miércoles, 12 de junio de 2013

AGENDA

Berriz hemen gatoz Nafarroako berriak eskeintzeko prest! Asteburu honetan ere martxa ederra izango dugu zenbait tokietan...

Azpilagañan auzoko jaiak ospatuko dira, eta kontzertuak ez dira faltako!
-Ostegunean, ekainak 13, TRANSSITORIA, SUEÑOS DE LOKURA eta DERAILED taldeak 19:00etatik aurrera.
-Ostirala, ekainak 14, JOSU JON IMAS eta KASU! taldeak
-Larunbatean, ekainak 15, MUSIKA SIN BARRERAS eta TRIKITEENS
-Igandean, ekainak 16, Raperos de emaus, Motxila 21 eta Baserritars taldeak.
Festalekuan izango dira kontzertu guztiak, animatu eta hurbildu





Dakizuen moduan 
ekainak 15ean larunbata, euskal herri mailan ALDE HEMENDIK EGUNA ospatuko da. Honekin espainiar estatuko indar okupatzaile guzteei euskal herritik joatea eskatu nahi dugu.Kateak Astintzen ere elkartasun egun honekin bat egin nahi du gure amorrua eta ezetza adieraziz. Alde hemendik putaseme guztiek!! Egun hau dela eta Euskal Herriko zenbait herrialdeetan zenbait ekimen ospatuko dira, Altsasun edo Faltzes-en adibidez.


 

Altsasun Madrilgo Kaos Urbano taldea jasoko dugu bisitan. Hauekin batera, aski ezagunak ditugun Shock Waves taldea beraien diska berria aurkezten izango ditugu. Kontzertuen hasiera gabeko 22:30tan izango da.ACAB!!








 Faltzes-en ere zenbait lagun egun honekin batera EGUN ANTI ERREPRESIBOA ospatuko dute  .Larunbata guztian zehar jai egun ederra antolatu dute. Honetarako bazkari herrikoia (10e) eta tabernetan zehar egingo den kalejira ere. Bestetik kontzertuak izango dira Aurora enparantzan atsaldeko 18:00tatik aurrera. Bertan Estramonio + El Konde Rata + Zaunk + Ni De Palo. Bazkarirako tiketak eskuratu nahi duenak, Estramonio taldearen facebook-etik eskatu ditzala. Animatu erribera!!!

BERRIAK

Asko pasa da Aztarna taldearen berririk jaso ez ditugula baina badirudi kaña ematen jarraitzen dutela. Pasaden astean lokalean grabatutako abestitxo bat aurkeztu zuten...hemen uzten dizuegu haiek zabaldutako mezua:


Aztarna Taldea:

"Pasaden urteko apirilean Azpeitin eta Oibarren New generation lanaren aurkezpena bukatu genuenetik denbora aski pasa da. Orduztik Aztarnaz gutxi jakin duzue, baina lasai egon zaitezte lanean ibili bait gara. Aldaketa batzuk izan ditugu tald...ean eta orain bateria berriarekin, Auseron jaunarekin, gabiltza lanean dauzkagun kanta berriei kaña ematen.
Hemen uzten dizuegu lokalean grabatutako aurrerapen bat, naiz eta kalitate kaxkarra izan antzeman daiteke eskuen artean daukaguna. New generation diska hemen entzungai http://aztarna.bandcamp.com/
Espero dugu gustoko izatea ... laisterarte.


Despues de habernos despedido en Azpeiti y Oibar dandole fin ala gira presentacion de New Generation no habeis sabido mucho de Aztarna, pero tranquilos que hemos estado trabajando en la sombra. Hemos tenido cambios en la formacion y ahora estamos trabajando con el señor Auseron ala bateria dandole kaña a las nuevas canciones.
Aqui hos dejamos un adelanto grabado en el local de ensayo, no es de la mejor calidad pero os podeis hacer una idea de por donde ban los tiros. Si quereis oir el cd New Generation aqui os lo dejamos tambien http://aztarna.bandcamp.com/
Esperemos que os guste... laisterarte."

Aurrerapen abestia (hau besterik ez da hasi...):http://www.youtube.com/watch?v=D8jDJTHbP9M

Gogoratu ere Nafarroako taldeen bilduma kalean dagoela. Puntu ezberdinetan zabaldu dugu eta espero dugu gehiagoetara heltzea. Momentuz hemen aurkitu dezakezue





No hay comentarios:

Publicar un comentario