ASTEBURUKO AGENDA ETA BERRIAK
ALDE ZAHARREKO GAZTE EGUNA
Aste honetan Alde zaharreko gazte eguna proposatzen dizuegu larunbata ospatzeko. Egun osoan zehar bazkari eta ekitaldi ezberdinak antolatu dira. Bazkari herrikoia, pilota txapelketaren finala eta azkenik eguna amaitzeko kontzertu ederrak jarauta 63n.Bazkarirako txartelak, kalekalden, herrikon eta zenbait tokitan izango dituzue. Prezioa 7e. Anima zaiteztete!!
Kontzertuen hasiera 21:30tan izango da eta bertan ibiliko diren taldeak, AZTARNA, KALEKO URDANGAK, Josu Jon Imas (Naparmex) ta Skapada. Gogoratu udaletxeak San Fermin txikitori egindako oztopoak salatzeko mani herrikoia prestatu dela 18:30tan!
Ez diegu utziko jaia herrikoiak zapuzten!
UHARTEKO JAIAK´13
Oraindik jaiak ditugu gure auzo eta herrietan.Aste honetan ere Uharteko jaiak ospatuko dira eta bertan zenbait kontzertu ere.
Ostirala 20: Pottoka Punk + Trikidantz + Dodosound. 00:00tatik aurrera txoznagunean.
Larunbata 21: Ostruka + Euskokabaret + Itziarren Semeak. Hasiera 22:00tan. Gero jai giroa jarraitzeko, Dj Balber Esan Erran Irratitik.
ERRIPAGAIÑA BOWL JAIDERS
Larunbata honetan ere Skate txapelketa galanta ospatuko da Erripagaiñako bowl-ean. Egunean zehar txapelketa skate ezberdinak izango dira eta hauek bukatzerakoan, ODOLKIAK ORDAINETAN eta La Rana Toro-ren kontzertuak.
NEKEZ
Iruñerriko Nekez taldea kaldereriako Infernu Tabernan izango da urrengo larunbatean.21:00tatik aurrera.Anima zaitezte rediox!!
BERRIAK

Honetaz aparte aurretik datorkigunaren errepaso txiki bat egingo dugu:
-Irailaren azkeneko asteburuan SANFERMIN TXIKI
-Urriko lehenengo bi asteburutan ATARRABIAKO FESTAK
-Johny Gerriwelt taldea oholtza gainera igoko da berriz ere kontzertu gutxi batzuk eskaintzera: Urriak 4 Bergaran The fridays Crew taldearekin batera eta Abendiak 21 Elgetan Ostiada Oi! taldearekin batera
-Eguzki fest-a ospatuko da urriaren amaieran
-2013ko oktoberfesta
-Perkele Iruñean izango dugu lehenego aldiz azaroaren 2an
- Sorginkale banaketak urtero antolatzen duen festibala...
Guzti honetarako badakizue gure ajenda eskura duzuela
Egurre eta aurrera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario