jueves, 24 de abril de 2014

Kaixo lagunok!!
Dakizuenez honek eztu etenik, hemen doakizue asteburu hontako agenda... ikusi eta aukeratu!

Gaur, osteguna apirilak 24, Arrosadiako musika lehiaketaren aurtengo edizioari hasiera emango zaio. Gaurkoan LUBAKI eta BILUZIK taldeak arituko dira SanFermin peñan 20:00tatik aurrera. Animatu eta hurbildu, pintxopotea ere egongo da 2eurotan.

Bihar, ostirala apirilak 25THE GUILTY BRIGADE laukotea Burlatako BLACK ROSE tabernan "Hacia el infierno" diska berria aurkezten arituko da. 20:30tan hasiko da kontzertua eta atarrabiakoak sekulako indarrarekin agertzea espero dugu, aurreko asteburuan deskantsoa eduki baitzuten, beraz kaña gustoko baduzu hurbil zaitez Black Rosera, han dute dinamita bihar su emateko prest!




Ostiralean ere, apirilak 25, THE JANITORS taldea berriz izango dugu Euskal Herrian. Aurreko urteko bisitatxoaren ostean bueltan ditugu frantziarrak, oraingo honetan Gernikako OSPA tabernan joko dute SMOKING BARRELS talde algortarrarekin batera. 18:30tan hasiko dia kontzertuk ta ondoren 23:00tatik taberna ixterarte luzatuko da festa pintxada batekin, Dj Judas VS Alkor Selektorra.


Larunbatean, apirilak 26, kontzertuak ospatuko dira Leringo PUB MARTINS tabernan iruñeako SHOCK WAVES streetpunk eta Tafallako ODOLKIAK ORDAINETAN r&r taldeekin. Kontzertuak 00:00tan hasiko dira eta gaua punk-rock pintxadarekin luzatuko da.


Egun berean Zizurren gazte eguna ospatuko dute, egunean zehar txupinazoa, trikipoteoa, bazaria eta karromusika egongo dira, eta 20:30tatik aurrera kontzertuak frontoian AHUNTZAPE, MIRADAS KRITIKAS, EUTSI eta THE GUILTY BRIGADE taldeekin. Ondoren Dj Arrosagarai





Larunbatean ere Errotxapeako kuadrilen eguna izango da. Egun osoan zehar ekimenak prestatu dituzte auzoan, eta 20:00tan kontzertuak izanen dira Errotxapea Peñan SOFO KAOS, KONDUKTA SUICIDA eta HERABE taldeekin. Ondoren festak zokoa tabernan jarraituko du.

Xixonen berriz, Asturias, S.H.A.R.P. INVASION festibalaren II. edizioa izango da. Bertan THE JANITORS, MADSKINS, KALEKO URDANGAK eta Mr HIDE and The Oi! Maniacs taldeek joko dute. Budha salan izango dira kontzertuak 19:00tatik aurrera. Sarrerak aurretik 10 eta bertan 12.







MUSIKA MAITATU, 
ARRAZAKERIA ETA FAXISMOA GORROTATU!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario