lunes, 29 de abril de 2013

      ASTEKO BERRIAK BERRIAK ETA AJENDA       


Jakingo duzuenez atzo apirilak 30, Txantreakojaiak hasi ziren. Iganderarte luzatuko da festa iruñako auzoan eta musikaz lepo dator egitaraua kontzertu askorekin auzoko txoko ezberdinetan.

Ostegunean, maiatzak 2,  Arrosadiako gazte asanbladak antolatutako musika lehiaketaren lehenengo kontzertuak izango dira. 20:00tatik aurrera San Fermin peñan SKABIDEAN eta MATXINADA taldeak egongo dira. Datorren ostegunean, maiatzak 9, SUEÑOS DE LOCURA eta SOFOKAOS taldeak.

Ostiralean, maiatzak 3, Tafallako ZARTAKO-K eta JALEO taldeak 00:00tatik aurrera joko dute Oibarren, eta egun horretan bertan Iruñako SHOCK WAVES taldea errotxapeako Wanchis tabernan arituko dira 20:00tatik aurrera




Larunbatean, maiatzak 4, Legazpiko festen arira bertako herriko plaza ROY ELLIS, Mr. symarip talde mitikoko abeslariaren doinuekin girotuko da, baita frantziako SKARFACE taldearen ska-rekin eta barduliako KALEKO URDANGAK skinhead rock&roll-arekin. 23:00tatik aurrera hasiko dira kontzertuak, aukerarik izan ezkero hurbil zaitezte dudarik gabe disfrutatzera!!




Maiatzaren 4ean ere PENNYWISE taldea izango dugu Bilbon (sala sentana). AWILHELM SCREAM, AUTHORITY ZERO eta BLOWFUSE taldeekin batera. Sarrera aurretik 22e ta bertan 26e. Igandean berriz Biarritzeko Atabal salan izango dugu PENNYWISE taldea.
_________________________________________________________________________________

Urrengo asteburura begira errepasotxo bat egingo dugu gainera datorkigunaz:

Alde batetik THE JANITORS taldearen bisita daukagu euskal herrian.
Ostiralean, maiatzak 10, Txantreako Akelarre kultur elkartean egongo dira atarrabiako THE GUILTY BRIGADE eta tafallako ZARTAKO-K rekin batera 20:00tan.
Larunbatean berriz, maiatzak 11, KALEKO URDANAK, HAWKINS THUGS eta BROKEN FACES taldeekin egongo dira frantziarrak, Bergarako gaztetxean 22:00tatik aurrera KALEKO MOBIDA FEST jaialdiaren III. edizioan, sarrera 5e.

 

Ostiralean ere THE ADICTS eta FAR FROM FINISHED taldeak gazteizen joko dute, Jimmy jazz aretoan.

Larunbatean berriz, maiatzak 11, sekulako festa antolatu dute Atarrabiako gaztenean. 19:30tan irekiko dira ateak eta kontzertuak 20:00tatik aurrera hasiko dira AKRATA, THE GUILTY BRIGADE, RAT-ZINGER, SIETE BALAS eta MATIRINIS taldeekin.Sarrera 3e


MUSIKA MAITATU, KALEAK HARTU, KAPITALA ERRE!!

miércoles, 24 de abril de 2013

       BERRIAK, ASTEBURUA ETA AJENDA    


Hasteko Nafarroako Punk/Oi!/R&R/HxC bildumaren inguruan  komentatzea jende askok galdetu duela non aurkitu daitekeen, banatze lanetan gabiltza oraindik baina hemen aurkituko dituzue
(izan daiteke oraindik ez egotea, aste honetan banatuko ditugu falta diren tokietara):

IRUÑEA -Punktxa arropa denda (kale nagusia)
                -Herriko taberna (karmen)
                -Ezpala taberna (iturrama)
                -Akelarre (txantrea)
TAFALLA
SAKANA

GIPUZKOA -Skizo denda (donosti)
                     -Txarrantxa taberna (azpeiti)


 Sekulako ajenda dator aste hauetarako.....


Asteburu honetan Sanduzelaiko festak ospatuko dira.

Horretaz aparte larunbatean, apirilak 27 Iturraman gazte eguna prestatu dute. Goizean ernairen aurkezpena eta herri kirolak egongo dira eta ondoren gazte bazkaria eletxorangaz jarraitua, 20:00tan kontzertuak  fosos enparantzan SKABIDEAN eta BORTITZ.


Ostiralean (apirilak 26) GIUDA talde italiarra Euskal Herrian izango ditugu. Hauek Iruneko Ttunk aretoan izango dira THE INDUCTIONS taldearekin batera. Sarrera aurreratua erosiz 10e ta bertan hartzen badituzue 15e.Ateen irekiera gabeko 21:30tan.



NEURONA TA ERDI-ren eskutik, larunbat honetan plato irekien 7.jaurdunaldia izango dugu. Aldi honetan iruñerrioko KEOPS tabernan ospatuko dute 19:30tatik aurrera. Musikaz gozatu ta disfrutatu nahi badezue badakizue nora joan behar zareten.




Baina zuzeneko musikarekin disfrutatu nahi badezue, Kantabriatik SMOOTH BEANS ska taldea burlatako Black rose tabernan izango ditugu arratsaldeko 20:30tatik aurrera. Sarrera doan izango da.





 Igandean berriz Alermaniatik MAD SIN psykobilly talde ospetsuak Bilbon (Sonora aretoan) izango ditugu. Rockanrolla disfrutatzeko gogoak badituzue, badakizue nora joan! sekulako espektakuloa izango da seguru!






Larunbatean(apirilak27), ESTRAMONIO taldea Oñatiko gaztetxean joko du GAITZE eta HAU HORRELA DENK taldeekin batera. Hemen dauzkagu taldearen hurrengo kontzertuak:



   Datorren asteartean, apirilak 30, Txantreako jaiak hasiko dira auzoko plazak musikaz betez iganderarte. Ospatuko diren kontzertu guztien kartel bateratua atera dute gune ezberdinak markatuz.Kontzertu ugari ta giro paregabean!! anima zaitezte ta zatozte txantreako jaiekin disfrutatzera!


   
Maiatzaren 4ean Legazpiko herriko plazan ROY ELLIS (Mr Symarip taldeko abeslaria), SKARFACE ska talde frantziar ospetsua ta KALEKO URDANGAK barduliako skinhead rock&talde makarra!!Kontzertuak 23:00tan hasiko dira, anima zaitezte!! ez dezue aitzakirik bertan ez agertzeko!







Maiatzaren 4ean ere PENNYWISE taldearen bisita izango dugu Bilbon (sala santana). AWILHELM SCREAM, AUTHORITY ZERO ta BLOWFUSE taldeekin batera. Sarrera aurretik erosiz 22e ta bertan hartzen badituzue 26e.











 Honetaz gain gogoratu urrengo asteetan (maiatzak 10)kanpoko taldeen bisitak izanen ditugula gure lurraldetan. Alde batetik THE JANITORS oi! talde frantziarra Txantreako akelarre tabernan izango dugu, ZARTAKO-K ta THE GUILTY BRIGADE-rekin batera. Kontzertuen ondoren ska-reggae pintxada ederra izango dugu DJ txoize! ta DJ ritxi skatalite-en eskutik.




 Talde berdina ere urrengo egunean (Maiatzak 11) bergaran izango dira KALEKO URDANGAK, BROKEN FACES ta HAWKINS THUGS taledeekin batera. Azkenengo hauek beraien lehengo kontzertua eskeiniko digute. 

Bestetik, Maiatzaren 10ean ere THE ADICTS ta FAR FROM FINISHED taldeak gasteizeko Jimmy jazz aretoan izango ditugu gure murmuinak pizten.







MUSIKA MAITATU, SISTEMA ASTINDU!!

martes, 16 de abril de 2013

KAIXO!!!


   Kaixo peña!!! berriz ere bueltan gaituzue...Astintzen fest-a izan ondoren egun batzuk paatxadaz hartu izan ditugu baina lanera itzultzeko momentua iritsi zaigu... guere falta sumatu al duzue?? lasai egon...berriz ere hemen gaude kaña osoa emateko prest!




   Astintzen fest-era urbildu zineten guztiei antolakuntzaren partez eskerrak eman nahi dizkizuegu!festa ikaragarria izan zen ta bertan izan ziren talde guztiak kaña ederraz astindu zituzten gure belarriak!oso erantzun ona giro paregabean!!eman egurra gazte!!!






   

   Putre fest-a ere ospatu egin zen pasaden asteburuan. Bertan DERAILED , THE GUILTY BRIGADE, B.C BOMBS, BIDE BAKARRA, E.K.R taldeak izan genituen. Goizean Kateak astintzen-en esku itzaldia eskeini genuen. Bazkari errikoia ta distri azoka ikaragarria. Gauean ia kontzertu bikainez goza genuen. MIla esker parte hartu zutenei ta "larga vida" putre fest-ari!!



 


Agendarekin hasi aurretik gure berri partikularrak eskeini nahi dizkuzuegu. Alde batetik errekopiaren aurkezpena eduki izan genuen astintzen fest-an. Oso errekopi majoa fantzine batekin etortzen dena! guztira 7 euro dira ta jada hasi gara zenbait kopia mugitzen! Iruñerrian Punktxa arropa dendan aurki ditzazkezue, bestetik ere zonaldeko zenbait distri antikomertzialek ere beren aleak eskuratu izan dituzte! Egun hauetan zehar gipuzkoatik banatzea espero dugu (skizo arropa dendan ta zenbait distritan ere) denborarkin kopia gehiago zabaltzea espero dugu! adi egon!



Honetaz aparte nafarroako taldeen diska berriak gure esku ditugu: DERAILED "errailetatik at" eta ALERTA GORRIA-ren lehenengo lanak.

Azken hauek pasaden astean barduliako Kaleko mobidan irratisaioan eduki izan genituen. Hemen duzue programa entzuteko aukera:



Aste honetan ere DERAILED taldea asteazkenean(23:00-00:00) irratisaio berean izango dira.








AGENDA:

    Asteburu honetan zita paregabea dugu gure iruñerriko kaleetan aurtengo gazte egunean(larunbata apirilak 20). Goizikeo 11.0tatik aurrera gazte mugimenduaz gozatzeko aukera itzela izango da. Gabean Berriozarko frontoian kontzertuak izango ditugu, 5 euroren truke.


Hasiera 22:00tan izango da:


DERAILED
SIETE BALAS
SUNTSIKETA 
POTTOKA PUNK
JOSU JON IMAS
AFU

Asteartean berriz (apirilak 30), Tolosako bonberenean TALCO italiarra eskenatokian izango dira.  22:30tan, adi egon ta mugi zitezte!!