miércoles, 20 de marzo de 2013

KONTZERTUAK eta BERRIAK

Asteburu mugitua hau ere, udaberriaren epeltasun goiztiarrak kaleak musikaz beteko dituela dirudi, hila zirudien mundua berpizten ari delaren seinale...

Ostiralean, martxoak 22, Altsasuko gaztetxean PIPES and PINTS pragako Pragako punk taldea Agoitzeko PLAN DE EMERJENZIA taldearekin batera egongo da. 22:30tatik aurrera hasiko dira kontzertuak. Aukera izanezkero hurbil zaitezte pena mereziko baitu eta, aurrekoan Born To Lose taldearekin batera aritu ziren Pragakoak eta kriston espektakuloa eskaini zuten.

______________________________________________________

Larunbata, martxoak23, goraino dator:



-Alde zaharrean KALEKALDE-ren irekiera izango da Larunbat goizean. 
11:00tan hamaiketakoa egongo da lokalean, Kaldereria 28. 12:00tan jolasak, 13:00tan gazte danbadaren aurkezpena eta 14:00tan bazkaria (tiketak herriko tabernan 5€tan). Bazkalostean bertso rap sesioa. Aurkezpena IGAk antolatua zeukan egitarauarekin batu da eta 18:00tan kalejira girotua egondo da atarrbiara. 19:30tan kontzertuak gaztenean, BORTITZ, BOMBATU eta SKABIDEAN taldeekin.




-Iturraman 2013ko elkartasun eguna ospatuko da eta horren arira egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:00tan emango zaio hasiera egunari Iturramako herriraren aurkezpenarekin, 13:00tan pintxopotea egongo da ezpala tabernan eta 14:30etan bazkaria toke berean. 16:30tan pilota txapelketaren finala jokatuko da lopez frontoian. 18:00tan kalejira elektrotxarangarekin frontoitik aterata, eta 20:30 kontzertua ezpalan POTTOKA PUNK taldea + sorpresa, eta 00:00tatik aurrera karaokea. 
Anima zaitez eta bahiturik dituztenen alde kantu egin!



-Larunbatean ere, Donibaneko Ilargi tabernan THE GUILTY BRIGADE (Atarrabia hard punk)eta DERAILED (Iruñea Streetpunk)taldeek aurkezpen kontzertua eskeiniko dute. Bertan  orain dela gutxi atera  dituzten diskak aurkeztuko dituzte: The guilty brigaderen "Desbideratuen deskontrola" eta Derailed taldearen "Errailetatik at!" diskak. Kontzertuak 20:00tan hasiko dira, sarrera musutruk.







-Larunbatean ere Iruñeko SIETE BALAS kaleko punk taldea Beasaingo gaztetxean izanen da. Mujikakoek errepresioaren kontrako kontzertuak antolatu dituzte, non iruñeko taldeaz aparte Madrileko KAOS URBANO eta Barduliako COLD REVENGE eta BELLATOR taldeak arituko diren. 21:30 hasiko da festa, sarrera 5euro.
______________________________________________________

Gogoratu datorren asteazkenean Astintzen Fest-are II.edizioa ospatuko dela movie aretoan. Sarrerak aurretik erosteko azken eguna ostiral hau izango da, beraz aurretik erosi nahi izanezkero argi ibili.

Oroitu ere Arrosadiako eta Azpilagañano gazte asanbladek urteroko musika talde gazteen lehiaketa antolatu dutela. Animatu eta parte hartu!!



Musika maitatu, arrazakeria gorrotatu, sistema suntsitu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario