viernes, 25 de enero de 2013

ELKARRIZKETA:





1.Sarrera moduan...kontaiguzue nola sortu zen nafarroa 1512?nortzuk osatzen duzute?noiz jaio?zergatik izen hori?


    2010eko uda aspergarri batean sortu zen, betiko lagun batzuk musikarekiko zaletasunak  elkartzen gintuelarik baña musika instrumenturik jotzen jakin gabe,  eta beti musika talde bat sortzeko ideia buruan izanda, animatu egin giñen eta bakoitzak instrumentu bat erosi ondoren praktikatzen hasi giñen, hasieran gure kabuz eta geroago laurok talde moduan. Hasieran, egun taldea osatzen dugun Ulon (gitarra), Rayo (bateria), Txiki (abeslaria) eta Estanez  (Baxua) aparte,beste lagun batzuk ere hasi ziren, baña gerora proiektua serio hartu eta aurrera jarraitzea erabaki genuenak egungo kideak izan giñen. Izenari dagokionean, argi geneukan taldearen zergatia ongi pasatzeaz aparte borroka ideologiko bat egitea izango zela, honela izena ere errebindikatiboa izatea nahi genuen eta ahal bazen izenean Nafarroa hitza agertzea, honela errazenera jo genuen eta egungo gatazka politikoaren sorburuko data jartzea erabaki genuen, jendeak gure izena entzutean arazo honen jatorria ezagutzeko.

2.Nola definituko zenukete zuen estilo musikala?ze talde daukazue gustuko?zeinek dira zuen erreferentziak?ze taldearekin izango zenukete gogoak jotzeko?

   Borroka hitzez beteriko oi! nahiko azkar eta melodiatsua bezala definitu genezake, nahiz eta beharbada gu baino askoz adituagoek hobeto jakingo luketen erantzuten jejejeje… Maiatzean atera genuen diska entzun ezkero halako zerbait dela esango genuke, eta prestatzen ari garen abesti berriak ere bide horretatik doazela pentsatzen dugu. Influentziei dagokionean euskal punk-oi!  eszenakotalde ezberdiñak izango ziren, gehien bat Euskal Herrikoak, baña baita Ingalaterra, AEB edo Hego Ameriketako talde ezberdiñak ere. Talde bat nabarmentzekotan Orreaga 778 nabarmenduko genuke, eta noski guretzat amets bat izango litzateke beraiekin jotzea. Baña beno jotzen dugun talde guztiekin primeran pasatzen dugu, beraietaz ikasten, anekdotak entzuten…

3.Zuen entsegu lokala non da?zenbat alditan ensaiatzen dezute?ba daude sakanatik entsegu lokal asko?ordaintzeko modukoak?horrela izanda zenbat ordaintzen dezute?nola eginten dezue ordaintzeko?

   Arbizun entsaiatzen dugu, hasiera batean Alerta Gorria gure lagunekin Arbizuko udaletxeko gela batean entsaiatzen genuen, baña gerora liburutegia egin zela eta udaletxeak eraikuntza lanetan zen haur eskolan gela utziko zigutela esan ziguten baña oraindikan eraikuntza lanetan da, beraz Rayoren bajeran entsaiatzen hasi giñen gaur egun arte. Orokorrean nahiko arazo daude lokala topatzeko, Arbizun behintzat, guk ate ezberdiñak jo genituen alkilatzeko asmoarekin baña ezer… Altsasun badira batzuk eta Lakuntza eta Etxarrin adibidez ere non talde ezberdiñek entsaiatzen duten, Arbizun oraingoz ez dugu zorte hori jejej. Maiztasunari dagokionean, elkar egoteko arazoak direla eta asteburutan entsaiatzen dugu, nahiz eta tenporadak izaten ditugun, batzutan denbora askoz gehio pasa izan dugu entsaiatu gabe.

4.Zenbat kontzertu eman dezue?danak nafarroan?edo atera zarete nafarroatik?Non izango zenukete gustoko jotzea? Eta zein taldeekin konpartituko zenukete oholtza?

   Ba guztira 25 bat  kontzertu eman ditugu, aspektu horretan nahiko pozik gaude, zortea izan dugu, eta gure toki ezberdinetako lagun eta ezagunek zerikusi asko izan dute horretan, gañera toki ezberdinetara irteko aukera izan dugu ta hori ere asko eskertzen da. Gasteizko Gaztetxean behin, Algortan birritan eta Idiazabalen ere birritan jotzeaz aparte beste guztiak nafarroan eman ditugu bai. Adibidez Idiazabal eta Algortan oso gustura jo dugu, oso jende ta tratu ona eman izan digute, eta gañera Idiazabalen asko lagunak ditugu. Tartean estilo ezberdinetako taldeekin jo dugu, baña beno behienak gure estilo antzekoak.



5.”Irabazteko jaioak” deituriko zuen lehenengo cd-a entzun da gero punk-oi! kañeroa gustuko duzuela ikusi dugu!ze nolako arrera izan du?non grabatu duzue?

   Jejejeje bai beno ez dakit, letra zuzenak gustatzen zaizkigu “rodeo” asko gabekoa, eta musika ba beno pixkat idea fijo bat izanda (oi! azkarra eta koro nahikotxorekin) bestea ba irteten dena edo izango da jeje.. Gu gustura gelditu gara emaitzarekin, ere egia da  abesti batzuk hasierakoak direla pixkat ya entsaiatzen hasi giñenekoak eta beharbada abesti berrienekin alderatuta nabariagoa da kalitate gutxiagokoak direla, baña beno pozik gelditu gara, entzun dutek gehienek gustatu zaiela esan digute eta horrekin eta jendeak abestien mezua barneratzearekin nahikoa dugu. Diska Arrizalan grabatu genuen, Agurain ondoan, Bingen Sainzekin, benetan tipo artista bat, asko lagundu digu eta hemendik agur bero bat bidaltzen diogu!

6.Abesti batek "etsaiak" izenburua dauka!zertaz hitz egiten duzue?nortzuk dira zuentzat etsaiak?

   Ba abesti honek izenak dioen bezala, gure etsaietaz hitzegiten du, herri aske, sozialista, feminista eta euskaldun bat sinesten dugunon etsaietaz, patriarka-matxista nazkagarri batetik hasita, natura suntsitzen duen bateraino, amorru momentu batean eginiko abestia da hau.

7. ”Hire etxean arrotza,zaharkitua agola ala esaten dik beti belarri motxak hauei kasu egin gabe niretzat guztia haiz beti hire ondean izandako nauk”ze expresa nahi dezue frase horrekin?

   My language abestia euskarari eskeinita dago, eta esaldi honekin hori esan nahi dugun nahiz eta askotan hizkuntza zaharkitu eta bere herrian arrotza izanagatik ere guretzat gure harrotasuna dela eta beti euskaraz biziko garela.


 8.Astintzen fest jo izan zenuten eta hasi den tourrean baita!nola ikusten duzue kateak astintzen egiten hasi duen lana?nafarroako mugimendua pizkunde handia izan du denbora gutxian,baina badakigu sakanatik kristona hazi dela!kontaiguzue mobida!!!

   Astintzen festek egiten duenaaa la ostia da!!! Kanpotik ikusita erraza emango du baña hor atzean benetan egunero zaudetenok egiten duzuena ez da makala, mugimendu musikal errebelde eta kontzientziadun baten bozgoragailu eta pizgarri izatea aspektu guztietan ezin hobea da!
9.Sakanatik talde gazte asko ari dira sortzen adibidez(alerta gorria,kaxkalo…)ba ahal daude talde gehio?nolako harremana daukazute taldeen artean?(Aurkeztu sakanako mobida)

   Sakanan punk-oi! mugimenduak kriston pizkunde edo gorakada izan du, hori edozeinen bistan dago begiratzen den alde guztitatik ikusita, giroa, taldeak, musika… dena. Taldeei dagokionean, beharbada okertzen gara e baña guk uste punk-oi! estiloko lehen taldea Altsasuko disaster Crew izan zela, gero Alerta Gorria, gero gu, kaxkalo… Gaur egun talde bastante gaude oi! musika egiten dugunak, gehien bat Altsasun eta Arbizun guk dakizkigunak adibidez Kaxkalo, Disaster Crew , Our Fight, Desgarro, Nafarroa 1512, Alerta Gorria eta Uharte Arakilen duela gutxi Street Combat. Esan bezala, mugimenduak gora egin du, du kantitatean eta kalitate aldetik, oi! kontzertu askoz gehiago… eta guztia gañera ba musika estilo alternatibo honek estuki dakarren eta inkulkatzen duen izaera errebelde batekin.

10.Ze proiektu daukazue gerorako?bigarren cd bat entzunen dugu?nola zaudete kontzertuz etorkizunerako?
                
   Pena izugarria eman zigun Holidays in Basque Countryn jo ezin jotzeak eta horren ondoren ba pixkat ya abestiak berriak prestatzen zentratzea nahi dugu, 5 inguru baditugu erdi prestatuta edo “laborategian” eta etorkizunera begira ba abesti multzo bat egin eta bai bigarren diska ateratzea gustatuko litzaiguke dena ongi joaten bada behintzat, aurrekoaren ildoan, oi! azkar eta zuzenarekin.

11.Kaleko neska abestian “biok elkarrekin kaleko neska,sexua eta alkola gueko kaleetan”ze taldearekin asko ligatzen dezue?nor da geien ligatzen duena?jajaja


                
    Jajajajaja abesti horrek badu bere zati erreala bai, baña beno gure ligeakesan beharra dago oso esporadikoak izaten dira, ia batere ez esateagatik jejej! Ez dugu batere ligatzen baña beno esaten dute abeslariak izaten direla gehien ligatzen dutenak ez?jejej!

12.Besterik ez mutilak,mila esker galderatxo hauek erantzuteagatik!espero dugu laister eszenatokian ikustea egurra eta egurra ematen!!eta emen daukazute oportunitatea espresatzeko nahi dezutena…agurtu kuadrilla,txakurrei edozein koloreko txakurrei,edo nahi dezuena!!
                
   Ba eskerrak eman nahi genizuen, zuen lan IZUGARRIAgatik, benetan musika eszena errebelde bat elikatze bidean zuen lana ikaragarria ta, guretzat hau oso garrantzitsua da honek guk barru barruan sinesten ditugun balore batzuei elikatzen dielako!ESKERRAK! Ta eskerrak baita ere hasi giñenetik lagundu diguzuen guztioi! NAFAR ESTATUA, LANGILERIA eta OI! ERREBELDEA!










No hay comentarios:

Publicar un comentario