miércoles, 30 de enero de 2013

           EGURRE!          


Hasteko Nafarroako taldeen bildumaren kontuaz hitzegingo dugu. Ostiralean, otsailak 1, 17:30tan geratu gara Nabarreria plazan zuen kantak biltzeko. Talderen batek edo norbaitek agertzea posible ez balu, abisa dezala kateak_astintzen@hotmail.es helbidera eta kontaktuan jarriko gara ikusteko nola egin dezakegun kanta jasotzeko.

Bueno, empezaremos con el tema de el recopi de taldes de Nafarroa. El viernes, 1 de febrero, hemos quedado a las 17:30 en la Plaza Nabarreria para recoger todas las canciones. Si algun grupo o alguien no puede aparecer ala cita que nos escriba a kateak_astintzen@hotmail.es, y nos pondremos en contacto para ver como podemos hacer para recoger la cancion. 


  ASTEBURUKO AGENDA  

Jakingo duzuenez Nafarroa kaleko doinuez betetzen dabilen autobusa asteburu honetan Tafallan paratuko da. Urtarrilerako programatua zegoen kontzertua azkenean atzeratu behar izan genuen eta heldu zaigu iada. Cold Revenge taldeak azkenean ezin izango du jo, beraz horrela geratuko zaigu plana: Otsailak 2, larunbata, 20:00tatik 00:00tara BORTITZ, JALEO eta 7BALAS taldeen kontzertua, eta hauen ostean PINTXADA giroa bero jarrai dezan.
Dena Tafallako Azoka tabernan.




Egun horretan bertan (Otsailak 2 Larunbata) HARDFLIP Bergarako taldea, eta TITADINE talde lekeitiarra edukiko ditugu Txantreako Akelarre kultur elkartean. 20:00tatik aurrera kontzertuak, eta ondoren pintxada DJ Romano eta DJ Pantxiñon-en eskutik.





Aste honetan zehar Ezpala tabernaren 7.urteurrena ospatuko da. Astelehenetik ostegunera (20:00-21:00bitarte) edari bakoitzarekin ostiralean ospatuko den bingorako kartoi bat banatuko da. Ostegunean, Urtarrilak 31 Kantautorea egongo da 21:00tan. Ostiralean, otsailak 1, 20:00tatik aurrera Garagardo internazionalak eta 22:00ta bingoa. Larunbatean, otsailak 2, pintxopotea goizean, bertso bazkaria, mus txapelketa, luntxa eta 20:00tatik aurrera kontzertuak!!( laister informazio gehio hauen inguruan). Ospakizunarekin bukatzeko Igandean, Otsailak 3, talo goxoak egongo dira atsaldean eta 19:30tan Tximeletak DVDaren proiekzioa.

ZORIONAK EZPALA! 7 urte eta aurrera!



ANIMA ZAITEZTE ETA HURBILDU EKINTZA DESBERDINETARA, KALEKO MUSIKA GIRO ONEAN SUSTATU!


No hay comentarios:

Publicar un comentario