lunes, 29 de abril de 2013

      ASTEKO BERRIAK BERRIAK ETA AJENDA       


Jakingo duzuenez atzo apirilak 30, Txantreakojaiak hasi ziren. Iganderarte luzatuko da festa iruñako auzoan eta musikaz lepo dator egitaraua kontzertu askorekin auzoko txoko ezberdinetan.

Ostegunean, maiatzak 2,  Arrosadiako gazte asanbladak antolatutako musika lehiaketaren lehenengo kontzertuak izango dira. 20:00tatik aurrera San Fermin peñan SKABIDEAN eta MATXINADA taldeak egongo dira. Datorren ostegunean, maiatzak 9, SUEÑOS DE LOCURA eta SOFOKAOS taldeak.

Ostiralean, maiatzak 3, Tafallako ZARTAKO-K eta JALEO taldeak 00:00tatik aurrera joko dute Oibarren, eta egun horretan bertan Iruñako SHOCK WAVES taldea errotxapeako Wanchis tabernan arituko dira 20:00tatik aurrera




Larunbatean, maiatzak 4, Legazpiko festen arira bertako herriko plaza ROY ELLIS, Mr. symarip talde mitikoko abeslariaren doinuekin girotuko da, baita frantziako SKARFACE taldearen ska-rekin eta barduliako KALEKO URDANGAK skinhead rock&roll-arekin. 23:00tatik aurrera hasiko dira kontzertuak, aukerarik izan ezkero hurbil zaitezte dudarik gabe disfrutatzera!!




Maiatzaren 4ean ere PENNYWISE taldea izango dugu Bilbon (sala sentana). AWILHELM SCREAM, AUTHORITY ZERO eta BLOWFUSE taldeekin batera. Sarrera aurretik 22e ta bertan 26e. Igandean berriz Biarritzeko Atabal salan izango dugu PENNYWISE taldea.
_________________________________________________________________________________

Urrengo asteburura begira errepasotxo bat egingo dugu gainera datorkigunaz:

Alde batetik THE JANITORS taldearen bisita daukagu euskal herrian.
Ostiralean, maiatzak 10, Txantreako Akelarre kultur elkartean egongo dira atarrabiako THE GUILTY BRIGADE eta tafallako ZARTAKO-K rekin batera 20:00tan.
Larunbatean berriz, maiatzak 11, KALEKO URDANAK, HAWKINS THUGS eta BROKEN FACES taldeekin egongo dira frantziarrak, Bergarako gaztetxean 22:00tatik aurrera KALEKO MOBIDA FEST jaialdiaren III. edizioan, sarrera 5e.

 

Ostiralean ere THE ADICTS eta FAR FROM FINISHED taldeak gazteizen joko dute, Jimmy jazz aretoan.

Larunbatean berriz, maiatzak 11, sekulako festa antolatu dute Atarrabiako gaztenean. 19:30tan irekiko dira ateak eta kontzertuak 20:00tatik aurrera hasiko dira AKRATA, THE GUILTY BRIGADE, RAT-ZINGER, SIETE BALAS eta MATIRINIS taldeekin.Sarrera 3e


MUSIKA MAITATU, KALEAK HARTU, KAPITALA ERRE!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario