martes, 27 de marzo de 2012

ASTINTZEN FEST

Bueno data hurbiltzen doa, 18:30tan irekiko dira ateak eta hau izango da taldeen ordena:

19:00-19:30 AZTARNA
19:40-20:10 TINKO
20:20-20:50 DERAILED
21:05-21:50 PLAN DE EMERJENZIA
22:00-22:45 SASKARRAK
22:55-23:40 ODOLKIAK ORDAINETAN
23:55-00:40 NAFARROA 1512
00:50-01:35 SIETE BALAS
01:45-02:30 ALERTA GORRIA

lunes, 26 de marzo de 2012

BERRIAK!

SIETE BALAS-en DISKA BERRIA: "NAFARROA"



Siete balas talde nafartarraren 2.diska. Presoei eskeinitako diska 10 kantu gordetzen ditu bertan 8 gazteleraz eta 2 euskaraz abestuak direlarik. Konkistaren urteurrena dela eta "nafarroa" izena ipini diote. K estudioan grabatu dituzte abesti guztiak eta espero dute aste honetarako kalean egotea...horrela ez bada Astintzen festarako seguru egongo dela.Egurree!

Diskari izena ematen dion abestia..kaña!


Beste abesti berri bat.





miércoles, 21 de marzo de 2012


Kalean da jada Breaking Rules fanzinearen 4.alea momentuz bardulian dago salgai, baina eskatuz gero bidaltzen dizute, animatu eta erosi! info+

martes, 13 de marzo de 2012


ASTINTZEN FEST:


Apirilak 4 Iruñean  Nafarroa mailan ospatuko den kontzertua. Jarauta kalean izango da, Alegria peñaren ondoko lokal batean. Hurrengo egunetan informazio gehiago eskeiniko dizuegu.


jueves, 8 de marzo de 2012

ELKARRIZKETA




Txantreako Saskarrak taldeari egindako elkarrizketa :





1.Aldez aurretik aurkeztu ezazue zuen burua eta kontaiguzue noiz eta non sortu zen Saskarrak taldea.Badakigu beste taldeetan ibilitako jendearekin kontatzen duzutela….azaldu pixka bat.

Buruetan aspaldi zebilen talde bat egitearen ideia baina Txantreako Herrikoan Fridays Crew taldeak (+The Last Strenght + Izurrite + Urratu) jo zuten kontzertu baten (2009ko martxoa) erabaki genuen talde makarra bat egin beharra genuela. Egungo ia kide guztiak ginen bertan.
Urte bereko abuztuan egin genuen lehen entsaioa bateria, baxua eta gitarrakin. Tartean bi abeslari eta bigarren gitarjole bat pasa dira taldetik gaur egungo talde osaketa eduki arte.
Banda Batxokin aritutako Jauna daukagu mikrofono aurren, baina besteok ez daukagu aurreko esperientzia musikalarik, besteen kontzertutan eszenatokira igotzea ez bada!

2. Letra indartsuak, ahots gogorra eta musika potentea…Musikalki nola defini dezakegu Saskarrak?

Topikoa den arren ateratzen zaiguna egiten dugu... ez dakigu besterik egiten. Baten bat egiten dugunari izen bat jarri nahi badio, aurrera...



3. Maketa kaleratu berri duzue. Nola ikusten duzue diska bat ateratzearen esperientzia… urte askotako lana bildu duzue bertan?

Minutu gutxi batzutako urte luzeen lana bai, karkar! Gurea behintzat estresantea izan da. Lehenengo txortaldiaren antzekoa; azkarra eta urduria. Ez da oso teknikoa izan, ezagutzera emateko zerbait grabatu nahi genun eta halaxe joan da.

4. Maketan 6 abesti daudela agertzen da atzekaldean,  baina azken kantuaren ostean sorpresa bezala beste kantu bat sartu duzue… Honen zergatia azalduko diguzue?

Bizitzako esperientzia asko bezalakoa izan da zazpigarren kanta hori: eskuetatik joan zaigu, juasjuas! Ez da nahi genun moduan irten eta horrela sartzea erabaki genun.



5.Azken abesti honetan “ in ogni caso nessun rimorso” esaldi italiarra entzuten da. Nondik dator? Zer esan nahi duzue honekin?

Egindakoaz ez damutzeko deia da, testu anarkista batetik jasoa, eta hori bera zabaldu nahi dugu.

6.Diskaren abesti ezberdinei Bull Brigade, evil conduct, Suburban rebels-en musika ipini diezue. Aipatutako taldeez aparte, zeintzuk dira zuen musikaren “inspirazioa” izan diren taldeak?

Taldekide bakoitzak bere talde kuttunak dauzka baina amankomunean ditugun hoietatik doala esan dezakegu. Egia esan, Fridays Crew izan daiteke gaur egun laurok maite dugun talde berezi bat.

7. Norekin gustatuko litzaizueke oholtza partekatzea?

Kriterio eta ideia batzuen barnean betiere, kontzertu ostean gurekin parranda egingo lukeen edozeinekin, jeje! Inor ez da bestea baino gehiago, musika ondo pasatzeko dela ulertzen duten talde apalekin, jarrera eta borroka lehenesten dutenekin.

8.”Non Hobe” abestian…Txantreari buruz hitzegiten duzue. Dakigunez zuen auzoa da, zer da zuentzat Txantrea? Nola ikusten duzue auzoa eta iruñerriko auzoen egoera?

Hazi eta hezi gaituen auzoa da, barnean daramaguna, baina Tulebrasen jaio izan bagina Tulebras defendatuko genukeen. Gure gitarjolea erromatarra da eta auzoa maitatzen ikasi du hala ere, zeozer berezia izango du, auzo izaera...
Zentzu askotan lokartua dago auzoa, iruñerria eta jendartea orokorrean. Horregatik, dagokigunetik eragin beharra sentitzen dugu, sokaren alde bati tiratzen jarraitu...


9.“Itzalpetik ezin ihes” zuen laguna den euskal preso politikoak egindako letra da. Gainera maketaren prezioaren zati bat preso duzuen beste lagun batentzako diru laguntza izango da. Beraien izena eta memoria diska osoan zehar adierazgarria da. Elkartasuna eta indarra transmititu nahi da zuen musikarekin?

Baiezkorik erantzutea beharrezkoa al da? Hurbilekoak zaizkigu aipatzen ditugun bi hoiek baina jende ezberdin eta egoera ezberdin askorekiko elkartasunean eragitea beharrezkoa da.

10.Aurreko galderaren jarraipen bezala, musika bere kontestu sozial eta politikoarekin ulertu beharra dugu. Momentu historiko nahiko zailean bizi gara, Zein da Saskarrak taldearentzako guzti honen irtenbidea edo amaiera?

Momentu historikoa? Momentu historiko asko dago norberaren burujabetzarako bidean... Gogorra izan da iragana, zaila da egungo momentua eta latza izango da etorkizuna. Bizitza borroka amaigabea dela ulertzen dugu, arlo politikoan eta pertsonalean; sistema aldatzeko ez bada gure izaera hobetzeko izanen da.
Hala ere, mobilizaziorako garaia izan behar zuen honetan inoiz baino desmobilizatuago dago jendartea.

11. Diskara itzuliz, “fanzine” edo foiletotxo batekin batera etortzen da. Azaldu pixka bat “hankaz gora” fantzine honen sorrera eta historioa…Gaur egun irrati saio bat dela entzun dugu, egia da?

Irakurri fanzinearen sarrera kabroi hori eta ulertuko duzu! Jeje.
Gure taldekide batek beste lagun batekin egiten zuten aspaldi eta lau ale bakarrik kaleratu zituzten. Inolako araurik gabeko aldizkaria izan nahi zuen, nahizer adierazteko, noizbehinka kaleratua izateko (sormenaren arabera). Ekintzen zergati baten beharraren aurka egiteko jaio zela esan daiteke.
Jende askorengana heldu zen eta bost urte igarota izen eta izaera bereko irratsaio bat sortu dute beste batzuek: asteazkenero Eguzki irratian, arratsaldeko 19:00etan   (propaganda apur bat!)

