miércoles, 19 de marzo de 2014


Hau aste bukaera datorkiguna...

Ostegunean, martxoak 20, Barañaingo ARKADA taldearen bira hasiko da. Arrosadiako SanFermin peñan izango da lehenengo kontzertua BORTITZ taldearekin batera 20:00tatik aurrera. Aste honetan kanta berri pare bat kaleratu dituzte Barañaingoek, hemen doaz: (sakatu esteka kanta entzuteko)
Markados a fuego 
https://www.youtube.com/watch?v=wu2RxX0qR0Y&feature=youtu.be

Cada dia 
https://www.youtube.com/watch?v=VDKE7-UBNEc&feature=youtu.be




Ostiralean, martxoak 21, Noise denda irekiko da Altsasun. Savandijas-ek sakanako bihotzen irekiko duen denda honen ingaugurazioaren ondoren, 23:00tan, THE GUILTY BRIGADE taldea arituko da gaztetxean "Hacia el infierno" lana aurkezten.






Ostiralean ere kontzertuak izango dira Bilboko la Sonora salan. Bertan ODOLKIAK ORDAINETAN talde nafarra egongo da, eta beraiekin batera ENEKO MOBYDICK, JOSEBA IRAZOKI eta HAPPY MORGUE taldeak. 20:00tan hasiko da jaialdia 10 euroren truke.


Egun berean Lorcaco ODIO KRONIKO Street-Punk taldea Trintxerpeko Moganbon arituko da ARKADA SOCIAL eta THE FRIDAYS CREW taldeekin batera 21:00tatik aurrera.. Lorkakoak "Guiados por la ira" diska aurkeztuko dute Euskal Herrian asteburuan zehar emango duten biratxoan.






Larunbatean, martxoak 22, THE GUILTY BRIGADE-k "hacia el infierno" diska aurkeztuko dute Iruñean, Totemeko BIG STAR-en ain zuzen 23:00tan. Atarrabiakoekin batera ALERTA GORRIA taldea arituko da, arbizutik zuzenean. 

Jarautan berriz Jarana peñako gazte eguna ospatuko dute. Trikipoteo batekin emango diote hasiera egunari bazkariarekin jarraitzeko. Bazkal ostean Urko Milagro eta Garazi Goienetxe bakarlariak arituko dira, eta ondoren kontzertuak AHUNTZAPE, ZARTAKO-K, MARIANITOZ BLAI, HAUSKAITZ eta DRINKER BOYS taldeekin.















00:00tatik aurrera Garage - Punk- Rock pintxada egongo da Keops tabernan neurona eta erdi kolektiboaren eskutik %100 Viniloan. Montxu FuckOff eta Romano dj-ak arituko dira. Egurre neurona eta erdi!!
Baztango gazte eguna ospatuko dute Elizondon. Egun osoko egitarauaren ondoren 18:30tan kontzertuak egongo dira Intzan SOFOKAOS eta SU ETENA taldeekin. Ondoren, 22:00tan, BARNIZ POR LA NARIZ, ODOLKIAK ORDAINETAN, ARKADA, OHARKABE eta AKASKARLA taldeen kontzertua, gero Dj.ak gauarekin jarraitzeko.






Gernikan underground gauen V. edizioa ospatuko dute. 18:30tatik aurrera Ospa tabernan 4 ANAI taldea arituko da, eta 20:30tatik aurrera Astran ULTIMA SACUDIDA Galizarrak, MASKINS, HARDFLIP eta MALAS CARTAS Sabadeldarrak egongo dira. Ondoren Ospa tabernan festak jarraituko du Tomar I. Selektorraren eskutik.




Añorgako gaztetxean berriz ODIO KRONIKO (Lorkatik), INDESEABLES (Donostitik), OSTIOi! (Ondarrutik) eta ARTAZA COMBAT (Bilbotik) taldeak arituko dira 22:00tatik aurrera.




Madrilen, Caracol salan, THE BUSINESS talde mitikoak joko du BOGABANTES CON TIRANTES talde madrildarrarekin batera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario