AJENDA


- Larunbatean, ekainak8, ere eskaintza anitza daukagu toki ezberdinetan.
Uztaritzeko gaztetxearen urteurrena ospatzeko hamaiketakoa, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte SUTRAH, KILAUEA, THE LOOKERS eta SHOCK WAVES taldeekin.
Noainen Elortzibarko Euskararen eguna ospatuko da. 11:00tan emango diote hasiera txupinazo eta hamarretakoarekin, eta goiz osoan zehar gauza ezberdinak egongo dira bazkal ordurarte, bazkaloste musikatuaren ondoren flashmooba eta dantzaldia,19:30tan eguna kontzetuekin amaitzeko. AKABO, SKAPADA eta AFU taldeak egongo dira.
Lasarten berriz Mou tabernan 19:30tatik aurrera ORREAGA 778 eta KALAKO URDANGAK taldeak arituko dira, ondoren binilo sesioa Dj Tragon VS Dj Naken.
_________________________________________________________________________________
Urrengo astera begira Azpilagañan ospatuko dira festak asteburua kontzertuz betez. Larunbatean, ekainak 15, Alde Hemendik egun nazionala ospatuko da Euskal Herriko leku ezberdinetan, horren arira Altsasuko gaztetxean SHOCK WAVES eta KAOS URBANO taldeek joko dute.
KATEAK ASTINDU, KALEAK ERRE
No hay comentarios:
Publicar un comentario