jueves, 28 de febrero de 2013

                                ASTEBURUA...                        

Apur bat berandu dakarkizuegu aste hontan agenda, baina asteburua ez da hasi oraindik, beraz denbora badago.


Larunbatean, Martxoak 2, 00:00tatik aurrera Astintzen Tourra amaituko da. Oibarko gaztetxea izango da autobusaren azken geltokia, eta bertan KARROÑA, BOLBORA eta NAFARROA 1512 taldeak ikusteko aukera paregabea izango dugu.
Ahal izan ezkero urbil zaitezte giroaz eta musikaz disfrutatzera.








Larunbatean ere Tafallako Pub Buster-en 23:00tan hasita, MÜSKARIA(san adrian/azagrako rock taldea) eta JALEO (tafallako punk rock taldea) egongo dira.









Gogoratu datorren asteburuan, zehazki Martxoaren 9an, Larunbata, TALKO combat ska talde Italiarra egongo dela Iruñeako Movie aretoan tafallako ZARTAKO-K ska rude taldearekin batera. 20:30aurrera hasiko dira kontzertuak, eta sarrerak aurretik 10 eta bertan 13.

Maita ezazu musika gorrota itzazu faxismo eta arrazakeria!!


Gogoan eduki ere IRUGAZPE Iruñeko peñetako gazteen taldeak 1.MUSIKA TALDE LEHIAKETA antolatu duela, animatu eta parte hartu (info gehio koloredun hitzak sakatuz)


Astintzen festak ere aurrera darrai, espero dugu asko jota datorren asterako sarrerak salmenta puntuetan banatu izana. Hemen jarriko dugu informazioa tokiei buruz.

Musika maitatu, kaleak berreskuratu eta sistema astindu!

miércoles, 20 de febrero de 2013

                KONTZERTUAK,BERRIAK...            




Ostiral honetan Otsailak 22, Txantreako Akelarre kultur elkartean SHOCK WAVES eta KARROÑA talde nafarrak egongo dira. 20:00tatik aurrera hasiko dira kontzertuak, eta seguro sekulako giroa sortuko dutela.

Animatu eta hurbildu bertako taldeak sustatzera eta euren musikaz gozatzera!




Bestalde aurrera doa Nafarroako taldeen bilduma, espero dugu hemendik gutxira berri gehio ematen joatea.
Jakingo duzuenez Astintzez Tourra aurtengo ASTINTZEN FEST-arekin amaituko da, kartela pasaden astean argitaratu genuen baina sarrerak oraindik ez ditugu salmenta puntuetan banatu, laister jarriko dugu salmenta tokien informazioa.




Gogoratu ere IRUGAZPE iruñeko peñetako gazteen taldeak 1. MUSIKA TALDE LEHIAKETA antolatu duela, animatu eta parte hartu! (info gehio koloredun hitzak sakatuz)











Bergarako gaztetxean zarata asteburua eukiko degu...anima zaitezte.Tapoi fest II edizio eukiko dudu. Ostiralean sarrera 3 eipo ta larunbatean doan!!Anima zaitezte ta zarata putaz disfrutatu!!




  
Urrengo Asteartean (Otsailak 26) Donostiako Doka antzokian Ingalaterrako punk eskenaren UK SUBS talde mitikoa izango dugu. Hauekin batera TV Smith eta trintxerpeko Sutura taldeak izango dira. Ateen irekiera 19:30tan izango da ta sarrerak bertan eros ditzazkezue. Aurreratua erosiz, 12e ta bertan erosiz 15e. animatu eta parte hartu!!talde mitiko hau ikusteko aukera paregabea izango dezue!






UK SUBS (UK, Punk Legends)


TV Smith (UK, ex-The Adverts)

Sutura (Trintxerpe, Punk)





Musika maitatu, giro ona sustatu eta sistema astindu!

martes, 19 de febrero de 2013

DOKUMENTALAK


   Orain del asko ez ditugula dokumental berriak ipintzen...aste hontan Euskal Herriko 80ko hamarkadari buruzko dokumental ezberdinak aurkezten dizkizuegu.Bertan talde ezberdineko parteideei elkarrizketak, kontzertuen bideo inedituak ta bizi izan zen panoramari buruzko gogoetak aurki ditzazkezue. Garaiak aldatu izan dira ta denbora pasa da ere, baian gauza batzuk inoiz baino biziago mantentzen dira.Zuentzat gaur....


Aquellas movidas: ROCK RADICAL VASCO






Los 80, drogas, sida y punk en Euskal Herria.







Musica en las venas - Rock Radikal Vasco







viernes, 15 de febrero de 2013

                                 ASTINTZEN FEST II                              


   Heldu da ASTINTZEN FEST-aren II.ren edizioa! Aurten ere aste santuko asteazkenean kokatu dugu, urrengo egunean festa dela kontuan izanda. Martxoaren 27an izango da Iruñako Movie aretoan. Arratsaldeko 18:00tan irekiko dira ateak eta bertan THE FRIDAY´S CREW eta ARKADA SOCIAL barduliako taldeak ALERTA GORRIA, PLAN DE EMERJENZIA eta DERAILED nafarrako taldeekin egongo dira.

Sarrerak aurretik 5 euro balioko du eta bertan 7.
Salmenta puntuak urrengo astean jarriko ditugu bertan.


Arkada Social-Piensa




Fridays Crew-Egin dezagun bidea




Derailed-Egun beltza




Alerta gorria- Oi! musika



Plan de emerjenzia-Ya llevas



KALEKO MUSIKA SUSTATU GIRO ONEAN!!

lunes, 11 de febrero de 2013

                       ASTEBURUA otsailak 15, 16                 

Bero dator asteburua naiz eta aste osoa falta den oraindik...




Ostiralean, Otsailak 15, Kanadako THE MAHONES punk-folk taldea Oñatiko gaztelekuan izango da NO HOPE eta NEVER SURRENDER taldeekin batera. 22:00tan hasiko dira kontzertuak, sarrera 10 euro.










Ostiralean ere (otsailak 15) festa ederra antolatu dute Debako gaztetxean. STREETS OF RAGE Nancyko (Frantzia) streetpunk taldea ekarriko dute jotzera NEW BREED, SHOCK WAVES eta RED DISTRICT taldeekin batera. 21:00aurrera hasiko da, sarrera 3 euro.








Larunbatean, Otsailak 16, Arrotxapeako elkartasun eguna izango da, eta horren harira egun osoko egitaraua antolatu dute auzoan zehar. 10:00-12:00 bitarte herri kirolak eta patata tortila txapelketa (basajaunen), 12:30tan manifestazioa aita barandiaran plazatik, 14:00 bazkaria Rotxapea peñan (txartelak 12euro,10 euro ikasle ta langabuentzat, ipar gorri eta basajaunen). 17:00 kalejira elektrotxarangarekin, 19:00tan kontzertuak Errotaberri elkartean MARIANITOZ BLAI eta SIETE BALAS, eta eguna bukatzeko gaupasa ipar gorrin maritrinis-ekin.



Larunbatean ere txantreako Akelarre kultur elkartean Astintzen Tourreko autobusak geldialdia prestatua dauka. Berez Deskankis tafallako taldeak jo behar zuen baina azken momentuak aldaketan egon dira eta  THE LAST STRENGHT (bardulia), ATRINTXERADOS (atarrabia) eta ESTRAMONIO (miranda de arga) joko dute. 20:00tan hasiko da festa. Tourra amaietzen hasten da, baina sekula baino idartsuago dator, dudik ez!!


KALEKO MUSIKA SUSTATU GIRO ONEAN, DISFRUTATU MUSIKAZ, SISTEMA ASTINDU eta KALEAK BERRESKURATU!

miércoles, 6 de febrero de 2013

                     KONTZERTUAK, BERRIAK...              


Bueno bueno bueno...gauzaz lepo gatoz zuei komentatzeko irrikitan. Alde batetik berriz komentatzea Irugazpe (Iruñeko 17 peñetako gazteek osatzen duten taldea) MUSIKA LEHIAKETA  bat antolatu duela, (sakatu koloredun hitzak informazio gehio ikusteko) eta bertan parte hartzera animatzea.

Bestetik kontzertuak:
________________________________________________
  Otsailak 8, Ostirala:   

Beno, jakingo duzuenez asteburu honetan ihauteriak ospatuko dira auzo eta herri gehienetan, eta Tolosakoak daukaten fama ikusita baliteke norbait hara hurbiltzea, ala izanez gero jakin ezazue Ostiralean RED DISTRICT, GARGANTAS DESGARRADAS, NO HOPE eta THE LAST STRENGHT taldeek joko dutela Eguzki tabernan 10etatik aurrera.
Bostoneko etorkin Irlandesez osatutako langile auzoetan sortutako DROPKICK MURPHYS  Punk folk talde mitikoa Barzelonako Razzmataz aretoan egongo da Otsailaren 8an eta Madrileko La Riviera aretoan Otsailaren 9an.
Beraien azkeneko lana "Signed and sealed in blood" aurkeztuko dute, orain arte egindako kantekin uztartuz.


______________________________________________________


  Otsailak 9, Larunbata  

Tafallako feriak dira asteburu honetan, eta horren harira egun osoko egitaraua prestatut dute Kolassa-n. 10:00etan Hamaiketakoa eta herri kirolak, 11:30tan kalejira plazara. 12:00tan prentsaurreko aurkezpena, 12:30tan Poteoa, 14:00 Bazkaria (sarrerak 12€ kolasa, 4esquinas, Azoka, Txiki eta Txalupa tabernetan salgai) eta eguna borobiltzeko 17:00tan LOS LUCIANS, ZARTAKO-K, GORAKI, JALEO eta ARMA taldeen kontzertua.





NO TURNING BACK 1997an sortutako HardCore taldea Barakaldon izango dugu Larunbat honetan, Edaska salan. HardCore-az gozatu nahi baduzu ez izan dudarik eta hurbil zaitez Barakaldora.







____________________________________________________

Bestalde gogoratu Otsailaren 16an Astintzen Tourreko autobusa Txantreako Akelarre kultur elkartean geldialdia daukala. Deskankis Tafallako taldeak ezin izango du azkenean eta euren orden Mirandako ESTRAMONIO taldea izango dugu THE LAST STRENGHT eta ATRINTXERADOS taldeekin batera. Laister Astintzen Tour-reko berriak igoko ditugu.


 
Gogoan eduki ere Martxoaren 9an TALKO ska talde italiarra Movie aretoan izango dugula, Tafallako ZARTAKO-K taldearekin batera.
Sarrera 10 aurretik eta 13 bertan.









Maiatzaren 10ean berriz, THE ADICTS eta FAR FROM FINISHED taldeek joko dute Gazteizeko Jimmy Jazz aretoan.













Kontzertu hauen eta beste guztien daten berri izateko badakizue gure agenda eskura daukazuela.



Kaleko musika giro onean sustatu, kaleak hartu eta egurra!






martes, 5 de febrero de 2013

                IRUGAZPE MUSIKA TXAPELKETA                   




TXAPELKETAREN OINARRIAK
IRUGAZPE, Iruñerriko 17 peñetako gazteok osatzen dugun taldea gara. Apirilaren 13an musika talde lehiaketa antolatu dugu Irugazpe II Gazte Eguna-ren barnean. Epaimahai profesional batek erabakiko ditu 3 finalistak, bai egunean joko dutenak eta bai txapelduna.

- Zeini zuendua? Iruñerriko edozein musika talde gazteari (30 urte arte)
- Nola parte hartu? Bidali korreo bat abesti propio grabatuarekin irugazpe@gmail.com helbidera.
- Aurkezpen data: Martxoak 
- Epaimahaia: Alen (Marea), Konejo (Zopilotes) eta Jaime Encinas - Perrako

- Saria: 300 € + Gora Iruñea!-k Sanferminetan antolatutako kontzertuetan jotzea.


BASES DEL CAMPEONATO
IRUGAZPE es el grupo que conformamos los jóvenes de las 17 de peñas de Iruñerria. El 13 de Abril hemos organizado un campeonato de bandas de música dentro del II Gazte Eguna de Irugazpe. Un jurado profesional decidirá los tres finalistas que tocaran en el día y el txapeldun.

- ¿A quién está dirigido? A cualquier grupo joven (hasta 30 años) de música de Iruñerria.
- ¿Cómo participar? Mandar un correo a irugazpe@gmail.com con una canción propia grabada.
- Fecha límite: 1 de Marzo
- Jurado: Alen (Marea), Konejo (Zopilotes) y Jaime Encinas - Perrako
- Premio: 300 € + Tocar en los conciertos organizados por Gora Iruñea! en Sanfermines. 


ANIMATU ETA PARTE HARTU

viernes, 1 de febrero de 2013

       ADI,ORDUTEGI ALDAKETA!!          

Bihar Tafallan ospatuko den BORTITZ, JALEO eta 7 BALAS taldeen kontzertua 23:30tatik aurrera hasiko da azkenean. Berez 20:00tatik 00:00tara programatua zegoen baina azkenean afal ostean hasiko da, esan bezala 23:30tatik aurrera. Hauek bukatzean Pintxada egoten jarraituko du, baina zihurrena taberna ondoko elkarte batean izango dela. 

Animatu eta pasa zaitezte musikaz gozatzera!!