miércoles, 20 de marzo de 2013

KONTZERTUAK eta BERRIAK

Asteburu mugitua hau ere, udaberriaren epeltasun goiztiarrak kaleak musikaz beteko dituela dirudi, hila zirudien mundua berpizten ari delaren seinale...

Ostiralean, martxoak 22, Altsasuko gaztetxean PIPES and PINTS pragako Pragako punk taldea Agoitzeko PLAN DE EMERJENZIA taldearekin batera egongo da. 22:30tatik aurrera hasiko dira kontzertuak. Aukera izanezkero hurbil zaitezte pena mereziko baitu eta, aurrekoan Born To Lose taldearekin batera aritu ziren Pragakoak eta kriston espektakuloa eskaini zuten.

______________________________________________________

Larunbata, martxoak23, goraino dator:



-Alde zaharrean KALEKALDE-ren irekiera izango da Larunbat goizean. 
11:00tan hamaiketakoa egongo da lokalean, Kaldereria 28. 12:00tan jolasak, 13:00tan gazte danbadaren aurkezpena eta 14:00tan bazkaria (tiketak herriko tabernan 5€tan). Bazkalostean bertso rap sesioa. Aurkezpena IGAk antolatua zeukan egitarauarekin batu da eta 18:00tan kalejira girotua egondo da atarrbiara. 19:30tan kontzertuak gaztenean, BORTITZ, BOMBATU eta SKABIDEAN taldeekin.




-Iturraman 2013ko elkartasun eguna ospatuko da eta horren arira egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:00tan emango zaio hasiera egunari Iturramako herriraren aurkezpenarekin, 13:00tan pintxopotea egongo da ezpala tabernan eta 14:30etan bazkaria toke berean. 16:30tan pilota txapelketaren finala jokatuko da lopez frontoian. 18:00tan kalejira elektrotxarangarekin frontoitik aterata, eta 20:30 kontzertua ezpalan POTTOKA PUNK taldea + sorpresa, eta 00:00tatik aurrera karaokea. 
Anima zaitez eta bahiturik dituztenen alde kantu egin!



-Larunbatean ere, Donibaneko Ilargi tabernan THE GUILTY BRIGADE (Atarrabia hard punk)eta DERAILED (Iruñea Streetpunk)taldeek aurkezpen kontzertua eskeiniko dute. Bertan  orain dela gutxi atera  dituzten diskak aurkeztuko dituzte: The guilty brigaderen "Desbideratuen deskontrola" eta Derailed taldearen "Errailetatik at!" diskak. Kontzertuak 20:00tan hasiko dira, sarrera musutruk.







-Larunbatean ere Iruñeko SIETE BALAS kaleko punk taldea Beasaingo gaztetxean izanen da. Mujikakoek errepresioaren kontrako kontzertuak antolatu dituzte, non iruñeko taldeaz aparte Madrileko KAOS URBANO eta Barduliako COLD REVENGE eta BELLATOR taldeak arituko diren. 21:30 hasiko da festa, sarrera 5euro.
______________________________________________________

Gogoratu datorren asteazkenean Astintzen Fest-are II.edizioa ospatuko dela movie aretoan. Sarrerak aurretik erosteko azken eguna ostiral hau izango da, beraz aurretik erosi nahi izanezkero argi ibili.

Oroitu ere Arrosadiako eta Azpilagañano gazte asanbladek urteroko musika talde gazteen lehiaketa antolatu dutela. Animatu eta parte hartu!!



Musika maitatu, arrazakeria gorrotatu, sistema suntsitu!

martes, 12 de marzo de 2013


                  ASTEBURUA eta BERRIAK                     

Asteburu nahiko konpletoa daukagu aurrean, ostegunetik hasita:

-Ostegunean, martxoak 14. Iruñeako SIETE BALAS kaleko punk taldea Burlatako Black Rose tabernan izango da. 20:30tatik aurrera hasiko da kontzertua eta sarrera musutruk izango duzue.


-Ostiralean KORRIKA pasako da Iruñerria eta inguruetatik.

-Egun  horretan bertan, martxoak 15, Iruñeko SHOCK WAVES streetpunk taldea, ATRAKO A MANO ARMADA, MALESTAR SOCIAL, LOS REKORTES, BOLSON, KOMANDO ANTIPALOMAS, DERIAS, DESKIZIO, DEMOFO3IA, REACCION KON KADENA eta ESKORTXOS INFECTATS taldeekin batera Tarragonako The tau Fort Deportiv salan egongo da. Sarrerak 5 euro baliko du eta kontzertuak 19:00tatik goizeko 06:00ak arte luzatuko dira.

-Larunbatean, Martxoak 16, badirudi Arabako musikaren eguna izango dela Nafarroan, bi lurraldeen musikarion arteko elkartasuna sustatu eta indartzeko eguna.

Alde batetik  FOURSCORE Gazteizeko HardCore taldea Alde Zaharreko Infernu tabernan arituko da 21:00tatik aurrera. HardCora gustoko izanezkero hurbil zaitez gorputza mugitzera talde honen doinu potenteekin.

Bestalde MUSIKGERRILLA Arabako hainbat musika taldez eta norbanakoz osatutako Musika Mugimendu iraultzailea, Iruñean izango dugu.
MUSIKGERRILLA on tour dinamiraken barnean Iruñean izango dugu kolektibo hau. Otsailaren 2an Eibarko gaztetxean hasi zuten "on tour" dinamika, euren proiektua Euskal Herrian zehar zabaltzeko asmoarekin. Bira honekin herri ezberdinetako gazte musikari zein sortzaileekin kontatua izan nahi dute, euren proiektua aurkeztuz, esperientzia ezberdinak elkartrukatuz eta musikaz gozatuz. Beraz beraien helbudua proiektua zabaltzeaz gain, iritzi ezberdinak jaso, ikasi, harremanak egin, musika mugimentu ezberdinak Euskal Herriak zehar zabaldu eta egun playero bat pasatzea da.


Iruñean Martxoaren 16an izango dugu Musikgerrilla, Atarrabiako Gaztenean 20:00tatik aurrera. SEXTONER, EZTANDARTE, GARRAXIKA eta RUMBAGERRILLA taldeak egongo dira bertan. 
Hau da beraien agenda hortik aurrera:
-Apirilak 6: Basauri
-Apirilak 12: Legazpi
-Maiatxak 4: Sopela

ZUEN HERRITIK TOURRA PASATZEA NAHI BADUZUE BERAIEKIN KONTAKTUAK JARRI: musikgerrilleroak@gmail.com

Musika maitatu, sistema borrokatu eta akatu!

_____________________________________________________


Heldu zaigu Arrosadia eta Azpilagañako gazte asanbladek urtero antolatzen duten musika talde gazteen lehiaketa!

Apuntatzeko azken eguna apirilak 14 izango da, eta kontzertuak ostegunero izango dira apirilaren 25an hasita. Saria arrosadiako jaietan ostiraleko kontzertuan jotzea izanen da.

Parte hartu nahi duten taldeek beren datuak [estiloa, telefono zenbakia, myspace edo webgunea (izatekotan), helbide elektronikoa eta taldeak daukan materialaagaetaazpiga@gmail.com helbide elektronikora bidali dezatela gaia taldearen izena jarriz.

Animatu eta parte hartu gazte! Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!


martes, 5 de marzo de 2013

                             ASTEBURUA                              

Alde batetik, jakingo duzuen moduan, larunbat honetan, Martxoak 9, TALCO combat ska talde Italiarra izango dugu Movie aretoan. Italiarrekin batera tafallako ZARTAKO-K ska rude taldea egonen da. 20:30tan hasiko dira kontzertuak eta sarrerak aurretik 10 eta 13.

Musika maitatu, arrazakeri eta faxismoa gorrotatu!






Egun horretan bertan, Martxoak 9, STAGE BOTTLES Alemaniako Oi! talde mitikoa, barduliako BELLATOR eta gazteizko MOSSIN NAGANT taldeekin batera egongo da Barakaldoko Edaskan, 21:00tatik aurrera.
Sarrera 10 euro.










Larunbatean ere, Oreretako gaztetxean 10:30tatik aurrera.
AGGRESSIVE COMBAT euren diska berria aurkezten, MAD SKINS eta RED DISTRICT taldeekin batera.















Bestalde aipatzea sarrerak salmenta puntu guztietara banatu direla. Bai iruñerrian, baita iruñeatik kanpo:

IRUÑEA

  • Ezpala taberna (iturrama)
  • Punktxa erropa denda (alde zaharra)
  • Elektra denda (alde zaharra)
  • Movie

TAFALLA

  • Azoka taberna

ALTSASU

  • Biltegi taberna

DONOSTI

  • Skizo denda (amara)

viernes, 1 de marzo de 2013

SARREREN SALMENTA


Sarrerak jadanik salmentan ipini izan ditugu. Hauek diradistribuzio puntuak:

Iruñea:

PUNKTXA arropa dendan (Iruñerriko kale nagusia 8.) 

EZPALA taberna.(calle San Juan Bosco, 1-Iturrama)

MOVIE antzokia. (Pol. Iruregaña 44-45 - 31195 -  Aizoain)

ELEKTRA dendan. (Estafeta kalea  34)

Tafalla:

AZOKA taberna

Altsasu:

BILTEGI-an.

Donostia

ESKIZO dendan ( Karlos I. Aren Hiribidea, 14)


Azkar ibil zaitezte zuen sarrerak eskuratzen!! Martxoaren 22an sarrerak kenduko ditugu ta soilik takilan erosi ahalko dituzue!!