Bueno bueno bueno...gauzaz lepo gatoz zuei komentatzeko irrikitan. Alde batetik berriz komentatzea Irugazpe (Iruñeko 17 peñetako gazteek osatzen duten taldea) MUSIKA LEHIAKETA bat antolatu duela, (sakatu koloredun hitzak informazio gehio ikusteko) eta bertan parte hartzera animatzea.
Bestetik kontzertuak:
________________________________________________
Otsailak 8, Ostirala:
Beno, jakingo duzuenez asteburu honetan ihauteriak ospatuko dira auzo eta herri gehienetan, eta Tolosakoak daukaten fama ikusita baliteke norbait hara hurbiltzea, ala izanez gero jakin ezazue Ostiralean RED DISTRICT, GARGANTAS DESGARRADAS, NO HOPE eta THE LAST STRENGHT taldeek joko dutela Eguzki tabernan 10etatik aurrera.
Bostoneko etorkin Irlandesez osatutako langile auzoetan sortutako DROPKICK MURPHYS Punk folk talde mitikoa Barzelonako Razzmataz aretoan egongo da Otsailaren 8an eta Madrileko La Riviera aretoan Otsailaren 9an.
Beraien azkeneko lana "Signed and sealed in blood" aurkeztuko dute, orain arte egindako kantekin uztartuz.
______________________________________________________
Otsailak 9, Larunbata
Tafallako feriak dira asteburu honetan, eta horren harira egun osoko egitaraua prestatut dute Kolassa-n. 10:00etan Hamaiketakoa eta herri kirolak, 11:30tan kalejira plazara. 12:00tan prentsaurreko aurkezpena, 12:30tan Poteoa, 14:00 Bazkaria (sarrerak 12€ kolasa, 4esquinas, Azoka, Txiki eta Txalupa tabernetan salgai) eta eguna borobiltzeko 17:00tan LOS LUCIANS, ZARTAKO-K, GORAKI, JALEO eta ARMA taldeen kontzertua.

NO TURNING BACK 1997an sortutako HardCore taldea Barakaldon izango dugu Larunbat honetan, Edaska salan. HardCore-az gozatu nahi baduzu ez izan dudarik eta hurbil zaitez Barakaldora.
____________________________________________________
Gogoan eduki ere Martxoaren 9an TALKO ska talde italiarra Movie aretoan izango dugula, Tafallako ZARTAKO-K taldearekin batera.
Sarrera 10 aurretik eta 13 bertan.




No hay comentarios:
Publicar un comentario