martes, 18 de diciembre de 2012

                 ASTEBURUKO PLANGINTZA            

 Abenduak 21 Ostirala 


NEVER SURRENDER Arrasateko taldeak euren lan berria "Bide zuzenetik oker" aurkeztuko du ostiral honetan Arrasateko gaztetxean 23:00tatik aurrera. Hemen daukazue aurrerapen gisa youtuben jarri duten kanta.

Atarrabiako Gaztenean Euskal Jaia ospatuko dute, bazkalostean kantautorea egongo da eta 17:30tatik aurrera ATRINTXERADOS eta FIEMO taldeak

 Abenduak 22 Larunbata 



Joe Stummer-en heriotzaren 10.urterurrena betetzen dela eta omenaldi bat prestatu diote Tafallan berari eta The Clash taldeari SKANKIN SOUNDS-en eskutik.
Txaflan tabernan izango da omenaldia, 23:00 eta 01:00 tarteko musika saio berezi batekin. 
Goian bego Joe!



Altsasuko gaztetxean LEIHOTIKAN eta SNUFF (punk rocka Londresetik) taldeak egongo dira. 23:00tan hasiko dira kontzertuak eta dirua Euskal Herrian Euskaraz-ko kideei ezarritako isunak ordaintzera bideratuko da. 
Hemen duzue Dunkan Redmonds-i (Toy dolls-eko bateria eta Snuff-eko bateria eta ahotsa) eginiko elkarrizketa Hitzondo Altsasuko webgunean. Elkarrizketa (sakatu ikusteko)



HURBILDU EKIMENETARA, ERRITMOAZ GOZATU ETA KALEKO MUSIKA SUSTATU GIRO ONEAN!! EGURRE

No hay comentarios:

Publicar un comentario