miércoles, 24 de abril de 2013

       BERRIAK, ASTEBURUA ETA AJENDA    


Hasteko Nafarroako Punk/Oi!/R&R/HxC bildumaren inguruan  komentatzea jende askok galdetu duela non aurkitu daitekeen, banatze lanetan gabiltza oraindik baina hemen aurkituko dituzue
(izan daiteke oraindik ez egotea, aste honetan banatuko ditugu falta diren tokietara):

IRUÑEA -Punktxa arropa denda (kale nagusia)
                -Herriko taberna (karmen)
                -Ezpala taberna (iturrama)
                -Akelarre (txantrea)
TAFALLA
SAKANA

GIPUZKOA -Skizo denda (donosti)
                     -Txarrantxa taberna (azpeiti)


 Sekulako ajenda dator aste hauetarako.....


Asteburu honetan Sanduzelaiko festak ospatuko dira.

Horretaz aparte larunbatean, apirilak 27 Iturraman gazte eguna prestatu dute. Goizean ernairen aurkezpena eta herri kirolak egongo dira eta ondoren gazte bazkaria eletxorangaz jarraitua, 20:00tan kontzertuak  fosos enparantzan SKABIDEAN eta BORTITZ.


Ostiralean (apirilak 26) GIUDA talde italiarra Euskal Herrian izango ditugu. Hauek Iruneko Ttunk aretoan izango dira THE INDUCTIONS taldearekin batera. Sarrera aurreratua erosiz 10e ta bertan hartzen badituzue 15e.Ateen irekiera gabeko 21:30tan.



NEURONA TA ERDI-ren eskutik, larunbat honetan plato irekien 7.jaurdunaldia izango dugu. Aldi honetan iruñerrioko KEOPS tabernan ospatuko dute 19:30tatik aurrera. Musikaz gozatu ta disfrutatu nahi badezue badakizue nora joan behar zareten.




Baina zuzeneko musikarekin disfrutatu nahi badezue, Kantabriatik SMOOTH BEANS ska taldea burlatako Black rose tabernan izango ditugu arratsaldeko 20:30tatik aurrera. Sarrera doan izango da.





 Igandean berriz Alermaniatik MAD SIN psykobilly talde ospetsuak Bilbon (Sonora aretoan) izango ditugu. Rockanrolla disfrutatzeko gogoak badituzue, badakizue nora joan! sekulako espektakuloa izango da seguru!






Larunbatean(apirilak27), ESTRAMONIO taldea Oñatiko gaztetxean joko du GAITZE eta HAU HORRELA DENK taldeekin batera. Hemen dauzkagu taldearen hurrengo kontzertuak:



   Datorren asteartean, apirilak 30, Txantreako jaiak hasiko dira auzoko plazak musikaz betez iganderarte. Ospatuko diren kontzertu guztien kartel bateratua atera dute gune ezberdinak markatuz.Kontzertu ugari ta giro paregabean!! anima zaitezte ta zatozte txantreako jaiekin disfrutatzera!


   
Maiatzaren 4ean Legazpiko herriko plazan ROY ELLIS (Mr Symarip taldeko abeslaria), SKARFACE ska talde frantziar ospetsua ta KALEKO URDANGAK barduliako skinhead rock&talde makarra!!Kontzertuak 23:00tan hasiko dira, anima zaitezte!! ez dezue aitzakirik bertan ez agertzeko!







Maiatzaren 4ean ere PENNYWISE taldearen bisita izango dugu Bilbon (sala santana). AWILHELM SCREAM, AUTHORITY ZERO ta BLOWFUSE taldeekin batera. Sarrera aurretik erosiz 22e ta bertan hartzen badituzue 26e.











 Honetaz gain gogoratu urrengo asteetan (maiatzak 10)kanpoko taldeen bisitak izanen ditugula gure lurraldetan. Alde batetik THE JANITORS oi! talde frantziarra Txantreako akelarre tabernan izango dugu, ZARTAKO-K ta THE GUILTY BRIGADE-rekin batera. Kontzertuen ondoren ska-reggae pintxada ederra izango dugu DJ txoize! ta DJ ritxi skatalite-en eskutik.




 Talde berdina ere urrengo egunean (Maiatzak 11) bergaran izango dira KALEKO URDANGAK, BROKEN FACES ta HAWKINS THUGS taledeekin batera. Azkenengo hauek beraien lehengo kontzertua eskeiniko digute. 

Bestetik, Maiatzaren 10ean ere THE ADICTS ta FAR FROM FINISHED taldeak gasteizeko Jimmy jazz aretoan izango ditugu gure murmuinak pizten.







MUSIKA MAITATU, SISTEMA ASTINDU!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario