jueves, 5 de diciembre de 2013

Heldu da berriz asteburua eta berarekin batera kontzertu uholdea:

--Abenduak 6:

Euskal Herriko punk Oi! doinuekin urteak uhinak astintzen daramatzan Kaleko Mobida irratsaioak antolatzen duen musika festibalaren laugarren edizioa ospatuko da ostiral honetan Bergarako gaztetxean. Bertako zein kanpoko nobedadeetaz jakiteko erreferente bihurtu den asteazkeneroko irratsaio honen IV.edizioan Madrileko BLACK EYED BRUISERS Oi! taldea egongo da, Nafarroako DERAILED eta ODOLKIAK OORDAINETAN eta Algortako ERASOKA taldeekin batera. 22:00tan hasiko da festa gaztetxean 5euroren truke. Animatu eta hurbildu, argi geratu dadila mugimenduak bizirik eta ostikoka darraiela!!


Ostiralean ere Lizarrako Katxetas tabernan THE GUILTY BRIGADE taldea zuzuenean arituko da 2013ko azkeneko kontzertua eskeiniz. 00:00tatik aurrera hasiko da kontzertua eta bertan atarrabiako laukoteak amaiera emango dio euren lehen lanaren, "Desbideratuen deskontrola," aurkezpen birari. Egurre mutilak, espero dugu laister zuen bigarren lana eskuen artean eukitzea eta bafleetatik garunera zuzenean!


Abenduaren 6 dela eta
 Iruñeko Alde Zaharrean Independentzia eguna antolatu dute. Goizeko 11tan Arran kolektiboaren eskutik hitzaldi bat egongo da kalekalden Kataluniaren prozesu subiranistaren inguruan, 14:00tan gazte bazkaria ta ondoren bertsolariak. 18:00tan kalejira udaletxe plazatik "Herri burujabetza eraiki!" lemapean, eta egitarauarekin amaitzeko 20:00tan kontzertuak kalekalden GOIENETXE ANAIAK , KASU eta BONBATU taldeekin.


--Abenduak 7:


Antifa Oi! gaua antolatu dute larunbat gaberako Barakaldoko Edaskan. Sarrerak 5 euro balioko du eta 21:00tatik aurrera SASKARRAK, BURDINKAIA eta BLACK EYED BRUISERS taldeak arituko dira







Larunbatean ere II.Errepresioaren aurkako eguna ospatuko dute Mujika taldekoek. 5euroren truke hau ere 21:39tan hasita. Bertan Madrileko SALDAKOi! taldea, Barduliako COLD REVENGE, BELLATOR eta NORTHEN PRIDE taldeak eta DRINKER BOYS talde Nafarra arituko dira.









______________________________________________________________________
aurrera begira...




No hay comentarios:

Publicar un comentario