lunes, 11 de febrero de 2013

                       ASTEBURUA otsailak 15, 16                 

Bero dator asteburua naiz eta aste osoa falta den oraindik...




Ostiralean, Otsailak 15, Kanadako THE MAHONES punk-folk taldea Oñatiko gaztelekuan izango da NO HOPE eta NEVER SURRENDER taldeekin batera. 22:00tan hasiko dira kontzertuak, sarrera 10 euro.










Ostiralean ere (otsailak 15) festa ederra antolatu dute Debako gaztetxean. STREETS OF RAGE Nancyko (Frantzia) streetpunk taldea ekarriko dute jotzera NEW BREED, SHOCK WAVES eta RED DISTRICT taldeekin batera. 21:00aurrera hasiko da, sarrera 3 euro.








Larunbatean, Otsailak 16, Arrotxapeako elkartasun eguna izango da, eta horren harira egun osoko egitaraua antolatu dute auzoan zehar. 10:00-12:00 bitarte herri kirolak eta patata tortila txapelketa (basajaunen), 12:30tan manifestazioa aita barandiaran plazatik, 14:00 bazkaria Rotxapea peñan (txartelak 12euro,10 euro ikasle ta langabuentzat, ipar gorri eta basajaunen). 17:00 kalejira elektrotxarangarekin, 19:00tan kontzertuak Errotaberri elkartean MARIANITOZ BLAI eta SIETE BALAS, eta eguna bukatzeko gaupasa ipar gorrin maritrinis-ekin.



Larunbatean ere txantreako Akelarre kultur elkartean Astintzen Tourreko autobusak geldialdia prestatua dauka. Berez Deskankis tafallako taldeak jo behar zuen baina azken momentuak aldaketan egon dira eta  THE LAST STRENGHT (bardulia), ATRINTXERADOS (atarrabia) eta ESTRAMONIO (miranda de arga) joko dute. 20:00tan hasiko da festa. Tourra amaietzen hasten da, baina sekula baino idartsuago dator, dudik ez!!


KALEKO MUSIKA SUSTATU GIRO ONEAN, DISFRUTATU MUSIKAZ, SISTEMA ASTINDU eta KALEAK BERRESKURATU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario