Asteburu beroa hau ere...
Ostiralean, urtarrilak 31, PUNK GAUA dago Txantreako Akelarre kultur elkartean. 20:30tatik aurrera Algortako GARRASIKA,Iruñeako BORTITZ eta BRUTAL CALLING Beasaindarren kontzertua ikusteko aukera izango dugu. Animatu eta hurbildu kontzertuetara, ba al duzu urtarrila agurtzeko plan hoberik??
Ostiralean bertan ere Lasarte-Orioako Zulo salan kontzertuak antolatu dituzte. 21:30tatik aurrera AUTISTIC YOUTH talde Estatubatuarra (Portland) eta DISCIPULOS DE DIONISIS Donostiko pornopunk taldea arituko dira, punk rock zikin eta finena eskeiniz. Sarrera 5e.

Aipatu beharra ere Tafallan larunbaterako LIBRE EGUNA antolatua zeukatela, non ESTRAMONIO eta TOKAME LA POLLA taldeen kontzertua egon behar zen beste hainbat ekimenen artean. Bertako UPNren udalak ez du lekurik utzi nahi izan eta bertan bera geratu da eguna. Soilik goizeko manifestazioa egingo da, 12:00tan Tafallako plazan. Aukera izan ezkero hurbildu argi uztera ea behingoz ulertzen duten: Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!!



-------------------------------------------------------------------------------
No hay comentarios:
Publicar un comentario