miércoles, 29 de mayo de 2013

 AGENDA TA BERRIAK!

   Kaixo lagunok! Hemen gaude berriz ere nafarraldeko punk-oi eskenaren informazio guztia eskeintzeko prest! Pasatako asteburuaren ajea kendu ondoren, aste honetarako zenbait berri ekartzen dizkizuegu! Adi gazte!!


AGENDA

  Asteburu honetan Arrosadiako hartuko du auzkoko festen lekukoa. Ostiralean, maiatzak 31, ZOPILOTES TXIRRIAOS, LAS TUERKAS, NX proiektua eta Musika lehiaketako txapelduna joko dute festalekuan.


Larunbatean berriz gazte eguna ospatuko dute egun osoan zehar. Goizetik hasita txupinazoa eta malabare ta txapa tailerra egongo da. Bazkatiaren ostean kalejira zirikatzailea catalunyako bastonersekin eta ondoren kontzertuak jai gunean ALERTA GORRIA eta THE GUILTY BRIGADE taldeekin. 21:00tatik aurrera.








Ostiralean, maiatzak 31, Black & White festaren 1.edizioa antolatu dute Izurtzako gaztelekuan. Bertan Iruñako SHOCK WAVES taldearekin batera TXABOLAKUMEAK, POLIPUTOS, B.E.K. eta RUINA TOTAL taldeak arituko dira 21:00tan hasita.
Sarrera 4e, fanzinearekin 7e.




   Zangotzan euskararen eguna ospatuko dute. Egun osoan giro paregabean euskararen festa ospatuko da herrian zehar ta gauean, KALEKO URDANGAK, ALTXATU, TXARROS TXILAPASTROSOS. taldeen kontzertuak izango dira.Hasiera 24:00tan. 









BERRIAK:

    
Aste honetan berri ezberdinak ekartzen dizkizuegu.Aldez aurretik siete balas taldeari gure eskutik  agurra eman nahiko genioke. Badakigu denboraldi baterako etentxo bat egin dutela baina espero dugu behin betikoa ez izatea. Jarauta 63n ospatutako agurra ikaragarria izan zela entzun dugu ... Ziur gaude jendeak ikaragarri disfrutatu zuela zuekin!! Laister arte mutilak!!



    Azkenean Saskarrak taldeko lagunek beraien bideoklipa aurkeztu izan dute! Honekin batera kontzertutxo txiki bat eskeini ziguten EZ! Oñatiko taldearekin batera...Hemen duzue bideoklipa: Saskarrak- Eraikitzeko Suntsitzen bideoklipa (Azkenaldi honetan orri honek ez digu uzten bideoak ipintzen ta loturekin konformatu beharko gara...).


  Aste honetan Shock Waves taldeak beraien diska "Night of music" argitaratuko dute bandworm records ziguluaren eskutik...bageneukan ba lantxo hau entzuteko gogoa!! zorionak mutilok!!



Hemen duzue eskeintzen diguten aurrerapen abestia: 



Bukatzeko aipatzea gaur, maiatzak 29 asteazkena, KALEKO MOBIDA Euskal Herriko punk-Oi! mugimenduaren inguruko irratsaioan "Kateak Astintzen" Nafarroako kaleko musikaren lehenengo bilduma aurkeztuko dutela. BC BOMBS taldearen "forever Bombs" hirugarren diska ere aurkeztuko dute, eta honez gaiz beti bezala agenda, kronikak eta berri andana!

http://www.info7.com/ Esteka honetan internetetik zuzenean entzun dezakezue saioa, 23:00tatik aurrera.


KALEAK ERRE, SISTEMA AKATU

No hay comentarios:

Publicar un comentario