lunes, 5 de agosto de 2013

UDAKO PANORAMA!!

Batenbatek pentsa zezakeen udan kontzertuek behera egingo zutela baina behera egin ordez gora egin dutela dirudi. Udako gau beroak alaitzeko punk Oi! doinuez beteko dira Nafarroako txoko ezberdinak.


Ostegun honetan, abuztuak 8, ALERTA GORRIA Arbizuko Punk Oi! taldeak joko du Etxarriko herriko plazan 23:00tatik aurrera. Arbizukoen ostean VENDETTA igoko da oholtzara.











Larunbatean, abuztuak 10, ODOLKIAK ORDAINETAN Errotarock festibalean arituko da Erronkarin, IPARFOLK eta LOS TXARGAS taldeekin batera. Kontzertuz gainezka dabil Tafallako laukotea, hemen uzten dizuegu momentuz lotuak dauzkatenak: Abuztuak 15ean Tafallan eta 24an Beiren.




Abuztuaren 14tik 20ra Tafallako festak ospatuko dira. 
Honen arira ostegunean, abuztuak 15, punk Oi! kontzertuak ospatuko dituzte txoznetan. Bertan urte terdi jo gabe egon ondoren Iruñeko AZTARNA taldea eskenatokietara itzuliko da bateria berria eta kanta berriak aurkeztera, Algortako ERASOKA, Tafallako ODOLKIAK ORDAINETAN eta Madrileko NON SERVIUM taldekin batera 22:30tatik aurrera.

Larunbatean, abuztuak 17, 18:00tatik aurrera ZARTAKO-K, EMON, SKAPADA, LEYTZ, JALEO eta ARMA taldeek joko dute.

Abuztuaren 20an, asteartea, AntifaRock gaua ospatuko dute Bilboko txoznetan. Komantxe konpartxak antolatua euren txoznako eskenatokian izango dira kontzertuak 23:30tatik aurrera, SASKARRAK, TOMMY GUN, BURDINKAIA eta BELLATOR taldeekin.










THE GUILTY BRIGADE taldearen data berriak ere dauzkagu.

-Abuztuak 24 Tarazonan
-Irailak 12 Zizurren
-Urriak 11 Atarrabian 


DERAILED taldearen datak ere dauzkagu.

-Abuztuak 30 Irunberrin
-Abuztuak 31 Mendillorrin

Irailaren 7an, 22:00tatik aurrera EL TRONO DE JUDAS taldearen agur kontzertua joko dute, euren esanetan "azkenaurreko kontzertua, bino azkena familian". Etxarriko gaztetxean izango da kontzertua eta UNDECIMO MANDAMIENTO taldearekin batera joko dute. Sarrera 5e "barrutik" diska berriarekin.






LAISTER KONTZERTUEN eta BESTE KONTUEN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO!!

MUSIKA MAITATU ARRAZAKERIA BORROKATU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario