miércoles, 20 de febrero de 2013

                KONTZERTUAK,BERRIAK...            




Ostiral honetan Otsailak 22, Txantreako Akelarre kultur elkartean SHOCK WAVES eta KARROÑA talde nafarrak egongo dira. 20:00tatik aurrera hasiko dira kontzertuak, eta seguro sekulako giroa sortuko dutela.

Animatu eta hurbildu bertako taldeak sustatzera eta euren musikaz gozatzera!




Bestalde aurrera doa Nafarroako taldeen bilduma, espero dugu hemendik gutxira berri gehio ematen joatea.
Jakingo duzuenez Astintzez Tourra aurtengo ASTINTZEN FEST-arekin amaituko da, kartela pasaden astean argitaratu genuen baina sarrerak oraindik ez ditugu salmenta puntuetan banatu, laister jarriko dugu salmenta tokien informazioa.




Gogoratu ere IRUGAZPE iruñeko peñetako gazteen taldeak 1. MUSIKA TALDE LEHIAKETA antolatu duela, animatu eta parte hartu! (info gehio koloredun hitzak sakatuz)











Bergarako gaztetxean zarata asteburua eukiko degu...anima zaitezte.Tapoi fest II edizio eukiko dudu. Ostiralean sarrera 3 eipo ta larunbatean doan!!Anima zaitezte ta zarata putaz disfrutatu!!




  
Urrengo Asteartean (Otsailak 26) Donostiako Doka antzokian Ingalaterrako punk eskenaren UK SUBS talde mitikoa izango dugu. Hauekin batera TV Smith eta trintxerpeko Sutura taldeak izango dira. Ateen irekiera 19:30tan izango da ta sarrerak bertan eros ditzazkezue. Aurreratua erosiz, 12e ta bertan erosiz 15e. animatu eta parte hartu!!talde mitiko hau ikusteko aukera paregabea izango dezue!






UK SUBS (UK, Punk Legends)


TV Smith (UK, ex-The Adverts)

Sutura (Trintxerpe, Punk)





Musika maitatu, giro ona sustatu eta sistema astindu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario