PUNK GAUA
Bertan Iruñako SKABIDEAN eta Algortako SMOKING BARRELS taldeak arituko dira punka estilo ezberdinekin uztartuz, gaua erretzeko prest!
Animatu era hurbildu giro paregabeaz gozatzera, ZURE INGURUKO ESZENA SUSTATU
La verdad es que
estamos bastante contentos con las dos ediciones anteriores del Putre Fest. La
edición de este año como decís es más potente pero no por nada especial. La
principal razón de que esto sea así es que tristemente en nafarroa apenas
tenemos festivales donde desfile el macarrismo y el descaro y por eso hemos
decidido hacerlo de esta manera, para apoyar la escena una vez más.
Asteburu honetan Azpilagañako festak ospatuko dira.
Asteburuan ere Ibarrako gazte festak ospatuko dira.
Oñatin FAN HEMENDIK eguna antolatu dute larunbaterako eta kontzertuz lepo bete dute. 18:00tan kontzertuak egongo dira taberna ezberdinetan Ongi taberna KALEKO URDANGAK, Arrano taberna GAITZE, Boga tabernan CRIMINAL REMAINS eta Pub tabernan D.I.U.

- 22:00tatik aurrera Erandioko Sonora salan LUCIFER STAR MACHINE Londoneko taldea izango dugu, bertako MADSKINS, BC BOMBS eta KALEKO URDANGAK taldeekin batera. Sarrera 8/10
Gaur, osteguna apirilak 24, Arrosadiako musika lehiaketaren aurtengo edizioari hasiera emango zaio. Gaurkoan LUBAKI eta BILUZIK taldeak arituko dira SanFermin peñan 20:00tatik aurrera. Animatu eta hurbildu, pintxopotea ere egongo da 2eurotan.
Bihar, ostirala apirilak 25, THE GUILTY BRIGADE laukotea Burlatako BLACK ROSE tabernan "Hacia el infierno" diska berria aurkezten arituko da. 20:30tan hasiko da kontzertua eta atarrabiakoak sekulako indarrarekin agertzea espero dugu, aurreko asteburuan deskantsoa eduki baitzuten, beraz kaña gustoko baduzu hurbil zaitez Black Rosera, han dute dinamita bihar su emateko prest!

Larunbatean ere Errotxapeako kuadrilen eguna izango da. Egun osoan zehar ekimenak prestatu dituzte auzoan, eta 20:00tan kontzertuak izanen dira Errotxapea Peñan SOFO KAOS, KONDUKTA SUICIDA eta HERABE taldeekin. Ondoren festak zokoa tabernan jarraituko du.