miércoles, 29 de mayo de 2013

 AGENDA TA BERRIAK!

   Kaixo lagunok! Hemen gaude berriz ere nafarraldeko punk-oi eskenaren informazio guztia eskeintzeko prest! Pasatako asteburuaren ajea kendu ondoren, aste honetarako zenbait berri ekartzen dizkizuegu! Adi gazte!!


AGENDA

  Asteburu honetan Arrosadiako hartuko du auzkoko festen lekukoa. Ostiralean, maiatzak 31, ZOPILOTES TXIRRIAOS, LAS TUERKAS, NX proiektua eta Musika lehiaketako txapelduna joko dute festalekuan.


Larunbatean berriz gazte eguna ospatuko dute egun osoan zehar. Goizetik hasita txupinazoa eta malabare ta txapa tailerra egongo da. Bazkatiaren ostean kalejira zirikatzailea catalunyako bastonersekin eta ondoren kontzertuak jai gunean ALERTA GORRIA eta THE GUILTY BRIGADE taldeekin. 21:00tatik aurrera.








Ostiralean, maiatzak 31, Black & White festaren 1.edizioa antolatu dute Izurtzako gaztelekuan. Bertan Iruñako SHOCK WAVES taldearekin batera TXABOLAKUMEAK, POLIPUTOS, B.E.K. eta RUINA TOTAL taldeak arituko dira 21:00tan hasita.
Sarrera 4e, fanzinearekin 7e.




   Zangotzan euskararen eguna ospatuko dute. Egun osoan giro paregabean euskararen festa ospatuko da herrian zehar ta gauean, KALEKO URDANGAK, ALTXATU, TXARROS TXILAPASTROSOS. taldeen kontzertuak izango dira.Hasiera 24:00tan. 









BERRIAK:

    
Aste honetan berri ezberdinak ekartzen dizkizuegu.Aldez aurretik siete balas taldeari gure eskutik  agurra eman nahiko genioke. Badakigu denboraldi baterako etentxo bat egin dutela baina espero dugu behin betikoa ez izatea. Jarauta 63n ospatutako agurra ikaragarria izan zela entzun dugu ... Ziur gaude jendeak ikaragarri disfrutatu zuela zuekin!! Laister arte mutilak!!



    Azkenean Saskarrak taldeko lagunek beraien bideoklipa aurkeztu izan dute! Honekin batera kontzertutxo txiki bat eskeini ziguten EZ! Oñatiko taldearekin batera...Hemen duzue bideoklipa: Saskarrak- Eraikitzeko Suntsitzen bideoklipa (Azkenaldi honetan orri honek ez digu uzten bideoak ipintzen ta loturekin konformatu beharko gara...).


  Aste honetan Shock Waves taldeak beraien diska "Night of music" argitaratuko dute bandworm records ziguluaren eskutik...bageneukan ba lantxo hau entzuteko gogoa!! zorionak mutilok!!



Hemen duzue eskeintzen diguten aurrerapen abestia: 



Bukatzeko aipatzea gaur, maiatzak 29 asteazkena, KALEKO MOBIDA Euskal Herriko punk-Oi! mugimenduaren inguruko irratsaioan "Kateak Astintzen" Nafarroako kaleko musikaren lehenengo bilduma aurkeztuko dutela. BC BOMBS taldearen "forever Bombs" hirugarren diska ere aurkeztuko dute, eta honez gaiz beti bezala agenda, kronikak eta berri andana!

http://www.info7.com/ Esteka honetan internetetik zuzenean entzun dezakezue saioa, 23:00tatik aurrera.


KALEAK ERRE, SISTEMA AKATU

martes, 21 de mayo de 2013

 AGENDA ETA BERRIAK

   Berriz hemen gaude zue informazio guztia emateko prest. Asteburu honetarako zenbait ekimen proposamen dizkizuegu.

  Dakizuen moduan, auzo ta herriko jaiak hasi dira gure Iruñerri maitean. Asteburu honetan ITURRAMAn inzango ditugu jaiak ta ostegunetik igandera arte kontzertu ederrak prestatu dituzte. Kontzeruen hasiera egun hauetan zehar 18:00-19:00 aldera izango da!!Anima zaitezte ta jai herrikoien alde apostua egin!!!



Osteguna: ALTXATU (Diska aurkezten) + BOLBORA + SKARMENTU + SKABIDEAN + SOÑADORES NATOS.

Ostirala: (rap gaua): SRA. NOA + PABLO HASEL

Larunbata: ARIMA + KASU + THE TRIKITEENS + KANPO!

Igandea: CHUCHIN IBAÑEZ + MC BOMBARAP


MAIATZAK 24. OSTIRALA



   Ostiral honetan badirudi azkenean SASKARRAK taldea beraien bideoklipa aurkeztuko digutela Txantreako Akelarre kultur elkartean. Hilabeteak iraun duen maketazioa ondoren, azkenean beraien klip-a kalean egongo da. Bageneukan ba hura ikusteko gogoak! presentazioarekin batera kontzertua eskeiniko digute eta hauek teloneatzeko Oñatiko EZ! taldeak beraien patxanga rock-arekin izango ditugu.Ekimena gabeko 21:00etan hasiko da ta gau luezea izango delakoan  gaude! Anima zaitez!!



   Baina zerbait gogortxuagoa bilatzen hari bazarete, Iruñerriko Ozone aretoan DAWN OF THE MAYA (Iruña metalcore) + NOISEAST (Palma metalcore) + THE KILLING MACHINE (Rock metal) izango dituzue eskenatokian. Kontzeruaren hasiera atsaldeko 20:30tan izango da ta sarrerak aurretik erosita 5e-bertan, bertan 7e.


  
 MAIATZAK 25. LARUNBATA.





 Asteburu elegantea dugu hau.... Alde zaharrako eguna ospatuko da Iruñerrian ta bertan zenbait kontzertu eta ekimen ospatuko dira... hartu zuen arropa dotoreenak eta atera zaitezte kaleak xahutzera! euriak egiteak ez du egun dotoretsu hau zapuztu behar!!Denok kalera!!





   Bestetik, SIETE BALAS taldeak eskeiniko digun azkenengo kontzertua izango dugu iruñerriko jarauta 63n (gora iruñeak nohizbeinka hartu duen lokala). Hauekin batera TINKO + BORTITZ + DRINKER BOYS taldeak izango ditugu agurra eskeintzen.Kontzeruak 20:00tan hasiko dira ta sarrera 3e (1 bat euskal preso politikoentzako izang da); Espero dugu agur hau betirako ez izatea eta laister berriz  kaña hematen egotea. Laister arte lagunok!!



Siete balas-la ultima canción.





   Baina atsaldean musika onarekin gozatu nahi baduzue, Alde zaharreko eguna dela eta NEURONA TA ERDI kolektiboak CD ta Binilo plater irekiak antolatu izan dute. 17:30tatik -23:00 arte nabarreriako enparantzan. Ez dugu bertan ibiliko diren Djn zerrenda aurkitu baina seguru gaude ez gaituztela aspertuko..keep rocking!

   Zarautzen berriz,LOU-ri homenaldi festa ospatuko dute putzuzulo gaztetxean. 20:00tatik aurrera, NUEVO CATECISMO CATOLICO + LOBO ELECTRICO + ANESTESIA + THE SAFETY PINS + DESASTROZOMBIES + VINCENT VON REVERB y sus Vaqueros Electricos taldeak izango dira. Sarrera 5e.Punktual izan!!



   Lazkaon berriz ANTIFAXISTA FESTa ospatuko da madriletik etorriko diren zenbait taldeekin.    Atarrabiatik ATRINTXERADOS, zumaiatik BELLATOR ta bizkaiatik RAT-ZINGER. Kartela osatuko duten beste taldeak IGNOTUS + PROTERVIA + AQUEMARROPA + SUBESTIMADOS. Sarrera aurretik erosiz 10e ta bertan hartzen baduzue 12e. Kontzertuen hasiera 20:00tan ta kokapena, Joxemiel Barandiaran kiroldegian.


BERRIAK

   Shock Waves-eko lagunak badirudi Alemaniako eskena apurtzen hari direla. Orain dela gutxi beraien bideoklip berria aurkeztu ondoren, oraingo honetan beraien diskaren aurkezpena izango dute. Bandworm records-ekin atera izan dute beraien lehenengo lan luzea, bi aste barru gure esku artean izatea espero dugu! animo mutilak ta zorionak!!Hemen daukazue grabatu izan duten bideoclipa (ez digu uzten bideo ipintzen!!)



Eta gogoratu......Maiatzak 30ean... 

GAZTERIA GUZTIA KALERA!!  


Kaleak gureak dira,ez doguz inoiz utziko!!

miércoles, 15 de mayo de 2013



   Pasatako asteburu itzelaren ondoren, aste honetan ere berri gehiago ekartzen dizkizuegu. Akelarren ospatutako kontzertua itzela izan zen..bertan ibi ziren talde guztiak aski alaitu zuten eskenatokia! Mila esker bertan agertu zineten guztiOi!!

Aste honetan zenbait kontzertu aurkezten ditugu:


AGENDA!!

   Ostiralean azpeitiko gaztetxean 21:00tatik aurrera arbizuko ALERTA GORRIA eta BC BOMBS taldeak izango ditugu.Bi taldeak beraien CD berriak aurkezten dituzte.Animatu ta parte hartu!!


   Larunbatean berriz, Iruñerriko alegria peñaren gazte eguna ospatuko da. Egunean zehar bazkaria, bingo ta giro dotoretsua antolatu ondoren, kontzertu ezberdinak prestatu dituzte peñan bertan. Oraingo honetan TINKO eta ZARTAKO-k taldeak arituko dira eskenatokian. Hauek bukatzerakoan Dj.jacobson festarekin jarraituko du.








   

   Badirudi asteburuak ez direla larunbat gauean bukatzen ta aste hontan kontzertu ederra eukiko dugu tolosako bonberenea gaztetxean. Madrilgo NON SERVIUM taldea izago dugu ajea alaitzen. Kontzerua gabeko 20:00tan hasiko da ta sarrera 8e.







BERRIAK!

   Badiruri gauzak gure herrialdean aldatzen doazela. Gaur zuentzat SKANKIN SOUNDs blog-ak beraien irrati berria aurkezten digute. Beraien blog-ean entzungai izango dituzue programa guztiak.Bertan ska-reggae-rocksteady estiloak nahastuko dituzte! Zorionak lagunak ta eman egurre!!

Hemen duzue irratisaioaren lotura: 


http://skankinsoundsradio.playtheradio.com/index.cfm

Ta ez ahaztu, beraien blog-ean elkarrizketak,dokumentu ta musika mota honi buruzko informazio ugari daukazuela:




Bukatzeko aipatzea SASKARRAK taldeak orain dela hilabete batzuk grabatutako bideoklipa urrengo ostiralean, maiatzak 24, aurkeztuko duela Txantreako Akelarre kultur elkartean. 21:00aurrera hasiko da festa eta aurkezpenarekin batera EZ! Oñatiko taldeak diska berria aurkeztuko du.








MUSIKA MAITATU, KALEAK ERRE!!

miércoles, 8 de mayo de 2013

ASTEBURURAKO MENUA:

   Berriz ere hona gatoz zuek informatzera...asteburu honek ere zenbait kontzertu eta ekimen ekartzen dizkigu gure lurraldeetara...

Ostegunean, maiatzak 9 Arrosadiako gazte asanbladak antolatutako aurtengo musika lehiaketaren bigarren eguna izango da. 20:00tatik aurrera hasiko dira kontzertuak SanFermin peñan, SUEÑOS DE LOCURA eta SOFOKAOS taldeek joko dutelarik.


Maiatzak 10ean...

