lunes, 11 de noviembre de 2013

BERRIAK

Aupa lagunok!

Ostiral honetan, azaroak 15, 17:30tatik aurrera BILERA OROKORRA ospatuko dugu Kaldereria kaleko Kalekalde gazte lokalean, orain artekoa baloratu eta aurrera begira lan ildoa zehazteko.

Denok dugu zeresana eta denok dugu zeregina, beraz animatu zaitez hurbiltzera eta parte hartzera.
______________________________________

Urrozeko DUKESA DE NALGA punk-rock taldeak orain dela gutxi grabatu zuen maketa eta jada Punktxa dendan eta herriko tabernan eskuragarri dago. Hemen dugu laukote honen lanaren aurrerapen bat 
http://www.youtube.com/watch?v=17EYAHncMpM

_______________________________________

AGENDA

Gainezka dator asteburu hau:



Lehen aipatu bezala ostiralean bilera orokorra ospatuko da, eta honen ondoren kalekaldetik oso gertu THE GUILTY BRIGADE zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Atarrabiakoak infernu tabernan arituko dira 21:00tan hasita.










Ostirala borobiltzeko 23:00tatik aurrera ODOLKIAK ORDAINETAN eta SHOCK WAVES taldeak Arbizuko argibidean egongo dira











Larunbatean, azaroak 16, Gernikako Underground gauen lehengo gaua ospatuko da. 19:00tatik aurrera CC-627 Oñatiarrak joko dute Ospa tabernan, 21:00tatik aurrera berriz LOS DALTON, RADIO CRIMEN eta ODOLKIAK ORDAINETAN talkeak Astran. Sarrera 5e izango da eta kontzertuak amaitzean festa Ospa tabernan jarraituko du Dj Street Warrior-en eskutik.







Larunbatean ere Etxarriko gaztetxean Egurre-ren azken ezpala ospatuko da. EGURRE taldearen agurra izango da, eta beraiekin BORTITZ taldea egongo da. 23:00tan hasiko dira kontzertuak, eta ondoren Dj Jo Ta txok giroa berotzen jarraituko du.

Aurrera begira ere indartsu dator Azaroa eta badirudi Abenduak modu berean jarraituko diola, hemen uzten dizkizuegu datozen kontzertuen kartelak motorrak berotzen hasteko...






KALEAK BEROTU, SISTEMA ASTINDU!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario