jueves, 24 de octubre de 2013

AGENDA

Bueno bueno bueno, dakizuenez auzoetako jaiak amaitu dira jada baina festak aurrera darrai! Edonon aurki daitezke udazkeneko gauak berotzeko kontzertuak, asteburu honetan adibidez...

THE GUILTY BRIGADE, Atarrabiako laukotea, Elizondoko gaztetxean joko du urriaren 25ean, ostirala, 00:00tatik aurrera.

Hurrengo egunean ere talde hontaz disfrutatzeko aukera izango dugu eguzki irratiak antolaturiko festibalean. EGUZKI FEST izenpean ospatuko da irrati libre honen festibala berriozarko ilargi parkean. 13:30tan bazkaria egongo da, 17:00tan elektro-amonak berriozarko kaleetan barna eta distri azoka. Azkenik 18:00tatik aurrera kontzertuak ,5e-ren truke, DEMOKRAZIA ZERO, AFU, LOS TXUMATXOS, LEONOR MARITXALAR eta THE GUILTY BRIGADE taldeekin.

Añorgan ere kontzertuak antolatu ditu bertako gazte asanbladak larunbat gauean. Gaztetxean izango dira 22:00tatik aurrera, bertan iruñeko DERAILED, algortako ERASOKA eta hernaniko EZTANDA taldeek joko dute. Aukera paregabea herrialde ezberdinetako musikaz gozatzeko.

Tafallan, herriko tabernen inguruko auzia dela eta, elkartasun kontzertua antolatu dute. 19:00tan kontzentrazioa egongo da plazan eta ondoren ODOLKIAK ORDAINETAN eta ZARTAKO-K taldeek joko dute.




Larunbatean ere Gironako la mironan 2013ko Oktoberfesta ospatuko da 18:00tatik aurrera. COCK SPARRER, ULTIMO ASALTO, DISCIPLINE, SKARMENTO eta HAWKINS THUGS taldeek joko dute, ta sarrera aurretik 25e ta bertan 30.
----------------------------------------------------------------------
Aurrean dugunari errepaso txiki bat emango diogu:

-Azaroaren 1ean Bird trouble fest-a ospatuko da Astraburuako sala sonoran UKABILKADA, MADSKINS, ERASOKA eta BC BOMBS taldeekin

-Azaroak 2 For me the Oi! kontzertua ospatuko da Iruñeako Movie aretoan SHOCK WAVES eta PERKELE taldeekin.

-Azaroak 22 eta 23 SorginGaua ospatuko da talde andana batekin, laister informazio gehio jarriko dugu baino kartela jada kaleratua dago

-Azaroak 30 Bizirik eta Ostikoka! festibala ospatuko da Ibarrako gaztetxean, DERAILED, MADSKIN, KALEKO URDANGAK, NEALTA FOLA, BRUTAL CALLING eta HAWKING THUGS taldeekin

-Azaroak 30 Arbizuko gazte eguna KAOS URBANO, DERAILED eta PATXUKO NICE




viernes, 4 de octubre de 2013

ASTEBURUA ta BERRIAK


Gaur, urriak 4 ostirala, Txantreako SASKARRAK laukotea Oñatiko festetan izango da.
Egun osoko egitarauaren ondoren 22:00tan karrikaldixa hasiko da: Gaitze, Buruhilketa, Jaunartzia, Las Tuerkas eta SASKARRAK taldeen kontzertuak kalean zehar.





Gaur ere, aspaldiko partez, JONNY GERRIWELT taldea ikusteko aukera izango dugu. Ondarruko taldeak denbora dexente oholtzetatik kanpo egon ondoren gaur Vibradores taldearekin batera Bergarako gaztetxean izango da 23:00tatik aurrera.




Bestalde asteburu honetan Atarrabiako jaiak hasiko dira, eta hori dela eta bihar gauean, urriak 5 larunbata, ODOLKIAK ORDAINETAN eta BOLBORA taldeak izango dira bertako txoznetan.                                Datorren ostiralean, urriak 11 THE GUILTY BRIGADE, Eztanda eta Radiocrimen txoznetan ere.
_________________________________
Tafallako ODOLKIAK ORDAINETAN taldea grabaketa lanetan hasi da aste honetan, eta jakin izan dugu ere AZTARNA taldeak kanta berriak grabatzen hasi dela. Espero dugu laister eskuen artean izatea talde hauen lan berriak. Datorren ostiralean, urriak 11, Ibarran egongo da Iruñako laukotea Elkartasun eguna dela eta.
_________

Gogoratu ere negua etortzeak eztuela esan nahi ezer hilko denik, kontzertu pila ditugu aurrera begira eta are eta gehio etorriko dira, esate baterako EGUZKIFEST jaialdia, 2013ko OctoberfestaPERKELE suediarrak movie aretoan azaroak 2... dakizuenez eskura duzue gure agenda. Zerbaiten berri izanez gero eta bertan azaltzen ez bada dudarik ez eduki eta bidali informazioa kateak_astintzen@hotmail.es helbide elektronikora, lagundu proiektua ahalik eta zabalena izan dadin



Musikaz gozatu, gizartea astindu. EGURRA ETA AURRERA!!