miércoles, 23 de enero de 2013

                           BERRIAK!!                       

Aspaldi ez dugula kontzertuen berri ematen nahiko geldoa dabilelako inguruko panorama azkenaldiotan ,baina lasai ze  badirudi martxan jartzen hasi dela...

Ostiral honetan Urtarrilak 25 Madrileko 
NON SERVIUM Oi! punk taldea ikusteko aukera daukagu Donostiko Doka kafe antzokian, euren azkeneko lana aurkeztuko dute bertan "La voz de los malditos", Punk Oi talde ezberdien omenean grabatutako bertsio bilduma. CURRO JIMENEZ Mostoleseko old school HxC taldearekin batera joko dute, eta  20:30tan hasiko dira kontzertuak. Sarrerak aurrez 10 ta bertan 13 eypo.





Larunbatean, Urtarrilak 26, KALEKO URDANGAK eta COLD REVENGE barduliako taldeek Ourenseko kafe kulturalean( Cafe Cultural Auriense )joko dute bertako punk talde batekin batera MATXETAZO NA PARROTXA . 20:00 hasiko da festa, sarrera 6 eypo.













Astelenean, urtarrilak 28, BASTARDS ON PARADE Galizako punk folk taldeak joko du Olaztiko Maisuenea gaztetxean.
Nahiz eta astelena izan ahal izanez gero hurbil zaitezte Olaztira ze kontzertuak mereziko du.










Gogoratu ere Otsailak 2 Tafallan  JALEO, COLD REVENGE eta 7BALAS taldeek joko dutela Azoka tabernan astintzen tourraren barnean eta ondoren pintxada egongo dela. Egun berean HARDFLIP eta TITADINE taldeak egongo dira Txantreako Akelarre kultur elkartean eta ondoren pintxada Neurona eta erdi kolektiberen eskutik.

-8 eta 9an DROPKICK MURPHYS taldea egongo da Bartzelona eta Madrilen. 
-9an ere NO TURNING BACK taldea Barakaldon. 
-15ean THE MAHONES Oñatin.
-16an ATRINTXERADOS, DESKANKIS eta THE LAST STRENGHT Txantreako Akelarren astintzen tourraren arira.
-27an U.K. SUBS Donostiako Doka kafe antzokian.
________________________________________________

Gogoratu ere Nafarroako Punk, Oi!, HxC, Streepunk eta R&R taldeen bilduma prestatzen ari garela! Otsailaren 1ean bilera orokor bat prestatuko dugu zuen kantak biltzeko eta martxan jartzeko proiektua, beraz badakizue...oraindik ez baduzue grabatu eman egurra!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario