miércoles, 21 de noviembre de 2012

          AZAROAK 23-24-25 ko ASTEBURUA          

Kontzertuz goraino datorkigu asteburu hau, zeinek zioen udazkenak hotza dakarrela?JA! Musikarekin berotuko ditugu kaleak! 

Ostirala Azaroak 23

 Lizarragako festak 
Herriko festak direla eta SIETE BALAS, OUR FIGHT OI!, BORTITZ era K-ZKARIK EZ! taldeak arituko dira herriko frontoian 23:00tatik aurrera.


Larunbata Azaroak 24

                               Sorgin gaua 
Heldu da Sorgin gaua, sorginkale banaketak urtero antolatzen duen festibala. Aurtengoa IX. edizioa izango da, eta ohikoa den bezala egun osoko egitaraua prestatu dute distri antikomertzialekoek: ESPARRU GAZTETXEAN hamaiketako beganoa egongo da 11:00tan, handik ordu erdira hitzaldi/eztabaida bati lekukoa pasaz "Anarkismoa EHn:Iragana, oraina eta geroa". 14:30tan bazkari autogestionatua antolatu dute eta ondoren (16:30tik aurrera) sobremesa folk egongo da,Deiedra eta Amurrioren eskuetatik. 
FRONTOIAN distri azoka egongo da 17:30tatik aurrera, eta 19:00tan kontzertuak hasiko dira SAN BLAS POSSE, EL KONDE RATA, BRUTUS DAUGHTERS, CRIATURA, SIETE BALAS, ATRINTXERADOS eta BIDE BAKARRA taldeekin. Txontxongilo ikuskizuna eta I26ko grebaren bideo emanaldia ere egongo dira.
Kontzertuak 5 euro balioko dute eta sarrerakin batera CD bat oparituko dute.  http://sorginkale.wordpress.com/




 Arbizuko gazte eguna   

Arbizun ere egun osoko egitaraua prestatu dute gazte egunaren harira: 11:30tan emango zaio hasiera egunare Argazki emanaldiarekin, 12:00tan gosaria egongo da eta 13:00tan trikipoteoa herrian zehar.   14:00etan bazkariaeta ondoren (18:00) elektrotxaranga egongo da herriko kaleak alaitzen. 20:00tan presoen aldeko manifa eta 21:00 bokatada. Eguna borobildu eta bukaera emateko kontzertuak ospatuko dira 23:00tan EGURRE, IHESKIDE eta ARKADA SOCIAL taldeekin, ondoren Dj Txen eta Dj Uri.

                                  Run to fest 

Lemoako gaztetxean ospatuko da Run Together fanzineak antolatzen duen bigarren festibala. 22:00tatik aurrera hasiko da festa  POLIPUTOS eta KRUDERS taldeen eskutik.









Animatu eta hurbildu kontzertuetaz disfrutatzera. 
KALEKO MUSIKA SUSTATU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario