miércoles, 31 de octubre de 2012

                ASTEBURUKO PLANGINTZA!               


Pasaden asteburuko ajea pasa ondoren aste honetan ere ..........KAÑA!! Durango eta Eibar izango dira asteburu honek dakarkigun menu berria!

AZAROAK 4 OSTIRALA :

Aurten The CASUALTIES taldea durangoko Plateruena Kafe Antzokitik pasatuko dira "Resistance" lan berria aurkeztuz. Hauekin ere SECRET ARMY "Crush the Remains" diska berria kalean dutenak eta BAD CO. PROJET + DIRTY BROTHERS .Ateen irekiera gabeko 21:00tan. 


Sarrera 10e aurretik, 15 bertan. Salmenta puntuak: Street Warriors (Bilbo), Pateruena Kafe antzokia (Durango), Popis (Bergara), Dat (Arrasate), Sierra (Gasteiz). Interneten ere Erosteko aukera:






                               AZAROAK 5 LARUNBATA:                               




Heldu da iada Holidays in Basque Country-ren bigarren edizioa, Nafarroa, Bardulia eta Bizkaiko taldeen berriak aurkeztuz. Aurreko urtean Etxarri zapaldu ondoren aurten Eibarko gaztetxeari iritsi zaio txanda. 16:00tan hasiko dira eta sarrerak 5pabo balioko du. Bertan bildutako dirua Mujikako isunak ordaintzera, Northen drunkens lokalera eta Saskarrak taldeko kide bat laguntzera bideratuko da.

-- 16:00  DERAILED
-- 17:00  IN YOUR FACE
-- 18:00  KRUDERS
-- 19:00  NAFARROA 1512
-- 20:00  RAT-ZINGER
-- 21:00  BC BOMBS
-- 22:00  KALEKO URDANGAK
-- 23:00  SIETE BALAS
-- 00:00  SECUESTRO ESPRESS


Animatu eta hurbildu ekintzetara, kaleko musika sustatu! 
Oi!

martes, 30 de octubre de 2012

ASTINTZEN TOUR (Urriak 27-ilargia taberna) KRONIKA!!
    

  Dakizuen moduan pasaden larunbatean Astintzen Tour-aren busa Iruñerriko Ilargia tabernan bere lehen geldialdia egin zuen.  Atsaldeko 18:00tatik aurrera musikaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen, mila esker bertan agertu zineten guztioei.. ta pena bertan urbildu ez zinaten guztientzat.Lasai egon...autobusa soilik martxan ipini izan deu...urrengo geltokia: Abenduaren 15an AGOITZ



KONTZERTUAK: SHOCK WAVES + PLAN DE EMERJENCIA 



                                                                                           SHOCK WAVES

Kontzertuen hasiera 18:30 prest zegoen. Jendea nahiko bero zegoen SHOCK WAVES-en kontzertua zela eta. Bere Single berriaren abesti guztiak jo zituzten eta hurrengo urtearen hasieran kaleratuko duten Lp berriaren abestiak ere eskaini zizkiguten. Perkele ta Evil Conduct-en bertsioak barne, oso kontzertu ederra eta zoriontzekoa!! Animo Shock Waves ta eurrraaaa!!



PLAN DE EMERJENCIA

20:30ak aldera...PAN DE EMERJENCIA taldearen txanda heldu zen. Hauek ere beraien diska berriaren abesti guztiak jo zituzten. Azkartasuna eta kontundentzia entzun izan zen bertan, Aztarna edo Perkeleren bertsioak ere jo zituzten. Animo mutilak!!




PINTXADA!


Egun eerra bai, baina gau ederra ere.Kontzertuen ondoren Dj-en txanda iritxi zen. Platoetan ipini zen lehena, Tafallako Xabi izan zen.Honek Rockabilly ta oi! doinuz bete zituen tabernako bazter guztiak.Hau bukatutakoan, DJ Romano(Iruñea) ta Ruben (lizarra) -en txanda iritsi zen.Lehena hemengo punk mitikoaz asetzeaz gain atzerriko taldeen doinuak ekarri zizkigun.Lizarrako Ruben berriz, sinhead reggae, R&B, ska taldeak aurkeztu zituen. Bien artean gabeko ordu luezeak pasa genituen...

Mila esker bertan parte hartu zenuten guztiei ta gozatzera etorri zinetenOI! ere !!

miércoles, 24 de octubre de 2012

                                     Berriak                                

PLAN DE EMERJENZIA Agoitzeko Punk Oi! taldeak bere lehenengo maketa kaleratu du AgOi!tz izenpean. Huek dira diskaren salmenta puntuak:

  • Iruña: Herriko taberna (karmen kalea) eta Ezpala (Iturrama)
  • Atarrabia: Basajaun
  • Agoitz: Angiluerreka elkartea eta Ekix

Diska erosterarte hemen dauzkagu bi kanta entzungai:






 Laukote gazte honek larunbat honetan, Urriak 27, Donibaneko Ilargi tabernan aurkeztuko du "AgOi!tz" lana Iruñeako  SHOCK WAVES taldearekin batera, azkeneko hauek ere orain dela gutxi ateratako lana aurkeztuko dutelarik. 18:00tan hasiko dira kontzertuak eta hauen ostean Punk, Oi!, Ska, Rrv, Skinhead reggae... pintxada egongo da giroa alaitzen jarraitzeko. Kontzertu honekin Astintzen tour-ari hasiera emango zaio





Gogoratu ere SASKARRAK taldeak ostiral honetan, Urriak 26, kontzertua eskainiko duela 20:00tatik aurrera Noaingo lokaletan , honekin batera "Eraikitzeko suntsitzen" kantaren bideoklipa grabatuz. 

Animatu eta hurbildu kontzertuetara, kaleko musika sustatu!

lunes, 22 de octubre de 2012

                           SHOCK WAVES                           







                         ASTINTZEN TOUR                          


Egunon gazte!!! 


   Barkatu atzerapenak baina azkenean lortu dugu astintzen touraren busa arranka dezan. Kostatu zaigu martxan jartzea baian badator, badator....aurtengo ASTINTZEN TOUR!!

   Nafarraldeko zein kanpoko taldeak herri ezberdinetan emango dituzten kontzertuen zerrenda prest daukagu.Hemendik kanpo kontzertu gehiago prestatzea espero dugu...saiatuko gara laister informazio gehiago ematen. Urrengo larunbatean hasiko da tour-aren lehenengo kontzertua. Animatu ta parte hartu!


URRRIAK 27: Ilargi taberna (Iruñea)

SHOCK WAVES + PLAN DE EMERJENZIA + PINTXADA.



ABENDUAK 15: Angiluerreka elkartea (Agoitz)

LADY TRIPI + VAP + ALERTA GORRIA



ABENDUAK 27: Zulo tabernan (Iruñea)

ACHTUNG! + ODOLKIAK ORDAINETAN + DUKESA DE NALGA



URTARRILAK 12: Azoka taberna (Tafalla)

JALEO + COLD REVENGE + SIETE BALAS



OTSAILAK 16: Akelarre elkartea (Txantrea)

ATRINTXERADOS + DESKANKIS + THE LAST STRENGHT



MARTXOAK 2: Oibarko gaztetxea.

NAFARROA 1512 + BOLBORA + KARROÑA + SASKARRAK



MARTXOAK 27: Mobie aretoan (Iruñerrian)


ASTINTZEN FEST 



miércoles, 17 de octubre de 2012

MUJIKA TALDEAREN KONTZERTUAK



Mujika taldeak Elgetako gaztetxean isunak ordaintzeko ospatuko duen kontzertua. Bertan The Last Strengh + Brutal Calling  + Achtung (diska berria aurkezten!!) taldeak ibiliko dira.kontzertuen ondoren DJ Sander. Kontzertuak 22:30tan eta Sarrera 5e. Animatu ta parte hartu!!

BERRIAK!!!


Barduliako zonaldean sortutako Blog berria!! Barduliako taldeen informazioa eta kontzertuen berri emateko.Ongi etorri lagunak ta egurreee!!





 IPAR ANTIFAXISTA FESTIBALA 



Ipar Euskal Herrian (Sara-n) ospatuko den kontzertua. Bertan The Offenders (Italia ska) + Bastards On Parade (folkpunkceltic Galiza) + Street Of Rage (France PunkRock) + Antifun Krieg (EH HxC) + Esteka (EH Punk) taldeak aurkituko ditugu. Atsaldeko 16:00etan Herri azoka eta 21:00tan kontzertuak. Sarrera 10e. 

martes, 16 de octubre de 2012

                 URRIAK 20 TXARRANTXAN...               

