jueves, 12 de diciembre de 2013

Ostirala Abenduak 13:

-ALERTA GORRIA eta ARKADA SOCIAL taldeek joko dute Zaldibiko antzokian.

-Kaldereria kaleko (Iruñea) Sua tabernan kontzertuak izango dira ostiral eta larunbatean. Ostiralean DEMOKRAZIA ZERO, NAZKA eta FERNANDO HUEVOS KOLGANDO taldeak arituko dira 20:00tatik aurrera.

-Lemoan RUN TO FEST III. edizioa ospatuko da 22:30tatik aurrera BILBOMATIKS eta AKATZ taldeen kontzertuekin Karabie gaztetxean.


---------------------------------------------------------------------------------------------------------

Larunbata Abenduak 14:

-Gernikan bigarren Underground gaua izango da larunbat honetan. Oraingo honetan punk eta Oi! doinuek alaituko dute gaua. 18:30tan Ospa tabernan SHOCK WAVES taldeak joko du gaua berotzen asteko,eta 20:00tatik aurrera Astran ERASOKA, SKARMENTO, THE LAST STRENGTH eta KALEKO URDANGAK taldeak arituko dira. Kontzertuak amaitu ostean festak jarraituko du Ospa tabernan, Dj Tomas I. Selektorra VS Bird trouble Selektorra Dj-en eskutik. 20:00tako kontzertuen sarrera 5 e izango dira, eta aipatzea ere erasoka taldeak etenaldi bat egingo duela, hau ez da azken kontzertua izango baino bai paroiaren aurretik taldea ikusteko azkenetako aukera. Animatu eta hurbildu gernikako underground gauean murgiltzera!

-Oibarren gazte eguna ospatuko da larunbatean. Egun osoko egitaraya antolatu dute, eta egunari amaiera emateko 22:30tatik aurrera kontzertuan egongo dira gaztetxean JALEO, PATADA Oi!, ODOLKIAK ORDAINETAN, JOSU JON IMAS eta TIPI TAKO taldeekin.



-Lehen aipatu bezala Kaldereria kaleko SUA tabernan kontzertuak egongo dira asteburuan zehar. Larunbatean 20:00tan hasita BARNIZ POR LA NARIZ,  LEGAÑAS EN LAS PESTAÑAS eta MALAS TRAZAS taldeak ikusteko aukera izango dugu.



-Donostiko Le Bukowsky-n PLAN B eta DISCIPULOS DE DIONISOS taldeak egongo dira kaña ematen. 19:00tan hasiko dira kontzertuak 10e ren truke.












-Txarrantxan ere kontzertuak prestatu dituzte larunbaterako. 17:00tatik aurrera STREET BOYS ARMY, ESCLAVOS DEL GOBIERNO eta BASARRIKO OLLASKUE LABIN taldeak arituko Azpeitiko tabernan.








Larunbatean ere Ska/ Skinhead Reggae/ Punkrock/ Oi! pintxada egongo da Sestaoko El trastero tabernan 21:00tatik aurrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario