viernes, 4 de octubre de 2013

ASTEBURUA ta BERRIAK


Gaur, urriak 4 ostirala, Txantreako SASKARRAK laukotea Oñatiko festetan izango da.
Egun osoko egitarauaren ondoren 22:00tan karrikaldixa hasiko da: Gaitze, Buruhilketa, Jaunartzia, Las Tuerkas eta SASKARRAK taldeen kontzertuak kalean zehar.





Gaur ere, aspaldiko partez, JONNY GERRIWELT taldea ikusteko aukera izango dugu. Ondarruko taldeak denbora dexente oholtzetatik kanpo egon ondoren gaur Vibradores taldearekin batera Bergarako gaztetxean izango da 23:00tatik aurrera.




Bestalde asteburu honetan Atarrabiako jaiak hasiko dira, eta hori dela eta bihar gauean, urriak 5 larunbata, ODOLKIAK ORDAINETAN eta BOLBORA taldeak izango dira bertako txoznetan.                                Datorren ostiralean, urriak 11 THE GUILTY BRIGADE, Eztanda eta Radiocrimen txoznetan ere.
_________________________________
Tafallako ODOLKIAK ORDAINETAN taldea grabaketa lanetan hasi da aste honetan, eta jakin izan dugu ere AZTARNA taldeak kanta berriak grabatzen hasi dela. Espero dugu laister eskuen artean izatea talde hauen lan berriak. Datorren ostiralean, urriak 11, Ibarran egongo da Iruñako laukotea Elkartasun eguna dela eta.
_________

Gogoratu ere negua etortzeak eztuela esan nahi ezer hilko denik, kontzertu pila ditugu aurrera begira eta are eta gehio etorriko dira, esate baterako EGUZKIFEST jaialdia, 2013ko OctoberfestaPERKELE suediarrak movie aretoan azaroak 2... dakizuenez eskura duzue gure agenda. Zerbaiten berri izanez gero eta bertan azaltzen ez bada dudarik ez eduki eta bidali informazioa kateak_astintzen@hotmail.es helbide elektronikora, lagundu proiektua ahalik eta zabalena izan dadin



Musikaz gozatu, gizartea astindu. EGURRA ETA AURRERA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario