ASTEBURUA eta BERRIAK
Asteburu nahiko konpletoa daukagu aurrean, ostegunetik hasita:

-Ostiralean KORRIKA pasako da Iruñerria eta inguruetatik.

-Larunbatean, Martxoak 16, badirudi Arabako musikaren eguna izango dela Nafarroan, bi lurraldeen musikarion arteko elkartasuna sustatu eta indartzeko eguna.

Bestalde MUSIKGERRILLA Arabako hainbat musika taldez eta norbanakoz osatutako Musika Mugimendu iraultzailea, Iruñean izango dugu.


Hau da beraien agenda hortik aurrera:
-Apirilak 6: Basauri
-Apirilak 12: Legazpi
-Maiatxak 4: Sopela
ZUEN HERRITIK TOURRA PASATZEA NAHI BADUZUE BERAIEKIN KONTAKTUAK JARRI: musikgerrilleroak@gmail.com
Musika maitatu, sistema borrokatu eta akatu!
_____________________________________________________
Heldu zaigu Arrosadia eta Azpilagañako gazte asanbladek urtero antolatzen duten musika talde gazteen lehiaketa!
Apuntatzeko azken eguna apirilak 14 izango da, eta kontzertuak ostegunero izango dira apirilaren 25an hasita. Saria arrosadiako jaietan ostiraleko kontzertuan jotzea izanen da.
Parte hartu nahi duten taldeek beren datuak [estiloa, telefono zenbakia, myspace edo webgunea (izatekotan), helbide elektronikoa eta taldeak daukan materiala] agaetaazpiga@gmail.com helbide elektronikora bidali dezatela gaia taldearen izena jarriz.
Animatu eta parte hartu gazte! Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario