra eman nahi diote eta honetarako txantreako Akelarre k.e.an kontzrtutxo bat ospatuko dute Ostiral honetan 21:00tatik aurrera. Agur eta ohore gazte!!




Larunbatean berriz Ilargi tabernan ere, Punk pintxada ederra eudukiko dutela entzun dugu. Bertan 17:00tatik aurrera: Mikelon Aztarna + Romeo 4r + Dj Romano + Dj sorpresa izango ditugu platoetan....anima zaitezte redioxx!!!






Ostiral honetan ere, Pradejonen (errioxa)  kontzertu antierrepresiboa ospatuko dute. Bertan THE GUILTY BRIGADE + LA BRIGADA DEL VICIO + LOS TXUMATXOS + EPILEPSIA taldeak izango dira 4e.ren truke. Kontzertuak "la granja"-n ospatuko dira eta hauen hasiera 23:00 izatea espero dtute! kaña!!!








Baina  Larunbatean bueltatxo bat ematea nahi baduzue, madrilera joatea gomendatzen dizuegu. Bertan SHOCK WAVES-eko lagunek PöBEL & GESOCKS + A TODA OXTIA + 3e TERCIOS taldeekin izango dira Leganeseko Twister aretoan 20:00tatik aurrera. Sarrera bertan erosiz, 11e.







BERRIAK


Badirudi udaletxearen eta UPNren aldetik gazteria jasaten hari garen errepresioa oraindik ez gaituela gelditu. Iruñerrian ekintza edo mugimendu berria sortu izan da: Iruñerria Askatasunez. San Ferminetarako plangintza zapuzten saiatu dira baina ez gaituzte geldituko!




Kateak Astintzen hauekin bat egin nahi dugu, Iruñerrian jasaten dugun egoera salatu nahi dugulako eta denon batasuna beharrezkoa dela ikusten dugulako. Iniziatiba eta aproiektu berriak sortzen ari dira, gauzak aldatu behar direla adierazten dituztenak. Aupa Iruñerriko gazteri guztia, Gora San Fermin herrikoiak!



Hemen uzten dizuegu Web gunea non proiektu berri honen informazioa jaso dezakezue: 



Laister ere San Ferminetarako plangintza aurkeztuko dizuegu.....ez zaitezte larritu!




Musika maitatu,boterea borrokatu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario