Bueno bueno bueno, dakizuenez auzoetako jaiak amaitu dira jada baina festak aurrera darrai! Edonon aurki daitezke udazkeneko gauak berotzeko kontzertuak, asteburu honetan adibidez...
THE GUILTY BRIGADE, Atarrabiako laukotea, Elizondoko gaztetxean joko du urriaren 25ean, ostirala, 00:00tatik aurrera.
Hurrengo egunean ere talde hontaz disfrutatzeko aukera izango dugu eguzki irratiak antolaturiko festibalean. EGUZKI FEST izenpean ospatuko da irrati libre honen festibala berriozarko ilargi parkean. 13:30tan bazkaria egongo da, 17:00tan elektro-amonak berriozarko kaleetan barna eta distri azoka. Azkenik 18:00tatik aurrera kontzertuak ,5e-ren truke, DEMOKRAZIA ZERO, AFU, LOS TXUMATXOS, LEONOR MARITXALAR eta THE GUILTY BRIGADE taldeekin.

Tafallan, herriko tabernen inguruko auzia dela eta, elkartasun kontzertua antolatu dute. 19:00tan kontzentrazioa egongo da plazan eta ondoren ODOLKIAK ORDAINETAN eta ZARTAKO-K taldeek joko dute.

----------------------------------------------------------------------
Aurrean dugunari errepaso txiki bat emango diogu:
-Azaroaren 1ean Bird trouble fest-a ospatuko da Astraburuako sala sonoran UKABILKADA, MADSKINS, ERASOKA eta BC BOMBS taldeekin
-Azaroak 2 For me the Oi! kontzertua ospatuko da Iruñeako Movie aretoan SHOCK WAVES eta PERKELE taldeekin.
-Azaroak 22 eta 23 SorginGaua ospatuko da talde andana batekin, laister informazio gehio jarriko dugu baino kartela jada kaleratua dago
-Azaroak 30 Bizirik eta Ostikoka! festibala ospatuko da Ibarrako gaztetxean, DERAILED, MADSKIN, KALEKO URDANGAK, NEALTA FOLA, BRUTAL CALLING eta HAWKING THUGS taldeekin
-Azaroak 30 Arbizuko gazte eguna KAOS URBANO, DERAILED eta PATXUKO NICE
No hay comentarios:
Publicar un comentario