Larunbat honetan, Urriak 20, bi talde nafar joko dute Azpeitiko Txarrantxa tabernan euren lanak aurkezten 17:00tatik aurrera. Alde batetik SIETE BALAS, "Nafarroa" diska aurkezten eta SHOCK WAVES, "StreetPunk" diska aurkezten.

Animatu, hurbildu eta bertako musika sustatu!!




jueves, 11 de octubre de 2012

    SASKARRAK    
    kontzertua + bideoklipa    












  Saskarrak talde Txantrearra Urriaren 26an kontzertu bat eskainiko du noaingo lokaletan eta bertan, grabatu berri duten "Eraikitzeko suntsitzen" kantaren bideoklipa grabatuko dute.

Animatu eta hurbildu koreatzeko asmo onenekin!

Saskarrak Oi! antisoziala

miércoles, 10 de octubre de 2012

ASTEBURUKO AGENDA. II

HOLIDAYS IN BASQUE COUNTRY AURKEZPENA




Asteburu honetan Intxaurrondoko Letaman gaztexean: Eibarren ospatuko den  Holidays in Basque country kontzertuaren aurkezpena izango da. bertan SHOCK WAVES (Nafarroako rock&oi! taldea bere LP berria aurkezten ) + BRUTAL CALLING (Barduliako punk-oi! talde kañeroa ) + ARTAZA COMBAT (Bizkaiko punkrock) taldeak izango dira. Atsalde osoan zehar giro ona eta musikaz gozatzeko aukera paregabea. 

Hasiera : 21:00tan.


Shock Wabes: "Working Class Heroes"







Burtal Calling  "30 years of chaos" (Ordizi)







Artaza Combat  "Recuerdos"








ATARRABIAKO JAIAK







Asteburu honetan ere ARKADA SOCIAL taldeak Nafarraldea zapalduko du. Honetaz aparte IOSU ION IMAS talde famatuaren azken kontzertua izango da, ZKT RAP taldearekin batera.. Ainmatu ta ondo pasa pasatu gabe! Kontzertuak udal plazan 00:00tan.

martes, 9 de octubre de 2012

ASTEBURUKO AGENDA. I

JELLO BIAFRA AND THE
GUANTANAMO SCHOOL OF MEDICINE  

 


Urriak 11 Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan ,atsaldeko 20:00tatik aurrera: Jello Biafra and the Guantanamo school of medicine (Dead Kennedys talde mitikoaren abeslariak sortutako proiektu berria) + Hard Ons (Australiako punk rock talde mitikoa) + Estrikaia  (EH Hardcore punk). 


Aurretik: 17€ (+0,50€ distribuzio gastuak) .Salgai: Bar Gora, Bar Hor Dago!, Street Warriors (Bilbao) eta 



THE LURKERS





Uk punk.aren talde mitiko honek aurten Bermeoko Nuntxaku Zentro Sozialetik pasako dira, bertako talde gonbidaarekin batera. Sarrerak (5e) bertan salgai izango dira.

Hasiera 22:00tan.


The Lurkers I Don't Need To Tell Her [Top Of The Pops - 1978]   




The Lurkers: Aint got a clue (Alemania 1987)





jueves, 4 de octubre de 2012

              ARROSADIAKO HERRIRA EGUNA             


     Larunbat honetan Herrira eguna ospatuko da Iruñeko Arrosadia auzoan. 11:30tan emango zaio hasiera egunari hamaiketako batekin, 12:00tan herrira bilgunearen aurkezpena egingo da Galle plazan eta ondoren trikipoteoa auzoan zehar. 14:30tan bazkaria egongo da Sanfemin peñan, eta bazkalostean SUNTSIKETA eta BORTITZ taldearen kontzertuak

Animatu eta auzora hurbildu herrira etor daitezen.

                                 BORTITZ                                  





   Bortitz Iruñerriko punk taldea da. 2009an hasi ziren kaña ematen euren lehen entsaioekin batera. Hasieran 4 besterik ez ziren: gitarra, baxua, bateria eta ahotsa, ta orain dela urtebete inguru tronpeta eta saxofoia batu ziren taldera. Kanta bat egin dute jada eta abestiak sortzen dabiltza etorkizun ez oso urrun batean zerbait grabatzeko intentzioarekin. Gaur egun haizeak kendu  ditutezte eta streetpuk melodikoaren aldeko apostua egin dute.2012an "borroka garaia" abestia grabatu egin zuten iruñerriko K studioetan.Espero dugu laister haien abesti berriak dastatzea.





Beraien abesti berria: Borroka garaia!




Kontaktu zenbakia: 653208696 (Asier)

Tuenti:
http://www.tuenti.com/#m=Profile&func=index&user_id=69041370
Facebook:
https://www.facebook.com/bortitz?fref=ts

martes, 2 de octubre de 2012


LADY TRIPI






Ladi tripi Iruñerrian 2010ean sortuko den Punk rock taldea da. Edu, Asier, Perdo eta Gorka proiektu ezberdinetan ibili ondoren, Ladi Tripi sortzea erabaki zuten. Cicatriz, siniestro total, la Polla,...erreferentzi bezala dituzte.Azkenaldi honetan nafarraldean kontzertu ezberdinetan ibili dira eta laister maketa berria aurkeztuko digute. Espero dugu laister oholtzan berriz ikustea!



 Youtuben aurrerapen 2 abesti aurkitu daitezke.


Lady Tripi. Al mejor.







TLF: 650 869 728

 correoa: www.ladytripi@gmx.com

                   ATARRABIAKO FESTAK                  


   Heldu dira iada Atarrabiako festak, urtero bezala festa hauekin Iruñerriko jaiei amaiera ematen zaie eta beti bezala egitaraua kontzertuz lepo dator.

-Urriak 6 larunbata: MEMO eta REBOLUTIONARY BROTHERS txoznetan 22:00

-Urriak 9 asteartea: EPAIKETA, ACCION DIRECTA, HELLIUM eta ADIGAITZ gaztetxean 17:00

-Urriak 12 Ostirala: ZTK RAP, ARKADA SOCIAL eta JOSU JON IMAS plazan 00:00

-Urriak 13 larunbata: TIPI TAKO, EL TREN eta DGUTI txosnetan 23:00


Kaleko musika sustatu, jai herrikoietaz gozatu!


lunes, 1 de octubre de 2012

             Urriak 6 Altsasuko gaztetxean          

 Altsasuko gaztetxearen 22.urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzen artean Urriak 6-ko NON SERVIUMen kontzertua dugu. Madrileko taldeak "La voz de los malditos", orain dela gutxi ateratako lan berria, aurkeztuko du 20:00etatik aurrera. Sarrerak iada Gautxori tabernan eskura daitezke.

               BARDULIA SKINHEAD MEETING               


  Urriak 6rako sekulako festibala antolatu dute barduloek Bardulia skinhead meeting izenpean. Ibarran ospatuko dute festia eta 18:00tan emango zaio hasiera, egitaraua borobiltzeko gauean beste talde batzuen artean EVIL CONDUCT talde holandar mitikoak joko du.

-18:00tatik aurrera BRUTAL CALLING BROKEN FACES AGGRESSIVE  COMBAT egongo dira dohan Ibarrako gaztetxean.
-22:00tan hasita KALEKO URDANGAK + COLD REVENGE + THE LAST STRENGHT + EVIL CONDUCT taldeen kontzertua, eta goizerarte festa NAKEN SELEKTOR eta DJ TRAGONSen eskutik. Sarrerak 8 aurretik eta 10 bertan.

http://www.facebook.com/kalekourdangak?filter=1
http://www.myspace.com/coldrevenge77
http://www.myspace.com/laststrength
http://www.myspace.com/oievilconduct

Animatu eta giro onean musikaz gozatu!



   Urriak 5 Durangoko kafe antzokian  

      Urriaren 5ean NON SERVIUM talde madrildarra eta SHOCK WAVES Iruñeako streetpunk taldea Durangoko plateruena aretoan egongo dira. 22:00tan hasiko dira kontzertuak eta sarrerak aurreik 13 eta bertan 15kostako dute.

https://www.facebook.com/shockwaves.streetpunk
http://www.myspace.com/nonservium16