jueves, 13 de marzo de 2014

BERRIAK eta AGENDA


Asteko gogoraraztea aurtengo ASTINTZEN FESTa apirilaren 12an izango dela Etxarriko gaztetxean. Sarrerak aste honetan utziko ditugu salmenta puntuetan eta autobus txartelak ere. Uzten goazen ahala abisatuko dugu. Autobusa Iturrama institutotik aterako da 18:00tan eta 06:00tan itzuliko da Etxarritik. Autobus txartelak TUDELILLA (mendillorri), EZPALA (iturrama), AKELARRE (txantrea) eta HERRIKO TABERNA (alde zaharra) tabernetan utziko ditugu.
Bus txaterla erosteko azken eguna apirilak 3 izango da.



THE GUILTY BRIGADE taldeak aste honetan atera berri du bigarren diska "Hacia el infierno" izenarekin. Orain dela aste batzuk aurrerapen kanta aurkeztu zuten Atarrabiakoek "Tras la alambrada" (http://www.youtube.com/watch?v=e6RHoCIDpPw) eta atzo " Niños dimanita" kantaren bideoklipa aurkeztu zuten, hemen uzten dizuegu ( sakatu esteka videoa ikusteko) http://www.youtube.com/watch?v=r7_VojI6bWM

Diska 10 abestiz osatua dago, ingeles eta gazteleraz daudenak. Abesti azkar eta kañeroak dira, gorroto eta mala ostiaz beteak, soinu oso onarekin eta oso landuak. Salmenta puntuak oraindik ez dakizkigu, baina jakin bezain pronto jarriko ditugu, dena den asteburu honetan hasiko dute aurkezpen gira eta kontzertuetan aurkitu ahal izango dugu diska. Ez ahaztu ASTINTZEN FEST-ean izango ditugula.

Larunbat honetan, martxoak 15, Madrileko Jimmy Jazz aretoan arituko dira Bilboko RAT-ZINGER taldearekin batera, eta urrengo larunbatean, martxoak 22, Big Star-en(totem) ALERTA GORRIA taldearekin batera 22:00tatik aurrera.















Larunbatean, martxoak 14, San Patrizio eguna ospatuko da Txantreako Akelarre kultur elkartean. 19:00tan Pol Mcadam bakarlaria, 20:30 pikoteoa eta 22:00 ODOLKIAK ORDAINETAN. kontzertuaren ostean Dj Charlie Montadientes


Larunbatean berriz, martxoak 15, ODOLKIAK ORDAINETAN taldea Zumaian joko du Dardara Zmk II. urteurrena dela eta. Bertan BROTE, VOLTAIA, ZAIN, GHUETTO FYAH eta SOUND SYSTEM taldeekin batera arituko dira Tafallakoak.






Larunbatean ere kontzertuak egongo dira Oibarko gaztetxean. Azken orduko aldaketak egon dira: osasun arazoak direla medio SUBESTIMADOS taldeak ezin izango du jo eta bere ordez SUCIO 13 talde madrildarra arituko da, beraz azkenean SUCIO 13, ALTXATU eta ALERTA GORRIA taldeek joko dute 23:30tatik aurrera Oibarko gaztetxea eta Putre Beltza distri antokomertzialen eskutik.




MUSIKA MAITATU, SISTEMA ASTINDU!

Etorriko diten kontzertuak:
















No hay comentarios:

Publicar un comentario