BERRIAK
Aupa lagunok!
Ostiral honetan, azaroak 15, 17:30tatik aurrera BILERA OROKORRA ospatuko dugu Kaldereria kaleko Kalekalde gazte lokalean, orain artekoa baloratu eta aurrera begira lan ildoa zehazteko.
Denok dugu zeresana eta denok dugu zeregina, beraz animatu zaitez hurbiltzera eta parte hartzera.
______________________________________
Urrozeko DUKESA DE NALGA punk-rock taldeak orain dela gutxi grabatu zuen maketa eta jada Punktxa dendan eta herriko tabernan eskuragarri dago. Hemen dugu laukote honen lanaren aurrerapen bat
http://www.youtube.com/watch?v=17EYAHncMpM
_______________________________________
AGENDA

Lehen aipatu bezala ostiralean bilera orokorra ospatuko da, eta honen ondoren kalekaldetik oso gertu THE GUILTY BRIGADE zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Atarrabiakoak infernu tabernan arituko dira 21:00tan hasita.



Aurrera begira ere indartsu dator Azaroa eta badirudi Abenduak modu berean jarraituko diola, hemen uzten dizkizuegu datozen kontzertuen kartelak motorrak berotzen hasteko...
KALEAK BEROTU, SISTEMA ASTINDU!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario