miércoles, 16 de mayo de 2012


IRUÑEAKO GAZTE EGUNA


Iruñerriako gazte eguna ospatuko da Larunbat honetan Maiatzak 19. Egun osoko egitaraua antolatu dute urtero bezala: Auzokako tortila pintxo txapelketarekin emango diote hasiera egunari 11:00tan eta ondoren tailer eta hitzaldi ezberdinak egongo dira alde zaharreko hainbat txokotan.Bazkaria ere egongo da eta bazkal ostean 12 frogak egingo dituzte, honen ondoren eleltrotxaranga izango dugu Alde zaharreko kaleak girotzen eta bokatadaren ondoren kontzertuen ordua helduko da 22:00tan. Aurten taberna ezberdinetan egongo dira kontzertuak, bakoitzena musika estilo bat jorratuko delarik. Kordobillan Jeimon Turk Band eta Bambakhana; Suan Raperos de emaus, DJ Dodo eta Talde sorpresa; Guneak Unaikox eta Eder DJak eta Garazin SIETE BALAS eta BORTITZ taldeak egongo dira. Garaziko kontzertuak 21:00tan hasiko dira.

Hau martxan dago!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario