martes, 15 de enero de 2013

YEAHH!!


 Kaixo lagunok!! Dakizuen moduan kateak astintzen, Nafarroan gertatzen hari den zerbaiten adierazle  bilakatu da. Urte bat pasa da bloga eta espazio berri hau ireki izan genuenetik, eta urte osoan zehar sorpresak, gogoak eta ilusioak piztu izan ditugu. Honengatik eta guztiagatik mila esker denoi honen parte izateagatik ta ez etsitzeagatik! 

Asko dugu ikasteko eta lan andana egiteko baina ziur gaude guztion artean Nafarroako punk OI! panorama bizirik iraungo duela eta denbora pasa ahala indartzen joango dela.

AURTENgo MARTXA:

Mezu honen bitartez aurten ditugun proiektu eta ekintzen berri eman nahi dizuegu. 


Lehenik eta behin, Astintzen Tour-ean gertatu diren data aldaketak. Pasaden Urtarrilak 12rako prestatuta geneukan kontzertua aldatzea erabaki genuen. Tafallan ospatu behar zen, baina Bilboko mania izan zela eta bertan behera uztea erabaki genuen, eta ondorioz data aldatu dugu. Urrengo geltokia orduan leku berdinean izaten jarraituko du, Tafallako Azoka taberna, baina OTSAILAren 2an.
COLD REVENJE, JALEO eta 7BALAS taldeek joko dute eta ondoren giroa alaitzeko Pintxada!  

Prestatuak diren kontzertuen datak dauden moduan mantenduko ditugu eta laister espero dugu ASTINTZEN FEST-aren behin behineko kartela argitaratzea. Talde askorekin kontaktuan gara ta datak direla eta askok ezin dira bertan azaldu, baina sorpresak izango dira eta espero dugu laister zuei jakinaraztea....egon lasaiii!!!




  Bestetik komentatzea aurten bizi dugun egoera. Dakizuen moduan kateak astintzen kolektibo berria da, musikaz gozotzen duten gazteak biltzen dituena, gazteak izanik eta egungo panorama ezagutuz, denboraldi latzak ere kolektikoa eragiten dute. Dirua da askotan proiektu ezberdinak egiteko izaten dugun arazo nagusia, baina honek ez gaitu atzera bultzatuko, gogokin jarraituko baidugu lanean eta geroz eta indar gehiago hartzen juango gara! 

   Nafarroan bizi izan dugun kontzertu kultura aldatzen doa, geroz eta kontzertu gehiago ditugu gure herrietan eta geroz eta proiektu berriak zabaltzen dira. Arazo honi aurre egiteko guztion batasuna beharrezkoa dugu, bakoitzak ahal duenarekin parte hartzeko. Hemendik aurrera kontzertuak direnean txapela pasatzea edo sarreratxo sinboliko bat ipintzea pentsatu dugu. Asko dira izaten ditugun gastuak eta askotan baliabideak dira proiektuak aurrera eramateko dugun baldintza nagusia. Ateratzen den diru guztia lantxo hauek aurrera egiten lagunduko digu!!! animatu eta parte hartu gaztee!



ERREKOPILATORIOA ere aurrera doa. Gero eta talde gehiago dira bertan azalduko direnak eta jakin dugu talde gazte asko beraien abestiak grabatzen ibili direla. Gogorarazi nahi dizuegu zuen abestia aurkezteko azkenengo eguna URTARRILAK 31an izango dela.

Bertan agertu nahi zareten talde guztiei zuen informazio apur bat eskatzen dizuegu diskaren liburuxka betetzeko. Bidali gure korreora (kateak_astintzen@hotmail.es) : Argazki bat, abestiaren letra, tlf kontaktuak ( 2 gehienez).

Abestien formatua dela eta, ezinezkoa da hauek korreotik bidaltzea, honetarako bilera bat prestatzea pentsatu dugu. Bilera OTSAILAK 1an izango da iruñerriko lokalen batean. Bertan diska parte hartu nahi duten talde guztien abestiak batuko ditugu.Horretarako bilerara azaldu beharko duzue! bertara urbiltzea ezinezkoa duzutenek gure korreo, facebook edo tuentiren bidez kontaktuan ipin beharko zarete gurekin. Baina ulertu ezingo garela guztiekin batu, horregatik saia zaitezte prestatuko dugun bilerara azaltzen! 

   Honetaz aparte, talde berriak ditugu gure artean: Orain dela gutxi Miranda de Arga-tik ESTRAMONIO taldea sartu izan zen. Gaur zuentzat Atarrabiako gazteriak aurkezten digun talde berria ekartzen dizuegu. Zuekin, THE GUILTY BRIGADE. Laister hauek ere beren lana aurkeztuko digute "Desbideratuen Deskontrola" eta beren informazioa Blog-ean aurkeztuko dizuegu. Hemen duzue hauen aurrerapen abestia. Jaso ta disfrutatu!! kaña !


The guilty Brigade-The guilty Brigade.



Huen abesti gehiago beren Blog-ean aurki dezakezue: 

Hau izan da guztia, espero dugu laister sorpresa gehiago izatea! Guztiak batera egurra emango dieguu!!aioo


No hay comentarios:

Publicar un comentario