miércoles, 15 de mayo de 2013



   Pasatako asteburu itzelaren ondoren, aste honetan ere berri gehiago ekartzen dizkizuegu. Akelarren ospatutako kontzertua itzela izan zen..bertan ibi ziren talde guztiak aski alaitu zuten eskenatokia! Mila esker bertan agertu zineten guztiOi!!

Aste honetan zenbait kontzertu aurkezten ditugu:


AGENDA!!

   Ostiralean azpeitiko gaztetxean 21:00tatik aurrera arbizuko ALERTA GORRIA eta BC BOMBS taldeak izango ditugu.Bi taldeak beraien CD berriak aurkezten dituzte.Animatu ta parte hartu!!


   Larunbatean berriz, Iruñerriko alegria peñaren gazte eguna ospatuko da. Egunean zehar bazkaria, bingo ta giro dotoretsua antolatu ondoren, kontzertu ezberdinak prestatu dituzte peñan bertan. Oraingo honetan TINKO eta ZARTAKO-k taldeak arituko dira eskenatokian. Hauek bukatzerakoan Dj.jacobson festarekin jarraituko du.








   

   Badirudi asteburuak ez direla larunbat gauean bukatzen ta aste hontan kontzertu ederra eukiko dugu tolosako bonberenea gaztetxean. Madrilgo NON SERVIUM taldea izago dugu ajea alaitzen. Kontzerua gabeko 20:00tan hasiko da ta sarrera 8e.







BERRIAK!

   Badiruri gauzak gure herrialdean aldatzen doazela. Gaur zuentzat SKANKIN SOUNDs blog-ak beraien irrati berria aurkezten digute. Beraien blog-ean entzungai izango dituzue programa guztiak.Bertan ska-reggae-rocksteady estiloak nahastuko dituzte! Zorionak lagunak ta eman egurre!!

Hemen duzue irratisaioaren lotura: 


http://skankinsoundsradio.playtheradio.com/index.cfm

Ta ez ahaztu, beraien blog-ean elkarrizketak,dokumentu ta musika mota honi buruzko informazio ugari daukazuela:




Bukatzeko aipatzea SASKARRAK taldeak orain dela hilabete batzuk grabatutako bideoklipa urrengo ostiralean, maiatzak 24, aurkeztuko duela Txantreako Akelarre kultur elkartean. 21:00aurrera hasiko da festa eta aurkezpenarekin batera EZ! Oñatiko taldeak diska berria aurkeztuko du.








MUSIKA MAITATU, KALEAK ERRE!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario