miércoles, 12 de febrero de 2014


Otsailaren 15ean, larunbata, ELKARTASUN EGUNA ospatuko da Errotxapea auzoan. Egun osoan zehar ekimen ezberdinak antolatu dituzte auzoa elkartasunez betetzeko: 9:00tan futbito txapelketa, 10:30 hamarretakoa, 12:00 MANIFESTAZIOA , 14:30 bazkaria. Ondoren, 17:30tan, trikiotea egingo da auzotik eta eguna amaitzeko 19:00tatik aurrera kontzertuak SASKARRAK eta ODOLKIAK ORDAINETAN taldeekin. Tafallakoek aste honetan ateratako diska aurkeztuko dute Iruñean eta zeinekin hobeto Saskarrakekin baino? bagenituen gogoak Txantreakoak zuzenean disfrutatzeko.

Animatu eta hurbil zaitezte pena mereziko  eta!!

Dena den hemen dauzkazue Tafallako laukoteak hilabete honetan eta urrengoan Euskal Herrian zehar joko dituen kontzetuen datak.



Larunbatean ere Underground gauen IV edizioa ospatuko da Gernikan.
19:00tan Ospa tabernan TONI METRALLA Y LOS ANTIBALAS taldea izango da eta 21:00tatik aurrera, ohikoa den bezala, kontzertuak Astran. IV.edizio honetan B.C. BOMBS, DISCIPULOS DE DIONISOS eta COMANDO 9MM taldeak izango ditugu. Ondoren Ospa tabernan pintxada: Dj Bird Trouble VS Dj Mugu Selektorra.




Larunbatean ere Bilboko Santana salara Resurrection Fest-era begira antolatu duten TOUR OF CHAOS-a helduko da. Bertan HATEBREED, THE EXPLOITED eta NAPALM DEATH taldeek joko dute.










jueves, 6 de febrero de 2014


Larunbat honetan, otsailak 8, GARDATXO EGUNA ospatuko da Tafallan, bertako gazte elkartearen urteurrena ospatzeko, eta herriko feriekin batera. 10:00tan hamaiketakoa antolatu dute, 12:00tan kalejira+ argazkia + dantzak plazan 13:00tak poteoari ekiteko. 14:30tan bazkaria izango ga eta 18:00tatik aurrera kontzertuak. Bertan ODOLKIAK ORDAINETAN, THE GUILTY BRIGADE, ZARTAKO-K eta ALTXATU taldeek joko dute. 

Aipatzekoa da ZARTAKO-K taldearen 100. kontzertua izango dela, eta beraz sorpresatxoren bat espero daitekela euren kontzertuan. 

Aipatu beharra ere ODOLKIAK ORDAINETAN taldeak diska aurkeztuko duela kontzertu honetan, diskak oraindik ez daude kalean baina laister aterako dira, momentuz aurreratu dezakegu 10 kantuz osatua egongo dela 7 euskaraz, 1 gazteleraz, beste 1 ingeleraz eta 1 instrumentala. Hemen uzten dizuegu euren aurkezpen kanta eta aste honetan ateratako elkarrizketa pare bat:

http://www.youtube.com/watch?v=rb-UYIK6FZ0 (sakatu bideoa ikusteko)

http://www.noticiasdenavarra.com/2014/02/02/vecinos/zona-media/odolkiak-ordainetan-presentara-su-primer-disco-el-8-de-febrero-en-tafalla (diario de noticiasek eginiko elkarrizketa)

Diskaren aurkezpenera hurbildu ezin bazaitezke lasai, datorren larunbatean, otsailak 15, Errotxapeako elkartasun egunean izango ditutu SASKARRAK talderekin batera.

Guzti horrekin batera aipatu beharra dago THE GUILTY BRIGADE taldeak Tafallan diska aurkeztuko duela baita ere, nahiz eta ez izan berez Atarrabiakoen diska berriaren aurkezpen ofiziala. Laukoteak diskaren grabaketarekin bukatu du eta jakin izan dugunez aurreko asteburuan bideoklip bat grabatzen aritu zen. Oraingoz hemen dugu euren bigarren diska izango denaren portada "Hacia el infierno", datorren asterako aurrerapen kanta bat aterako dutela zin egin dute.


Bestalde larunbatean ere ROCKSTEADY´S REVENGE Sustraian records zigiluaren aurkezpen jaialdia ospatuko da. 10:00tan grabaketa egongo da Los Actibos taldearekin, 14:00tan Jamaican food "chicken jerk and rice", 18:00 Los Activos taldearen kontzertua, 19:30 merendola. 20:00tan "Catarsis Rocksteady" liburua aurkeztuko dute eta ondoren, 22:00tan, Sustraian records zigiluaren aurkezpena, gau guztian zehar luzatuko den pintxadarekin. Jamaikan Vinil Sounclash: Rudy garcia, Stavin´alain, Dj txoize, Charlie montadientes, Rev. jogn howell eta Lutxo 33 series DJ-en eskuetatik. 
Musutruk izango da jaialdia, Barako nabean.

Hemen duzue festa aurkezteko atera duten kuña:
 https://w.soundcloud.com/player/?url=https%3A%2F%2Fapi.soundcloud.com%2Ftracks%2F133357696&auto_play=false&hide_related=false&visual=true%22

Larunbatean ere MADSKINS algortako taldean bere "the begining of" diska aurkeztuko du Algortako txorimalo gaztetxean. Aurkezpena 22:30tan hasiko da eta bertan 4 ANAI eta SMOKING BARRELS taldeak ere arituko dira. Sarrera 3e edo 8e diskarekin.





_________________________________________________












Gardatxo eguna
Rockestedy revenge
madskinen diska

___
gerokoak