martes, 4 de marzo de 2014



Bueno bueno... Askok ikusiko zenuten jada sare sozialetan eta egia da: hemen dugu ASTINTZEN FESTaren III. edizoa!!

Aurtengo festia Etxarrin ospatuko da, etxarriko gaztetxean ain zuzen. 18:00etatik gauerarte luzatuko den Distri Azokarekin hasiko da festibala, bertan Nafarroako zein EuskalHerriko distri antikomertzial ezberdinak biltzea da gure nahia, inolako etekinik bilatzen ez dutenen lanari bultzada bat ematen saiatzeko.

Kontzertuak 18:45tan hasiko dira eta sarrerak 5 euro balioko du.

- ORREAGA 778. Barduliatik zuzenean Oi! indartsua ekaintzeo asmoz.
- ARKADA. Gogoekin bueltatu dira eskenatokietara Barañaingoak eta euren biratxoaren geldigune bat Astintzen Festa izango da.
- SASKARRAK. Txantreakoen azkeneko kontzertua denbora baterako, ondoren bigarren diskarekin jarriko dira.
- NAFARROA 1512. Etxean joko dute Arbizukoek duten guztia botatzeko asmoz. Oi! for the basque country!!
- THE GUILTY BRIGADE. Atarrabiako laukoteak martxoan aterako den "Hasta el infierno" lan berria aurkertuko dute Etxarriko gaztetxean.
- GARRASIKA. Algortatik zuzenean datorren talde gaztea, Bizkaian dagoen kalitatearen ordezkari.

Honetaz guztiaz aparte sorpresatxoren bat ere espero dugu gauan zehar.

Azkenik komentatzea autobusak antolatuko direla iruñeatik. 18:00tan aterako dira Etxarriruntz eta 06:00tan buelta Iruñera. Autobusa + kontzertuen sarrera 12euro.

Laister informazio guztia zabalduko da sarreren salmenta puntuen zein autobus tiketen salmenta puntuen inguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario