miércoles, 12 de febrero de 2014


Otsailaren 15ean, larunbata, ELKARTASUN EGUNA ospatuko da Errotxapea auzoan. Egun osoan zehar ekimen ezberdinak antolatu dituzte auzoa elkartasunez betetzeko: 9:00tan futbito txapelketa, 10:30 hamarretakoa, 12:00 MANIFESTAZIOA , 14:30 bazkaria. Ondoren, 17:30tan, trikiotea egingo da auzotik eta eguna amaitzeko 19:00tatik aurrera kontzertuak SASKARRAK eta ODOLKIAK ORDAINETAN taldeekin. Tafallakoek aste honetan ateratako diska aurkeztuko dute Iruñean eta zeinekin hobeto Saskarrakekin baino? bagenituen gogoak Txantreakoak zuzenean disfrutatzeko.

Animatu eta hurbil zaitezte pena mereziko  eta!!

Dena den hemen dauzkazue Tafallako laukoteak hilabete honetan eta urrengoan Euskal Herrian zehar joko dituen kontzetuen datak.



Larunbatean ere Underground gauen IV edizioa ospatuko da Gernikan.
19:00tan Ospa tabernan TONI METRALLA Y LOS ANTIBALAS taldea izango da eta 21:00tatik aurrera, ohikoa den bezala, kontzertuak Astran. IV.edizio honetan B.C. BOMBS, DISCIPULOS DE DIONISOS eta COMANDO 9MM taldeak izango ditugu. Ondoren Ospa tabernan pintxada: Dj Bird Trouble VS Dj Mugu Selektorra.




Larunbatean ere Bilboko Santana salara Resurrection Fest-era begira antolatu duten TOUR OF CHAOS-a helduko da. Bertan HATEBREED, THE EXPLOITED eta NAPALM DEATH taldeek joko dute.










No hay comentarios:

Publicar un comentario