jueves, 28 de noviembre de 2013

Bueno bueno... festa egun dexente dauzkagu aurrean, batzuk besteek baino gehio, eta azkenaldiotan ohiko bihurtzen ari den bezala, kontzertuak ere dexente dira jaiegun hauetan:





-Hasteko aipatzea bihar, azaroak 29, Iruñeko eguna ospatuko dela, ekimen ugari egonik egun osoan zehar, haien artean orain dela hamar urte dispertsioak eraildako Sara Fernandez-en omenaldia 13:00tan. 







EZ DUGU BARKATUKO, KANTATZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO!




-Larunbatean, Azaroak 30, BIZIRIK ETA OSTIKOKA festibala ospatuko da Ibarrako gaztetxean. Barduliako, ta orokorrean Euskal Herriko, talde ugarik hartuko dute parte eta festa 18:00tatik ordu txikitara luzatuko da. Azkenorduko aldaketa batzuk jasan ondoren horrela geratu da festia: Atsaldean DERAILED, OLDARKOR eta BRUTAL CALLING taldeak arituko dira, eta gauean MADSKINS, GARRAXIKA eta KALEKO URDANGAK, ondoren Dj Txoize eta Dj Mugu giroa animatzen. Sarrera 5 euro. Animatu hurbiltzera eta ARGI GERATU DADILA INOIZ BAINO BIZIAGO DAGOELA MUGIMENDUA, BIZIRIK ETA OSTIKOKA!!


-Larunbatean ere Arbizuko Gazte eguna burutuko da. Egun osoan zehar antolatu dituzte gauzak, gosaya, hiri-biri finala, trikipoteoa eta bazkaria, gazte asanbladen arteko herri kirol ginkana, Ttek! elektrotxaranga 18:00tan, 20:00tan kontzentra "Utzi sakanako gazteria bakean, alde hemendik!" lemapean eta horren ostean bokatada. Egunari amaiera emateko 23:00tan kontzertuak egongo dira DERAILED, PATXUKO NICE eta KAOS URBANO taldeekin.

Aurrera begira badira kontu gehio, KALEKO MOVIDA FEST-aren aurtengo edizioa, ANTIFA Oi! gaua, THE GUILTY BRIGADEren urteko azken kontzertua, Gernikako UNDERGROUND GAUen bigarren gaua... egun hauetan informazio gehio jarriko dugu, bitartean hemen dauzkazue kartelak...












jueves, 21 de noviembre de 2013


Badugo hemen SORGINGAUA festibalaren hamargarren edizioa!! Asteartetik daramate ekintza ezerdin egiten eta asteburua era lepo bete dute. Gaur prentsaurrekoa eta eztabaida egon dira, eta bihar hasiko dira kontzetuak.

-Ostirala, azaroak 22: 
    16:00tatik aurrera distri azoka Zizurreko frontoian eta musika maratoai, Karroña, Prest!, Josu Jon Imas, Criatura, Pottoka Punk, Demokrazia Zero, Fiemo, Legañas en las Pestañas, Bolbora, Grifa eta Nazka taldeekin.

-Larunbata, azaroak 23:
    11:00tan Esparru gaztetxean hitzaldi antierrepresiboa tartalarien, txupinazoko auzipetuen, CNT logroñoren eta zizurreko asanblada antierrepresiboen eskutik.
     14:00tan bazkaria egongo da Esparrun ere,eta ondoren bakarlaria. 17:00tan distri azoka egongo da frontoian. 17:30 elektROTXArraska esparrutik eta 18:00tatik aurrera kontzertuak frontoian: Never Surrender, Banda Batxoki, Stricalla, Afu, Sensa yuma, Skontra, Totalickers, Dodosound eta Emauseko Raperoak.

ZORIONAK SORGINKALE!!


Larunbatean ere, azaroak 23, 2013ko PERDI EGUNA ospatuko da tafallan. 16:00tan vinilo pintxada egongo da, 18:00tan Fiachras, Estramonio eta Zartako-K taldeen kontzertua eta ondoren Drum and Bass eta Psichotrance itxi arte.

  
GORROTOA ANTOLATU 
ETA 
SISTEMA ASTINDU

lunes, 11 de noviembre de 2013

BERRIAK

Aupa lagunok!

Ostiral honetan, azaroak 15, 17:30tatik aurrera BILERA OROKORRA ospatuko dugu Kaldereria kaleko Kalekalde gazte lokalean, orain artekoa baloratu eta aurrera begira lan ildoa zehazteko.

Denok dugu zeresana eta denok dugu zeregina, beraz animatu zaitez hurbiltzera eta parte hartzera.
______________________________________

Urrozeko DUKESA DE NALGA punk-rock taldeak orain dela gutxi grabatu zuen maketa eta jada Punktxa dendan eta herriko tabernan eskuragarri dago. Hemen dugu laukote honen lanaren aurrerapen bat 
http://www.youtube.com/watch?v=17EYAHncMpM

_______________________________________

AGENDA

Gainezka dator asteburu hau:



Lehen aipatu bezala ostiralean bilera orokorra ospatuko da, eta honen ondoren kalekaldetik oso gertu THE GUILTY BRIGADE zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Atarrabiakoak infernu tabernan arituko dira 21:00tan hasita.










Ostirala borobiltzeko 23:00tatik aurrera ODOLKIAK ORDAINETAN eta SHOCK WAVES taldeak Arbizuko argibidean egongo dira











Larunbatean, azaroak 16, Gernikako Underground gauen lehengo gaua ospatuko da. 19:00tatik aurrera CC-627 Oñatiarrak joko dute Ospa tabernan, 21:00tatik aurrera berriz LOS DALTON, RADIO CRIMEN eta ODOLKIAK ORDAINETAN talkeak Astran. Sarrera 5e izango da eta kontzertuak amaitzean festa Ospa tabernan jarraituko du Dj Street Warrior-en eskutik.







Larunbatean ere Etxarriko gaztetxean Egurre-ren azken ezpala ospatuko da. EGURRE taldearen agurra izango da, eta beraiekin BORTITZ taldea egongo da. 23:00tan hasiko dira kontzertuak, eta ondoren Dj Jo Ta txok giroa berotzen jarraituko du.

Aurrera begira ere indartsu dator Azaroa eta badirudi Abenduak modu berean jarraituko diola, hemen uzten dizkizuegu datozen kontzertuen kartelak motorrak berotzen hasteko...






KALEAK BEROTU, SISTEMA ASTINDU!!