lunes, 23 de abril de 2012


BERRIAK!



NAFARROA 1512 Arbizuko taldeak maiatzaren hasieran diska aterako du Irabazteko jaioak izenpean. 10 abesti izango ditu eta hau dugu diskaren aurrerapen gisa. Egurre mutilak!



miércoles, 18 de abril de 2012

 OSTIRAL HONETAN NAFARROAN...



 Alde batetik ATRINTXERADOS taldeak "Sonido de las ratas" diska berria aurkeztuko du Txantreako Akelarre kultur elkartean 21:00etan.



 Bestetik SUZIO 13,Madrileko punk taldea; eta SUBESTIMADOS ,oi! talde madrildarra; Altsasuko gaztetxean egongo dira 23:00tatik aurrera.


martes, 17 de abril de 2012

ASTINTZEN FEST-aren kronika 


Orokorrean oso ongi atera zen dena, ez zen arazorik egon eta kontzertuak ordutik etziren pasa eztare. Gogoratu norbaitek txaketa galdu bazuen gurekin kontaktuan jartzen berreskuratzeko:
Kateak_astintzen@hotmail.es

Kronika zehatzagoa entzuteko hemen duzue aurreko asteko (apirilaren 11ko) Kaleko Mobida irratsaioa, bertan  ASTINTZEN FEST-aren kronikaz aparte, SASKARRAK taldeari egindako elkarrizketa ere entzun daiteke. 


sábado, 7 de abril de 2012

KONTZERTUA

Datorren larunbatean Oibarko gaztetxean PUTRE FEST.12 ospatuko da, Putre beltza distri antikomertzialaren aurkezpen festa.
Egun osoan zehar antolatu dituzte ekimenak: 
Goizean Kateak Astintzenen eskutik hitzaldi bat dago, ondoren bazkaria eta ostean hitzaldia+Simon kantautorearen kontzertua. Arratsaldean zehar distrien feria egongo da eta graffiti erakustaldia, azkenik eguna bukatzeko kontzertuak 3 eurotan: THE LAST STRENGTH, AZTARNA, ZARTAKO-K eta ATRINTXERADOS (azkenko hauek CD berria aurkeztuko dute)

http://www.myspace.com/laststrength
http://www.myspace.com/aztarna
http://www.myspace.com/zartakok
http://www.myspace.com/atrintxerados