miércoles, 8 de mayo de 2013

ASTEBURURAKO MENUA:

   Berriz ere hona gatoz zuek informatzera...asteburu honek ere zenbait kontzertu eta ekimen ekartzen dizkigu gure lurraldeetara...

Ostegunean, maiatzak 9 Arrosadiako gazte asanbladak antolatutako aurtengo musika lehiaketaren bigarren eguna izango da. 20:00tatik aurrera hasiko dira kontzertuak SanFermin peñan, SUEÑOS DE LOCURA eta SOFOKAOS taldeek joko dutelarik.


Maiatzak 10ean...

   THE JANITORS frantziar taldea gure Akelarre maitian izango dugu. Hauekin batera DERAILED eta ZARTAKO-K ska taldeak izango dira.  




   Kontzertuen hasiera atsaldeko 20:00etan izango da. Hauek bukatzerakoan aldaketa batzuk izan ditugu pintxada egingo duten DJ.ekin...Txoize! ez da bertan egongo ta honen ordez barduliatik Dj. Ritxi Skatalite izango dugu reggae ta ska doinuak ekarrizko dizkigunak. Honekin batera ere beste Dj. Fuzz man chu izango dugu platoetan.




   
   

   Kontzertu bitartean, Kateak Astintzen eskutik Zozketa berezia egingo dugu. Bertan diskak ta kamisetak zozketatuko ditugu kontzertura hurbildu direnen artean. 


Gogoratu talde frantziarra urrengo egunean (maiatzak 11ean) KALEKO MOBIDA FEST-ean izango dela. Honetan HAWKINS THUGS, KALEKO URDANGAK ta BROKEN FACES taldeak izango dira. Kontzertu ondoren DJ. topaketa ederra ospatuko da: Naken Selektor vs  Arrasate konektion. Sarrera 5e,ta erosteko: northendrunkens@gmail.com -kin kontatuan jarri 



    



   Gasteizen ere kontzertu ederra ospatuko da Jimmy Jazz aretoan THE ADICTS ta FAR FROM FINISHED-en eskutik.Sarrera 17e aurretik erosten baduzue ta bertan 20e.Ateen irekiera atsaldeko 19:30tan izango da. 

Bestalde LOS TXUMATXOS hardcore talde nafarra Sevillan arituko da beste talde andana batekin batera, Criminal Hate Fest- festibalean. Festibala bi egunetan luzatuko da, ostiral eta larunbat, eta nafarrek ostiralean joko dute.
2 egunetarako sarrera aurretik 10e bertan egun bakarrerako 6e.







   




Maiatzak 11ean Nafarroan bertan kontzertu ederrak ospatuko dira...

   

Alde batetik, Atarrabiako gaztetxean PENADAS POR LA LEY, THE GUILTY BRIGADE, RAT-ZINGER, SIETE BALAS ta MARITRINIS izango ditugu oholtza gainean. Ateen irekiera 19:30tan izango da ta sarrera bertan erosiz 3e. Kontzertu ondoren pintxada makarra ospatuko da gaztetxean bertan.





   

   Olaztin berriz, Maisuenea gaztetxeko XVIII. urteurrena ospatuko da. Asteburu osoa beteko dute ospakizunetaz eta larunbatean gaztetxean bertan SHOCK WAVES ta SEGISMUNDO TOXICOMANO izango ditugu musutruk. Plan ederra ere Olaztin...Zorionak Maisuenea!!







   

   Kontzertuetaz asperturik bazaudete, Larunbatean Iruñerriko Txintxarri tabernan, Neurona ta erdi-ren eskutik Goovez ta Fremez festa ospatuko da. Bertan, Dj.Budin (%100 vinil) ta Vj. Bieoaldakariak izango ditugu. Animatu ta musikaz gozatu!



NAFARROAKO KALEKO MUSIKAREN BILDUMA




   Honetaz gain, gogoratu aurten kaleratu izan dugun Punk oi! errekopilatorioa kalean duzutela. 7 euroren truke diska ta gure lehen fantzinea eskuratu ahalko dezue. Salmenta puntu gehiago ipini izan ditugu...

Iruñean

Punktxa arropa denda (Kale nagusia)

Akelarre kultur elkartea (txantrea)

Ezpala taberna (iturrama)

Herriko taberna (alde zaharra)

Gipuzkoan:

Skizo arropa dendan (amara)

Txarrantxa taberna (Azpeiti) 

Zumaian.


Ta  ez ahaztu.......


MUSIKA MAITATU, KATEAK ASTINDU ,GORROTOA ANTOLATU ta SISTEMA SUNTSITU!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario