jueves, 28 de noviembre de 2013

Bueno bueno... festa egun dexente dauzkagu aurrean, batzuk besteek baino gehio, eta azkenaldiotan ohiko bihurtzen ari den bezala, kontzertuak ere dexente dira jaiegun hauetan:





-Hasteko aipatzea bihar, azaroak 29, Iruñeko eguna ospatuko dela, ekimen ugari egonik egun osoan zehar, haien artean orain dela hamar urte dispertsioak eraildako Sara Fernandez-en omenaldia 13:00tan. 







EZ DUGU BARKATUKO, KANTATZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO!




-Larunbatean, Azaroak 30, BIZIRIK ETA OSTIKOKA festibala ospatuko da Ibarrako gaztetxean. Barduliako, ta orokorrean Euskal Herriko, talde ugarik hartuko dute parte eta festa 18:00tatik ordu txikitara luzatuko da. Azkenorduko aldaketa batzuk jasan ondoren horrela geratu da festia: Atsaldean DERAILED, OLDARKOR eta BRUTAL CALLING taldeak arituko dira, eta gauean MADSKINS, GARRAXIKA eta KALEKO URDANGAK, ondoren Dj Txoize eta Dj Mugu giroa animatzen. Sarrera 5 euro. Animatu hurbiltzera eta ARGI GERATU DADILA INOIZ BAINO BIZIAGO DAGOELA MUGIMENDUA, BIZIRIK ETA OSTIKOKA!!


-Larunbatean ere Arbizuko Gazte eguna burutuko da. Egun osoan zehar antolatu dituzte gauzak, gosaya, hiri-biri finala, trikipoteoa eta bazkaria, gazte asanbladen arteko herri kirol ginkana, Ttek! elektrotxaranga 18:00tan, 20:00tan kontzentra "Utzi sakanako gazteria bakean, alde hemendik!" lemapean eta horren ostean bokatada. Egunari amaiera emateko 23:00tan kontzertuak egongo dira DERAILED, PATXUKO NICE eta KAOS URBANO taldeekin.

Aurrera begira badira kontu gehio, KALEKO MOVIDA FEST-aren aurtengo edizioa, ANTIFA Oi! gaua, THE GUILTY BRIGADEren urteko azken kontzertua, Gernikako UNDERGROUND GAUen bigarren gaua... egun hauetan informazio gehio jarriko dugu, bitartean hemen dauzkazue kartelak...












No hay comentarios:

Publicar un comentario