12. Guk gure partez nahiko indartsu ikusten dugu Nafarroako eszena,  baina zuen iritzia entzutea gustatuko litzaiguke. Nola ikusten duzue TX, Iruñerria eta Nafarroa osoko egoera musikala? Kateak astintzen ezaguna duzue…proposamenen bat duzue?

Taldeak egon badaude, auzoan, eskualdean eta herrialdean. Baina osotasuna falta da, topalekuak, gune amankomunak. Bakoitzak bere kontzertuak lotzen ditu handik eta hemendik baina ez dugu elkar ezagutzen.
K.A. Proiektu ederra izan daiteke, topaleku ona, baina oraindik zabaldu beharrekoa. Musika taldeen batzarra edo asanblada la ostia litzake, guztion nahiak bat egin eta bidea urratzeko...

13. Orain galdera ergela : Diskaren grabaketa Erroman gertatutako istiluen egun berean izan zen. Kasualitatea da? Italiakoekin hitz egin al zenuten zuen diskaren grabazioaren egunean istiluak izateko?; honetaz gain diskaren diseinua egun horretan izandako istiluak erakusten dizkigute. Azaldu pixka bat guzti hau…

Erromako manifarako asistentzia konfirmatua genuen, baina maketa grabatzen geratu ginen eta haserretu zitzaizkigun, ikusi duzue ze gertatu zen gero... (erantzun ergela, jeje)
Europa mailako mobilizazioak zeuden egun horretan eta bi aukera genituen barruko diseinurako:
1.      Iruñeko “asaldatuek” krisi honi eman zioten erantzunaren argazki bat ipintzea.
2.      Erromako “asaldatuen” argazki bat ipintzea.


14.Elkarrizketa amaitzen doa, baina bukatu aurretik:  Beste askotaz gain “sorgina pirulina”-ri diska eskeini diozue. Sorgina ikusi genuen lehenengo aldia, Getarian izan zen Aztarnarekin jo zenuten kontzertuan. Egun horretatik hona zuen kontzertu guztietan eman den erakustaldia izan da, Zuen kontzertuen parte bilakatu izan da? Urte askotarako kontratua sorginarekin?

Gure frankenstein propioa da, monstru bat sortu dugu, karkar! Badakigu noiz sortu zen, baina ez amaiera non daukan...

15. Mila esker galdeketa erantzun izanagatik. Espero dugu laister eszenatokietan Saskarrak ikustea. Zuentzat zati hau, esan ezazue nahi duzuena….mila esker eta hurrengorarte!! Musika eta Egurra!!

Badakizue noiz daukagun hurrengo kontzertua putakumeak, asike prest!
Azken kontua, bai: maketan kontaktua jartzea ahaztu genuen (jeje) beraz propaganda pixkat: KONTAKTURAKO... SASKARRAK_TX@HOTMAIL.COM
Gora zuek!


Bideoa: Kolpez kolpe abestiaren bideoa!
eta zuzeneko bat Holidays in Basc Countrykoa 





AURKEZPENA:


Pasaden ostiralean ( martxoak 4) KATEAK ASTINTZEN aurkezpen festa ospatu zen Jarautako Aritza tabernan.Arratsaldeko 18:30 tan ateak ireki ziren  eta jende mordoa hurbildu egin zen tabernako inguruetara.


Giro onean hasi zen barridala eta orduak pasa ahala musika eta anbiente ona handitzen joan zen.Mila esker Aritzara urbildu zineten guztioi!


20:30-21:00 inguru aurkezpenari ekin genion, laburra izan zen  baina jendearen partetik oso harrera ona jaso izan genuen.  Aurkezpena bukatuta sorpresara pasa ginen: 



ASTINTZEN FEST:


APIRILAK 4en Iruñean  Nafarroa mailan ospatuko den kontzertua izango da.Jarauta kalean izango da, Alegria peñaren ondoan dagoen lokal batean. Hurrengo egunetan informazio gehiago eskeiniko dizuegu.Oraingoz hemen dituzue bertan joko duten taldeen izenak: