lunes, 19 de agosto de 2013

 BEROA BAI ... BORROKA ERE BAI!

Kaixo denei!! Hemen gaude berriro zuei informazio guztia eskeintzeko prest. Pasa izan dira dira Tafalla, Oibar eta Agoitzeko festak besteen artean....baina oraindik ez da uda amaitu...


ASTE KULTURALA


Gure partez prestatu  dugun aste kulturalaren plangintza eskeintzen dugu. Zaila da festak direla eta kontzertuak prestatzea, horregatik urrengo astean zehar zerbait ezberdina egitea pentsatu dugu. Plangintza osoa alde zaharreko KALEKALDEn prestatua dago  (kaldereria kalea 28) ta hiru egunetan zehar hitzaldiak, proiekzioak ta sorpresak,...izango dira. Ekimen guztiak atsaldeko 18:00tan hasiko dira baina lokala atsaldean irekita izango dugu norbait garagardo bat botatzera pasa nahi bada....Hem zuentzat Kateak astintzeneko I.go aste kulturala:


Abuztuak 27,asteartea: jardunaldiak irekitzeko Iruñerriko zenbait lagun gonbidatu izan ditugu 80-90 hamarkadetan Iruñerriko punk oi! mugimendua aurkeztu dezaten. Hauek bukatzerakoan, Luntxa ta kontzertuen argazki proiekzioa.

Abuztuak 28, asteazkena: Egun hau proiekzioen eguna izango da. Bi dokumental bota nahi ditugu: Alde batetik, esukal herriko punk mugimendua aurkezten duen bat: "Aquellas movidas: Rock radical vasco" eta bestetik, egoera internazionala nolakoa izan zen erakusten duen beste bat: "Punk Attitude" ; bi dokumental hauek aukeratu ditugu baina lasai egon, beste askoren informazioa banatuko dugu, kultura galdu ez dadin!

Abuztuak 29, osteguna: Atsaldean E.Hko kolektibo ezberdinen batuketa egitea pentsatu dugu. Bertan gaur egungo egoerari buruzko mahi inguru irekia prestatuz. anima zaitezte ta zuena bota ezazue!! Asteari amaiera on bat emateko, Jam Sesion ireki bat egitea pentsatu dugu: Bertan Derailed, Aztarna, Saskarrak, Bortitz,... talde ezberdinak izango dira beraien abestiak eta bertsioak jotzen. Anima zaitezte eta ekarri zuen metralletak!

                    
 ASTERAKO PLANGINTZA



SASKARRAK taldea bihar (asteartea 20) Bilboko jaietan izango dira antifa rock jaialdian. Komantxe konpartxan 23:30tatik aurrera, Bellator + Tommy Gun + Burdinkaia taldeekin.

 








SASKARRAKeko lagunek ere asteburu honetan( Larunbata 24)  Ibarrako jaietan ibiliko dira Kaleko Urdangak taldearekin, herri honen plazako karpan 22:27tik aurrera. Ostiralean ere kontzertuak izango dira Brutal calling eta The simmers taldeen eskuz. Azken kontzertu hauek gaztetxean izango dira 23:31tik aurrera.



THE GUILTY BRIGADEko lagunek Tarazonan ibiliko dira urrengo larubatak 24ean.Info gehiago eskuratzen dugunean jakinaraziko dizuegu! Anima zaitezte eta hemengo eskena bultzatu ezazue!!






ODOLKIAK ORDAINETAN ere kaña hematen hasi dira ta uda honetan, tafallako kontzertuaz geroztik, urrengo larunbatak 24 Burroloko Fest-ean izango dira Betren.Hauekin batera Maritrinis + Dkuajo. 01:00tatik aurrera, ta gero dj-ak!! 








 

SHOCK WAVESeko lagunak Ororbian izango dira larunbat honetan 23:30tatik aurrera. Hauekin batera Sykorax taldea ere eskenatokietara igoko da. Ostiralean berriz, Komando + dkuajo + Tipitako 23:00tatik aurrera.









 PINTXADAK


Asteburu lasaiago bat ospatu nahi baduzue, larunbata gauean Iruñerriko bi tabernetan pintxada elegantiak izango dira. Alde batetik, Dj Romano (neurona ta erdi) Nebula tabernan (San Francisco 24) izango da bere punk rock kañeroa eskeiniz.23:30tatik aurrera, %100 vinyl!! 

 








 

Baina zerbait lasaiagoa bilatzen hari bazarete, Charlie Mondadientes laguna ska-reggae musikarekin alaituko ditu gure belarriak. Pintxada hau, Barbakoa tabernan ospatuko da (C/ del carmen n2). 23:30 - 02:30









 


Barasuaingo jaiak direla eta Fuzz Man Chu Dj.a El Bunker.en izango da platoetan, 20:00tatik aurrera. anima zaitezte redioxxx!!














BERRIAK

 AZTARNA 




Hauek bueltan dira berriz.Pasaden larunbatean Tafallako jaietan ibili ziren bere abesti berriak aurkezten. Uda honetarako zenbait data izango dituztela entzun dugu. Adi egon hauen kontzertuetara, abesti berriak aurkezten hari baitdira!!


Abuztuak 22 (Osteguna): Kalekalden.


Irailak 14 ( Larunata): Beasaingo gaztetxean


Irailak 21 (Larunbata): Alde zaharreko gazte eguna.


Laister gehiago.


SHOCK WAVES 

Taldea beraien "Night of music" Lp.a alde zaharreko Punktxa arropa dendan utzi dutela jakin izan dugu. Urrengo astean, Alemaniarako bidean izango dira Spirit of the Streets jaialdirako. Kartela beteko duten taldeak, Perkele + Riot Company + Saints & Sinners.

Bestetik Azaroan ere Perkele taldearekin batera Iruñerriko Movie aretoan ibiliko dira... laister info gehiago!






Keep rocking!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario