miércoles, 18 de septiembre de 2013

ASTEBURUKO AGENDA ETA BERRIAK



ALDE ZAHARREKO GAZTE EGUNA



Aste honetan Alde zaharreko gazte eguna proposatzen dizuegu larunbata ospatzeko. Egun osoan zehar bazkari eta ekitaldi ezberdinak antolatu dira. Bazkari herrikoia, pilota txapelketaren finala eta azkenik eguna amaitzeko kontzertu ederrak jarauta 63n.Bazkarirako txartelak, kalekalden, herrikon eta zenbait tokitan izango dituzue. Prezioa 7e. Anima zaiteztete!!




Kontzertuen hasiera 21:30tan izango da eta bertan ibiliko diren taldeak, AZTARNA, KALEKO URDANGAK, Josu Jon Imas (Naparmex) ta Skapada. Gogoratu udaletxeak San Fermin txikitori egindako oztopoak salatzeko mani herrikoia prestatu dela 18:30tan!

Ez diegu utziko jaia herrikoiak zapuzten!


UHARTEKO JAIAK´13


Oraindik jaiak ditugu gure auzo eta herrietan.Aste honetan ere Uharteko jaiak ospatuko dira eta bertan zenbait kontzertu ere. 


Ostirala 20: Pottoka Punk + Trikidantz + Dodosound. 00:00tatik aurrera txoznagunean.


Larunbata 21: Ostruka + Euskokabaret + Itziarren Semeak. Hasiera 22:00tan. Gero jai giroa jarraitzeko, Dj Balber Esan Erran Irratitik.






ERRIPAGAIÑA BOWL JAIDERS




Larunbata honetan ere Skate txapelketa galanta ospatuko da Erripagaiñako bowl-ean. Egunean zehar txapelketa skate ezberdinak izango dira eta hauek bukatzerakoan, ODOLKIAK ORDAINETAN eta La Rana Toro-ren kontzertuak.



NEKEZ


Iruñerriko Nekez taldea kaldereriako Infernu Tabernan izango da urrengo larunbatean.21:00tatik aurrera.Anima zaitezte rediox!!


BERRIAK





Dakizuen moduan, Iruñerriko udaletxea berriz, San fermin Txikitoko jaiei oztopoak ipintzen hasi die. Kontzertu guztiak debekatuz eta ekintza guztiei trabak jarriz, indarrez herri mugimendua txikitzen saiatu dira baina herriak ez die utziko. Urrengo larunbatean mani herrikoia ospatuko da atsaldeko 18:30tan eta aste osoan zehar zenbait mobilizazio ere egingo dira.Adi gazte!





Honetaz aparte aurretik datorkigunaren errepaso txiki bat egingo dugu:

-Irailaren azkeneko asteburuan SANFERMIN TXIKI

-Urriko lehenengo bi asteburutan ATARRABIAKO FESTAK

-Johny Gerriwelt taldea oholtza gainera igoko da berriz ere kontzertu gutxi batzuk eskaintzera: Urriak 4 Bergaran The fridays Crew taldearekin batera eta Abendiak 21 Elgetan Ostiada Oi! taldearekin batera

-Eguzki fest-a ospatuko da urriaren amaieran

-2013ko oktoberfesta

-Perkele Iruñean izango dugu lehenego aldiz azaroaren 2an

- Sorginkale banaketak urtero antolatzen duen festibala...


Guzti honetarako badakizue gure ajenda eskura duzuela



Egurre eta aurrera!




jueves, 12 de septiembre de 2013

ASTEBURUKO AGENDA

Oporrak bukatu dira baina gure jaiak ez dira inoiz amaitzen.... asteburu honetan Zizurko jaiak eta Altsasuko jaiak eta Antsoaingo jaiak ere!


ZIZURKO JAIAK

Osteguna 12 (Ronda eguna): kontzertuak txoznetan 22:30taik aurrera: THE GUILTY BRIGADE + Hurto + Reviverb Live + Dodosound feat Roko terrorsax.

Ostirala 13 (ahatearen eguna): Gaur ez + Txumatxos + Bide Bakarra taldeen kontzertuak txoznagunean 23:00tatik aurrera.

Larunbata 14 (Presoen eguna): Eztanda batukada + Benation + Akort taldeen kontzertuak 23:00tatik aurrera txoznetan.




ALTSASUKO JAIAK

Altsasuko herriak bi egunetan zehar kontzertuak ospatuko ditu. Ostiralean herriko foru enparantzan izango dira eta larunbatean berriz, herriko gaztetxean.



 

Ostirala 13: Bartzelonatik Kop eta Bad Sound Sistem taldeak herriko foru enparantzan ibiliko dira 23:30tik aurrera.








 


Larunata 14: Egun honetan Tafallako bi talde potenteenak altsasuko gaztetxea R&R eta ska doinuz beteko dute. Bertan ZARTAKO-K eta ODOLKIAK ORDAINETAN izango dira 23:00tatik aurrera.










ANTSOAINGO JAIAK

Asteburu honetan ere antsoainen kontzertu ezberdinak ospatuko dira jaiak direla eta. Ostiralak 13, txoznagunean 23:00tati aurrera, Sofo Kaos + Mc Onak Gatibu.



Larunbata 14 23:00tatik aurrera ere, Iheskide taldea eta ondoren gaupasa Dj jotatxo eta tanttakaren eskuz.




PINTXADA

 Badirudi Iruñerriko El Nebula (C/ San francico 24) tabernan pintxadak egitera animatu izan direla. Larunbata honetan Dj Romanok (Neurona ta erdi) bere punk rock freskoarekin izango da. 24:00tatik aurrera itxi arte.... %100 vinyl!!





ROCK IN THE RIO ORIA

Beasaingo gaztetxean Rock in teh rio Oria festaren bigarren edizioa prestatu dute. Larunbata honetan iruñerritik AZTARNA eta Tafallatik ODOLKIAK ORDAINETAN taldeak izango ditugu 17:30tatik aurrera herriko gaztetxean. Hauekin batera atsaldean, Klabo Oxidado eta Los del 23.



Gauean berriz, Los Warros + Adiktos al Kaos + Black Panthys Party 23:30tatik aurrera.Anima zaitezte!!!










BERRIAK

THE GUILTY BRIGADEko lagunak beraien data berrien informazioa pasa digute.Hemen duzue talde honen rrengo kontzertuak:





AZTARNA taldekoek ere kontzertu ezberdinak emango dituztela entzun dugu. Hemen uzten dizuegu informazioa:





Irailak 14: Beasaingo gaztetxean Odolkiak Oradinetan taldearekin batera, 17:30tatik aurrera.

Irailak 21: Alde zaharreko gazte egunan. 21:30tatik aurrera jarauta 23ko lokalean (Alegria peñaren ondoan), Kaleko Urdangak + Iosu Ion Imas + Bolbora taldeekin batera.

Irailak 27: San fermin txikiko jaietan. Laister info gehiago.

Urriak 11: Ibarrako gaztetxeak ospatuko duen elkartasun egunean.


PERKELE IRUÑEAN

Talde suediarra lehen aldiz gure hiri maitatuan izango dira "For me the oi!" jaialdian. Azaroak 2an Berriozarko Movie aretoan SHOCK WAVES lagunekin batera.




Sarrerak jada salgai ipini dituzte zenbait puntuetan. Adi ibili eta zuena eskuratu ezazue!

Aurretik erosita: 10e // Bertan: 12e.

Salmenta puntuak: 

Iruñea: Punktxa Arropa dendan, Movie aretoan
Altsasu: Lurrazpi Taberna
Donosti: Skizo arropa dendan.




SORGINKALEko lagunek talde antikomertzialen manifestua bidali izan digute korreora.Norbait hau irakurtzeko interesa badu, gurekin kontaktuan ipini dadila!