   THE JANITORS frantziar taldea gure Akelarre maitian izango dugu. Hauekin batera DERAILED eta ZARTAKO-K ska taldeak izango dira.  




   Kontzertuen hasiera atsaldeko 20:00etan izango da. Hauek bukatzerakoan aldaketa batzuk izan ditugu pintxada egingo duten DJ.ekin...Txoize! ez da bertan egongo ta honen ordez barduliatik Dj. Ritxi Skatalite izango dugu reggae ta ska doinuak ekarrizko dizkigunak. Honekin batera ere beste Dj. Fuzz man chu izango dugu platoetan.




   
   

   Kontzertu bitartean, Kateak Astintzen eskutik Zozketa berezia egingo dugu. Bertan diskak ta kamisetak zozketatuko ditugu kontzertura hurbildu direnen artean. 


Gogoratu talde frantziarra urrengo egunean (maiatzak 11ean) KALEKO MOBIDA FEST-ean izango dela. Honetan HAWKINS THUGS, KALEKO URDANGAK ta BROKEN FACES taldeak izango dira. Kontzertu ondoren DJ. topaketa ederra ospatuko da: Naken Selektor vs  Arrasate konektion. Sarrera 5e,ta erosteko: northendrunkens@gmail.com -kin kontatuan jarri 



    



   Gasteizen ere kontzertu ederra ospatuko da Jimmy Jazz aretoan THE ADICTS ta FAR FROM FINISHED-en eskutik.Sarrera 17e aurretik erosten baduzue ta bertan 20e.Ateen irekiera atsaldeko 19:30tan izango da. 

Bestalde LOS TXUMATXOS hardcore talde nafarra Sevillan arituko da beste talde andana batekin batera, Criminal Hate Fest- festibalean. Festibala bi egunetan luzatuko da, ostiral eta larunbat, eta nafarrek ostiralean joko dute.
2 egunetarako sarrera aurretik 10e bertan egun bakarrerako 6e.







   




Maiatzak 11ean Nafarroan bertan kontzertu ederrak ospatuko dira...

   

Alde batetik, Atarrabiako gaztetxean PENADAS POR LA LEY, THE GUILTY BRIGADE, RAT-ZINGER, SIETE BALAS ta MARITRINIS izango ditugu oholtza gainean. Ateen irekiera 19:30tan izango da ta sarrera bertan erosiz 3e. Kontzertu ondoren pintxada makarra ospatuko da gaztetxean bertan.





   

   Olaztin berriz, Maisuenea gaztetxeko XVIII. urteurrena ospatuko da. Asteburu osoa beteko dute ospakizunetaz eta larunbatean gaztetxean bertan SHOCK WAVES ta SEGISMUNDO TOXICOMANO izango ditugu musutruk. Plan ederra ere Olaztin...Zorionak Maisuenea!!







   

   Kontzertuetaz asperturik bazaudete, Larunbatean Iruñerriko Txintxarri tabernan, Neurona ta erdi-ren eskutik Goovez ta Fremez festa ospatuko da. Bertan, Dj.Budin (%100 vinil) ta Vj. Bieoaldakariak izango ditugu. Animatu ta musikaz gozatu!



NAFARROAKO KALEKO MUSIKAREN BILDUMA




   Honetaz gain, gogoratu aurten kaleratu izan dugun Punk oi! errekopilatorioa kalean duzutela. 7 euroren truke diska ta gure lehen fantzinea eskuratu ahalko dezue. Salmenta puntu gehiago ipini izan ditugu...

Iruñean

Punktxa arropa denda (Kale nagusia)

Akelarre kultur elkartea (txantrea)

Ezpala taberna (iturrama)

Herriko taberna (alde zaharra)

Gipuzkoan:

Skizo arropa dendan (amara)

Txarrantxa taberna (Azpeiti) 

Zumaian.


Ta  ez ahaztu.......


MUSIKA MAITATU, KATEAK ASTINDU ,GORROTOA ANTOLATU ta SISTEMA SUNTSITU!!