domingo, 13 de enero de 2013


ASTINTZEN TOUR KRONIKA


   Resaka guztiak pasata berriz tokatzen zaigu makinaria martxan jartzea. Oraingo honetan Atarrabian ospatutako Astintzen Tour-aren geldialdiaren kronika aurkezten dizuegu. Bazkaria, kontzertuak,festa ta kaña!...oso egun ona ta gendetsua! Zorionak ta mila esker bertara urbildu zineten guztiei ta egon ez zinetenoi...ajo y agua!

Ordubiak aldera hasi zen gende guztia atarrabiako gaztetxera urbiltzen! dena prest: Bazkaria edaria ta ekipo guztiak prestatuak. Bertara urbildu ginank flipatu egin genuen. 60bat pertsona egon ginen bazkrian, Tafallako ikondizionalak, Urroz herriko gazteria ta barduliatik bisitan etorri zirenak! Oso giro ona ta juerga ederra egiteko gogokin. Nahiz eta osteguna izan, erantzuna izugarria izan zen!

   Kontzretuak irekitzeko lehenak Dukesa de Nalga izan ziren 18:30ak aldera. Oso kontzertu animatua ta arina, gendea gustora ta bazkariari amaiera emateko oso postre ona. Hauen kantak entzun izan genituen bertsio ezberdinekin batera, gure partez pozik hauek emandakorekin!








Hauek bukatu ostean Achtung-eko txanda iritxi zen. Ez genekien abeslariak emandako kontzertuaren kaña aguantatuko luekenik baina gure sorpresarako aguantatu ta espektakulu ederra eman ziguten.Musika azkarra, beraien diskoen abestiak aurkeztu zizkiguten 30-40 minutu iraun zuen kontzertuan! Azkartasuna ta indarra erakusi ziguten. Punk kontzertuak beste era batera izan daitezkela erakutsi zueten! Mla esker etortzeagatik ta laistearte lagunok!!


 




Kontzeruaren amaiera iristear zen. Honentan Tafallako Odolkiak Ordainetan espaloira igo izan ziren. "puesta en escena" ikaragarria izan zuten. 

Baxularia baxu elektrikoa alde batera utzita kontrabaxua jotzeari ekin zion hasieratik, Bateria zutik rockabilly-aren piura mitiko aurkeztuz, ta bi gitarrak kaña eman zioten armonika ta guzti!! Rock&roll doinu paregabeak...zuzenean grabatuak dituzten abestiak jotzeaz gain, The Meteors, Stray Cats, Fiachras,...en bertsioak ere egin zituzten. Gogoak genituen hauek oholtzan ikusteko ta gogokin gaude hauen abesti grabatuak entzuteko!! 
laister arte lagunok! 



   Kontzertua bukatu behar zen 
baina sorpresa gehiago euki genituen! Saskarrak taldea bere agur partikularra eskeini ziguten abesti batzuk joz ta huen bukatu ostean, iruñerriko talde ezberdinen partaideak elkartu izan ziren Hell Beer Bois taldearen " tiempos del ayer" abestia jotzeko. Oso giro paregabea ta gendetsua! ez genun pentsa hainbeste gende urbilduko zela!! Mila esker bertara urbildu izan zineten guztioei!!!

   Kontzertuak bukatu ziren baina festa jarraitzeko gogoa oraindik ez zen itzali..festa Txantreako Akelarre tabernan jarraitu izan genuen Neurona ta erdi kolektiboak prestatutako pintxada batekin. Romano,luzu,Oscar....mila esker benetan izandako pazientziagatik!! Oduak pasa ahala eguna itsi zan...batzuk etxera beste batzuk gosaltzera ta hemen bukatzen da ospatutakoaren kronika!!Urren arte!




No hay comentarios:

Publicar un comentario